INDEUS, Industriaren Euskal Plataformak urteko lehen Batzar Orokorra egin du. Aitor Urzelai, Spriren zuzendari nagusiak eta Josune Zabala, Jaurlaritzako Hizkuntza ikerketa eta koordinazio zuzendariak egin dituzte lehen hitzak, ongietorria emanaz ekimenaren parte diren erakunde publikoei (Energiaren Euskal Erakundea, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta Hizkuntza Politikarako Sailburuodetza) eta enpresei, bereziki azken hilabeteotan INDEUSkide egin diren SISTEPLANT eta OREKA IT enpresei. Honenbestez 27 dira industria arloan euskara sustatzeko konpromisoa hartu duten enpresak: AMPO, BIELE GROUP, BRTA, CAF, CEIT, CIKAUTXO, COPRECI, DANOBAT, EGA MASTER, EGA SOLUTIONS, EIKA, ELAY, ENERGIA KLUSTERRA, ESLE ELKARTEA, GAIA KLUSTERRA, GOIZPER, IKERLAN, IRIZAR, MAIER, OREKA IT, ORKLI, ORONA, PETRONOR, SISTEPLANT, TECNALIA, ULMA CONSTRUCCIÓN, VICOMTECH.
2021eko balantzea egiterakoan, iaz bezala aurten ere pandemiaren eragina nabarmena izan da INDEUSen jardunean ezin izan dutelako aurrez-aurreko bilera edo topaketarik egin. Edozein kasutan Plataformak bere dinamikari eutsi dio Lantaldeen bilerekin.
2022ari begira, ekimenari bultzada eman beharra azpimarratu dute batzarrean parte hartu dutenek, ahalegin berezia eginez honako arlo hauetan:
Halaber, iAmetza konpainiaren eskutik, Nextcloud ezagutzeko aukera izan dute Batzar Orokorreko parte-hartzaileek, bulego birtual moduan funtzionatu dezakeen tresna eta iAmetzak euskarara egokitu duena.
Zer da Indeus?
INDEUS Industriaren Euskal Plataforma da, Spri-Enpresen Garapenerako Agentziak, Energiaren Euskal Erakundeak, Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek bultzatzen dutena. Euskaraz lan egitea erabaki duten enpresa industrialei laguntzeko sortu zen ekimena, euskarazko produktu eta zerbitzuak lortzeko bideak landuz. Eta ibilbide honetan, INDEUSek euskararen presentzia txikia duten enpresei ere ireki dizkio ateak, aurrekoen eskarmentua besteen eredu izango delakoan.
Helburuak
Euskal Autonomia Erkidegoko industria arloan euskararen presentzia areagotuz, euskal enpresen lehiakortasunaren euskarri izatea du helburu INDEUSek. Hori lortzeko bideak ezarri ditu dagoeneko:
Antolaketa
Hiru lantaldetan antolatu dira egitasmoan parte hartzen ari diren enpresa eta erakundeak:
Lantaldeez gain, Talde Eragilea ere badu INDEUSek, ekimeneko erakunde publikoek osatzen dutena.
Partaideak
Erakunde publikoak: Hizkuntza Politikako Sailburuordetza, Spri-Enpresen Garapenerako Agentzia, Energiaren Euskal Erakundea eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?