IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Ion Etxeberria, IKERLAN zentro teknologikoaren zuzendari nagusiarekin egindako Indeus Elkarrizketa da gaurko albiste nagusia IndeusBerrin. INDEUSeko lantaldeek egindako bilerari buruzko informazioa ere jaso dugu eta Enpresa Digitalaren eskutik egingo den POWER BI tailerra. Amaitzeko, Industria Berriaren Hiztegiko berba berri bat: SOFTWARE GAIZTOA.
Neurketak egin eta datuak monitorizatu nahi dituzten profesionalentzako tailerra. “Business Intelligence: aztertu, bisualizatu eta partekatu informazioa Power BI erabiliz” izeneko tailerra egingo da datorren astean Enpresa Digitalak antolatuta. Bi eguneko tailer honen helburua da norberaren enpresako eta proiektuetako datuak aztertzea, arriskuak antzemateko txosten grafiko aurreratuak automatikoki egitea, datuak segmentatzea, aginte panelak modu erraz batean egitea, eta txostenak erakundeko gailuetan argitaratu eta partekatzea.
INDEUSeko lantaldeek Hizkuntza teknologien ekintza plana, Lanhitz deialdia eta Euskaraldia izan dituzte ardatz nagusi.Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta erakundeek aurtengo hirugarren batzarra egin dute eta Plataformaren berariazko aztergaiez gain, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak garatutako Hizkuntza teknologien ekintza plana ezagutzeko aukera izan dute. Honekin batera, aurtengo LanHitz deialdiari eta EUSKARALDIAren aurtengo edizioari buruzko azalpenak jaso dituzte.
IKERLAN Indeus Elkarrizketak solasaldian. Ion Etxeberria, IKERLANen Zuzendari Nagusiak Arrasaten kokatutako Ikerketa Zentroaren sorreraz eta bilakaeraz hitz egin digu, zentroaren 50. urteurrena hurbiltzen ari den honetan. Enpresaren eta bertan lan egiten duten pertsonen arteko lotura sortzeko euskara elementu garrantzitsua izan daitekeelakoan dago bera, hizkuntzarena alde emozionaletik haratago doan apostua dela azpimarratuz.
SOFTWARE GAIZTOA Industria Berriaren SPRI Hiztegian. Sistema batean baimenik gabeko prozesu bat sortzeko gai den softwarea, sistema horretan kalteak eragitea helburu duena. Sortzen dituzten kalteen arabera sailkatzen dira, eta arrisku-sinboloen bidez edo fitxategia maltzurra dela jakinarazten duten oharren bidez adierazten dira. Hasieran plazaratutako programa maltzur batzuk esperimentu gisa sortu ziren, txantxak egiteko edo arazo txikiak sortzeko, ez ordenagailuetan kalte larriak eragiteko.
Lotutako albisteak

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira i+Med, Puntueus, Bikain ziurtagiria, Instagram ikastaroa eta Eraso-bektore

Betielek droneak integratu ditu bere jardueran Hazinnovari esker
Enpresa bizkaitarrak eguzki plakak instalatzen ditu industria-sektorean, administrazio publikoan eta etxe partikularretan, eta bere negozio esparruan aukera berriak aztertu nahi ditu.

Imanol Pradales Lehendakariak etorkizuneko abiazioa bultzatuko duen ITP Aero zentro berria inauguratu du
Imanol Pradales Lehendakariak eta Pedro Sánchez presidenteak ITP Aeroren ADMIRE zentroa inauguratu dute gaur goizean Zamudion, 24 milioi euroko inbertsioarekin eta 150 enplegu kualifikatu baino gehiagorekin. Zentro horrek berrikuntza eta jasangarritasuna sustatuko ditu hegazkingintzan Euskadin

Diker, osasungintzaren sektorerako injekzio bidezko plastikoetan Euskadi mailako erreferente bihurtu nahi duen ETEa
Oiartzungo enpresa, gaur egun, batez ere automobilgintzaren eta elektronikaren sektorearentzat ari da lanean

Einnek, bost urte etengabe eboluzionatzen sektore elektriko-elektronikoan
Pandemia betean jaio zen enpresak eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du hasieratik, sektorean bereizteko; bideojoko bat ere sortzen ari da, ingeniaritzako eta muntaiako barne-prestakuntza teknikoa iraultzeko.