Javier Diéguez, director del Centro Vasco de Ciberseguridad, en su intervención en una anterior edición del congreso IndusSec.
Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna
Albisteak 6 maiatza, 2021

IndusSec kongresuak industriako zibersegurtasuna izango du aztergai

SPRI Taldeak urtero antolatzen duen kongresu hori telematikoki egingo da maiatzaren 12an

 

SPRI Taldeak  (enpresen garapenerako euskal agentziak) urtero antolatzen duen Indussec kongresuak industri arloko zibersegurtasuna hartuko du aztergai aurtengo edizioan. Ekitaldia telematikoki egingo da datorren maiatzaren 12an.

 

Kongresua foro bat izango da industria inguruneetako zibersegurtasunaren arloko ideiak, esperientziak eta kasu arrakastatsuak trukatzeko. Horretarako, gai horretako hainbat adituk azalduko dute zein diren ingurune mota hauetan gertatzen diren ohiko erasoak eta, batez ere, arrisku horietatik babesteko edo arriskuak gutxitzeko teknikak erakutsiko dituzte.

 

Horrez gain, enpresa industrialen kasu errealak aurkeztuko dira eta aukera egongo da lehen eskutik ezagutzeko sektoreko arazoen inguruko esperientziak.

 

Zibersegurtasuneko Euskal Zentroko (Basque Cybersecurity Centre) zuzendari Javier Diéguezek irekiko du kongresua eta haren ostean parte hartuko dute Telefónicako Patricia Diezek -zibersegurtasuna 5G teknologian gaiaz hitz egiteko–, eta Palo Alto-ko Pablo Ibañezek –IoT sareetako arrisku eta prebentzio neurriez aritzeko.

 

Jardunaldiari buru emateko, hiru enpresa-kasu aurkeztuko dira Onnera Group-eko Sergio Sánchez, RPK-ko Andoni Aparicio, Moldes Ura-ko María García eta Bahía Bizkaia Electricidad-eko Sergio Gómezen eskutik.

 

Lotutako albisteak

Industria  Digitaleko  laguntzek  zure  negozioaren  eraldaketa  digitala  lortzeko  bidea  irekiko  dizute

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute

Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

Cybertixek  Zerolynx  integratu  du  eta  ETE-entzako  zibersegurtasuneko  hornitzaile  erreferente  gisa  finkatu  da

Cybertixek Zerolynx integratu du eta ETE-entzako zibersegurtasuneko hornitzaile erreferente gisa finkatu da

Operazio horrek zibersegurtasuneko portfolioa indartu du zerbitzu espezializatuetako bertikal berriekin, hala nola Offensive Security edo Forensicsekin

Zaher  Taldeak  bere  eraginkortasun  operatiboa  hobetzea  du  helburu  eraldaketa  digital  nabarmen  baten  bidez

Zaher Taldeak bere eraginkortasun operatiboa hobetzea du helburu eraldaketa digital nabarmen baten bidez

Enpresa gipuzkoarra bere zuzendaritzaren errelebo betean murgilduta dago, galdaragintzan eta mekanizazioan aritzen da, eta nazioartekotzearen aldeko apustua ere egin du.

Einnek,  bost  urte  etengabe  eboluzionatzen  sektore  elektriko-elektronikoan

Einnek, bost urte etengabe eboluzionatzen sektore elektriko-elektronikoan

Pandemia betean jaio zen enpresak eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du hasieratik, sektorean bereizteko; bideojoko bat ere sortzen ari da, ingeniaritzako eta muntaiako barne-prestakuntza teknikoa iraultzeko.

Enpresa  industrialen  eta  industria  adimendunean  espezialistak  diren  enpresa  digitalen  arteko  elkarlana  erraztuko  du  SPRI  Taldeak

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak

Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.