Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Albisteak 26 Azaroa, 2020

Indusmedia 2020: fokua bezeroarengan, automatizazioa eta emaitzak neurtzeko analitika

Azaroaren 24an egin zen enpresa industrialentzako marketin digitalari buruzko kongresua onlineko formatuan

 

Indusmedia urteroko hitzordu bat da, marketin digitalaren arloko azken joerak partekatzea helburu duena, eta industria sektorean zentratzen da batez ere. Adituen hitzaldien eta gure inguruko kasu praktikoen bitartez, kongresuaren xedea da onlineko marketinak eskaintzen dituen aukerak enpresei helaraztea. SPRI Taldeak antolatzen du topaketa Garaia Enpresa Digitalaren bitartez, eta azken edizioa azaroaren 24an egin zen estrategia digital on baterako  gakoak partekatzera bideratutako egitarau batekin.

 

Anjel Alkain aktoreak moderatu zuen jardunaldia eta Rosa Morelek eman zion hasiera Idazkera eta eduki konbentzigarriak sortzeko gaitasuna sektore industrialean hitzaldiarekin. Publizitate sektoreko erredaktoreak esan zuen “botaniko baten lana” egitera etorri zela, “hau da, haziak ereitera” eta hizpide hartu zituen komunikazio-estrategia konbentzigarri bat sortzeko zutabeak. Morelek esan bezala, konpainia batek mezu kohesionatu bat eman behar du, koherentzia duena eta konfiantza ematen duena: “ez badugu mezua bateratzen eta mezu hori ez badago lerrokatuta enpresaren baloreekin, ez gara iritsiko gure jomugara”. Rosa Morelen arabera, hori lortzeko, orobat garrantzitsua da fokua bezeroarengan jartzea, “mezu egozentrikoetatik” ihes egitea eta edukiak bezeroen premietan oinarritzea.

 

Yoseseo aholkularitzako Laura Lópezek eman zuen bigarren hitzaldia. SEO posizionamenduan aditua den Laura Lópezek aztergai izan zuen Mobile First Index, Google-k berriki iragarri duen aldaketa, 2021eko martxotik aurrera bilatzaileak trafiko mugikorreko edukiak bakarrik arakatuko baititu. Horrek esan nahi du Google-k ez dituela kontuan hartuko sakelakorako optimizatu gabe dauden webguneak.

 

Laura Lópezek azaldu bezala, aukerarik onena da responsive webak erabiltzea, eta ahalegina egitea horien errendimendua hobetzeko. Web orriek hainbat ezaugarri izan behar dituzte SEO posizionamendu ona lortzeko: karga-abiadura azkarra izatea, elkarreragin azkarra ahalbidetzea, egonkorrak izatea eta Google-k LCP, FID eta CLS siglekin neurtzen dituen alderdiak zaintzea. “Ez baditugu ezaugarri horiek hobetzen, ez gara inon agertuko” adierazi du SEOn adituak.

 

Bestalde, marketin digitaleko aholkulari Bego Romerok estrategia digital on batean kontuan hartu beharreko hiru puntuak aipatu zituen: webaren diseinu ona, trafikoa erakartzea eta salmentak atzematea kanpainen bitartez. Salmenten inbutuaren garrantziaz ere mintzatu zen; prozesu horrek ezezagunak erakartzen ditu fase desberdinen bitartez, eta bezero leial bihurtzen ditu. Horretarako ezinbestekoa da eduki baliotsuak eskaintzea, balizko bezeroak segmentatzea eta marketin prozesuak automatizatzea.

 

Comunicaweb agentziako arduradun Francisco Naranjok ere parte hartu zuen jardunaldian. Marketin digitaleko adituak azaldu zuenez, “ez dago formula magikorik”, eta marketin estrategiak eskatzen du pentsaera aldatzea. “Salmenta-prozesua hobetzeko modu onena da jakitea nola gustatzen zaion bezeroari erostea eta horretarako bidea erraztea”, esan zuen.

 

Euskadiko kasu arrakastatsuak

Ingurune hurbileko esperientzia bezala, Miren Bengoecheak kontatu zuen nola integratu duten merkataritza elektronikoa Hanna Instruments enpresa industrialean. Konpainiako marketin-arduradunaren arabera, prozesua 2017an hasi zen, B2C jardueretara bideratutako kanal bat sortu zutenean, baina berehala ohartu ziren onlineko salmentak B2B jarduerentzat ere balio zuela, eta konpainiaren katalogo guztia merkataritza elektroniko bidez eskaintzen hasi ziren. “2020ak izugarri azkartu du prozesu hori eta, egoera gorabehera, aukera eman digu bezeroak atzematen eta lan komertziala garatzen jarraitzeko”, azaldu zuen.

 

Salmenta digitalak % 11 hazi dira azken urtean, eta eskaera guztien % 27 kanal horretatik iristen da jadanik. Hala ere, Miren Bengoecheak nabarmendu bezala, “erosketa-kanalaz harago, egon beharra dago baita ere balizko bezeroa erabakiak hartzen ari den unean, gu aukeratu gaitzan, eta prozesu hori online gertatzen da”.

 

Bestalde, Soraluce enpresako marketin eta komunikazio arduradun Maite Riañok enpresa gipuzkoar horren esperientzia partekatu zuen. Kooperatibak estrategia digital bat bultzatu zuen Soraluce nazioartean posizionatzeko, helburutzat harturik Europako salmentak handitzea eta bidea irekitzea Estatu Batuetan.  “B2B arloan estrategia ugari jorratu behar dira eta guztien inpaktua neurtu” azaldu zuen Maite Riañok “enpresa osoak joan behar du norabide berean, ikuspegi hori baliagarri delako negozioa sortzeko, ez bakarrik sustapena egiteko”.

 

Fagor Industrial enpresako eraldaketa digitaleko zuzendari Sergio Saenzek eman zion amaiera kongresuari. Fagor Industrial buru-belarri aritu da lanean onlineko salmenta-kanal bat sortzeko, eta ez da izan erraza, sektore oso desberdinentzako osagaien 26.000tik gora erreferentzia dituztelako. Sergio Saenzen arabera, elkarlana izan da gakoa: “Honaino iritsi gara prozesu interaktibo bat garatu dugulako, sailen arteko elkarrizketekin, eta amaierako bezeroa inplikatu dugulako prozesuan, behar duena eskaintzeko eran. Ezin gara zentratu soilik alderdi teknologikoan”.

 

 

Lotutako albisteak

Einnek,  bost  urte  etengabe  eboluzionatzen  sektore  elektriko-elektronikoan

Einnek, bost urte etengabe eboluzionatzen sektore elektriko-elektronikoan

Pandemia betean jaio zen enpresak eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du hasieratik, sektorean bereizteko; bideojoko bat ere sortzen ari da, ingeniaritzako eta muntaiako barne-prestakuntza teknikoa iraultzeko.

Enpresa  industrialen  eta  industria  adimendunean  espezialistak  diren  enpresa  digitalen  arteko  elkarlana  erraztuko  du  SPRI  Taldeak

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak

Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

Logistikari  buruz  Euskadin  egiten  den  kongresuaren  hirugarren  edizioa  egingo  dute  BECen

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen

Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Segundu  bakoitzak  kontatzen  du.  Ziurtatu  zure  erreskatea  ResQaRrekin
12/02/2025 Berrikuntza

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin

Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Flexix,  75  urteko  historia  berrikuntza  aldarrikatzen

Flexix, 75 urteko historia berrikuntza aldarrikatzen

Enpresa bizkaitarrak ez ditu alde batera uzten joera eta teknologia berriak, balioa handitzeko, egokitzeko, prozesuak hobetzeko eta energia berdea bezalako sektoreetara dibertsifikatzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.