INDEUSeko lantaldeek Hizkuntza teknologien ekintza plana, Lanhitz deialdia eta Euskaraldia izan dituzte ardatz nagusi
INDEUS, Industriaren Euskal Plataformak bere kide diren enpresa, elkarte eta erakundeak bildu ditu gaur goizean. Bileraren hasieran Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eskutik, GAITU-Hizkuntza teknologien ekintza planaren berri izan dute. Ekintza plan honen bidez, Administrazioaren kudeaketa publiko elebidunaren jardueraren testuinguruan sortutako baliabideak biltzea, estandarizatzea, zabaltzea eta berrerabiltzea sustatzea da Eusko Jaurlaritzaren asmoa.
Honekin batera, Lanhitz programaren aurtengo deialdiari buruzko informazioa ere izan dute INDEUSeko kideek. Erakundeetan euskara sustatzea helburu duen programan 2022rako egindako berrikuntzak izan dituzte hizpide.
Bestalde, Euskaltzaleen Topaguneak aurtengo EUSKARALDIAren nondik norakoak kontatu ditu batzarrean eta INDEUSeko kideak parte hartzera gonbidatu ditu.
Batzarra amaitzeko, Plataformaren berezko gaiak aztertu dira, hala nola enpresa berriak erakartzea, Indeus Elkarrizketak, derrigorrezko ikuskaritzak edota udazkenerako ekimen proposamenak.
INDEUS Industriaren Euskal Plataforma da, Spri-Enpresen Garapenerako Agentziak, Energiaren Euskal Erakundeak, Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek bultzatzen dutena. Euskaraz lan egitea erabaki duten enpresa industrialei laguntzeko sortu zen ekimena, euskarazko produktu eta zerbitzuak lortzeko bideak landuz. Eta ibilbide honetan, INDEUSek euskararen presentzia txikia duten enpresei ere ireki dizkio ateak, aurrekoen eskarmentua besteen eredu izango delakoan. Gaur egun 29 enpresa eta elkarte ditu INDEUSek.
Lotutako albisteak

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira EUSKORPUS, INGUMA ikerketa-bekak, Gipuzkoa ARIGUNE eta Engainu-teknologia.

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen
Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Talleres Altube, doitasuna nortasunean daraman Gipuzkoako mekanizazio-enpresa
Bergarako konpainiak SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza bat jaso du, eta negozioa % 50 handitzea espero du 2027rako

CIC biomaGUNEk enpresa bat abiarazi du, nanosentsoreak erabiliz gaixotasunen diagnostikoa eraldatzeko
Taldeki Biosolutions enpresak antigorputzak azkar, merke eta sendotasunez detektatzeko sentsoreak garatuko ditu, egungo in vitro diagnostikoaren egonkortasun- eta kostu-arazoak gainditzeko

Danobatek fabrikazioa irauli du doitasunezko robot berritzaile batekin
Euskal fabrikatzailea robotikaren sektorean sartu da diseinu disruptibo batekin: doitasun eta dinamika handia eskatzen duten eragiketetarako berariaz diseinatutako robot eredu berritzaile batekin.