Eraldaketa digitala
Albisteak 14 Marzo, 2025

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute

Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

Ongi jakinik nolako garrantzia duen digitalizazioak merkatu global gero eta lehiakorrago honetan, Eusko Jaurlaritzak eta SPRI Taldeak ekimen hau diseinatu dute euskal enpresa-sarearen eraldaketa digitala, automatizazioa eta eraginkortasuna bultzatzeko.

INDUSTRIA DIGITALA laguntzen bidez, zure enpresaren eraldaketa digitalerako bideari ekin ahal izango diozu, teknologia aurreratuei esker. Teknologia digitalek, hala nola sentsorikak, errealitate birtualak edo kudeaketa-sistema aurreratuek zure produktua eta sorkuntza-prozesua hobeto ezagutzeko aukera emango dizute, erabaki hobeak hartu ahal izateko eta zure produktu eta zerbitzuen lehiakortasuna hobetzeko.

Eraldaketa digitala funtsezko elementua da eta garapen jasangarriaren arloko erronkei aurre egiteko irtenbide teknologikoak ezartzea ahalbidetuko du. Euskadiko enpresek negozio-helburuak ekitatearekin eta jasangarritasunarekin lerrokatzeko aukera eta erantzukizuna dute. Eta, zalantzarik gabe, zeregin horretan digitalizazioa aparteko laguntzailea izan daiteke.

Digitalizazioaren bidean aurrera egiteko aukera

Kontratatu EIKT arloko aditu bat Eraldaketa Digitala prozesuan laguntzeko

Industria Digitalak 23.000€-rainoko laguntzak eskaintzen ditu enpresako eta urteko diagnostikoen arloko proiektuetarako edo/eta EIKTak txertatzeko enpresen produktu, prozesu eta zerbitzuetan, hau da, euren balio-katean.

Proiektu horiek hainbat arlotakoak izan daitezke: Big Data, errealitate birtuala, biki digitalak, smart factory, merkataritza elektronikoa, enpresen kudeaketako sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa.

  • Big data: datu-bolumen handiak aztertuz, enpresek informazio baliotsua eskuratzen dute erabakiak hartzeko. Adibidez, hobeto ezagutu ditzakete euren bezeroak, eta horrela aukera dute produktuak eta zerbitzuak egokitzeko bezeroen premietara, edo prozesuen eraginkortasuna hobetzeko eta kostuak murrizteko.
  • Errealitate birtuala: errealitate birtuala erabil daiteke langileen prestakuntza hobetzeko, aukera ematen baitie egoerak esperimentatzeko modu seguru eta kontrolatuan. Baita ere erabil daiteke produktuak diseinatu eta simulatzeko, eta horrela, denbora eta kostuak aurrezteko prototipatze fasean.
  • Biki digitalak: objektu fisiko bat zehaztasunez islatzen duten eta, ingurune birtual horren barruan, edozein simulazio egiteko aukera ematen duten eredu birtualak. Hainbat prozesu eta ikuspuntu aztertzeko aukera ematen dute eta, beraz, produktuak eta prozesuak hobetzeko ahalmen handia dute.
  • Datuak gordetzea: epe luzerako datuak gordetzeko zerbitzuetan inbertitzeak araudia betetzea dakar, enpresa-ezagutza biltegiratze seguru eta fidagarriarekin babestea, negozioaren jarraitutasuna bermatzeko.
  • Ekoizpena, analisia eta erabakiak hartzea: gaitasun fisiko eta birtualen konbinazioak aukera ematen du produkzio-prozesuen eraginkortasuna eta kalitatea hobetzeko. Adibidez, sentsorika eta prozesuen automatizazioa erabili daitezke itxaron beharreko denborak murriztu eta emaitzen zehaztasuna hobetzeko.
  • Merkataritza elektronikoa: erosketa eta salmenta elektronikoak. Merkataritza elektronikoko sistema horiek enpresaren ERParekin integratuta egon beharko dute. Era berean, enpresa merkataritza-plataformetan sartzeko aholkularitza-proiektuak babestuko dira.
  • Biltegiaren kudeaketa: biltegiko mugimenduak, prozesuak eta lanak kontrolatzeko, koordinatzeko eta optimizatzeko aukera ematen dute biltegia kudeatzeko sistemek. Biltegiko materialak arakatzeko eta produktuak hautatu eta paketatzeko langileen lanak sinplifikatzeko gaitasuna eskaintzen du eta horrexegatik da, hain zuzen ere, horren garrantzitsua.
  • Business Intelligence: Business Intelligence-ren txostenak bistaratzeko sistemak eta sistema horiek datu-iturriekin integratzeko beharrezko lanak ezartzea.
  • Energiaren kudeaketa: teknologia digitalak isuriak murrizteko eta energia modu eraginkorragoan erabiltzeko aukera dira. Eraginkortasun energetikoa kudeatzeko eta deskarbonizaziorako tresnetan inbertitzeak jasangarriagoa eta lehiakorragoa izatea ahalbidetzen du, Euskadi 2030 Agendaren ekitate- eta jasangarritasun-helburuen arabera.

Gainera, zure enpresa ETE bat bada, honako hauetan ere lagun diezazukegu:

  • Kudeaketa aurreratuko sistemak: zenbait programa ezartzea, ERP eta SC (Supply Chain Management) esate baterako,, prebentziozko mantentze-lanak egitea, hornidura-katearen kudeaketa logistikoa egitea, mantentze-lanetarako laguntza teknikoa kudeatzeko sistemak (LTZ) finkatzea, administrazio- eta kudeaketa-prozesuen automatizazioa egitea eta enpresako sailen eraginkortasuna eta koordinazioa hobetzea ahalbidetuko duten beste tresna digital batzuk abian jartzea.
  • Produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa: produktuaren bizi-zikloa kudeatuz posible da produktu horien diseinu, produkzio eta mantenimendu prozesuak optimizatzea. Eta orobat lortzen da kostuak murriztea, kalitatea hobetzea eta bezeroaren asebetetzea handitzea.
  • CRM. CRM (Customer Relationship Management) proiektuak ezartzea, bezeroekiko harremanen kudeaketa optimizatzeko.

Proiektuan zehar EIKT arloko aditu batek lagunduko dizu, eta berak azalduko dizu zer egin behar duzun teknologia digital horiek txertatzeko eraldaketa digitaleko prozesuan.

Digitalizazio industrialeko 4.300tik gora proiektu martxan

Eraldaketa digitala premia estrategiko bat da euskal enpresentzat

Digitalizazioa lehentasun bat bihurtu da eraginkortasuna eta lehiakortasuna hobetu nahi duten enpresentzat. Halere, enpresa askok zailtasunak izan ditzakete digitalizazio proiektuak finantzatu eta gauzatzeko, eta horrek mugatu egiten du teknologia eta prozesu berriak txertatzeko gaitasuna.

2015az geroztik, eraldaketa digitaleko 4.300tik gora proiektu jarri dira martxan laguntza honi esker. Aipagarria da jasotako eskaera kopurua hazi egin dela programaren azken deialdietan.

Industria Digitala programak dagoeneko 10 deialdi izan dituen arren, 2024an eskaerak gora egiten jarraitu du, 797 proiekturi eman baitzaie laguntza 715 enpresatan; hau da, aurreko urteko datuekin alderatuta, gorakada esanguratsua izan da (582 izan ziren aurreko urtean).

2025erako, Industria Digitala programak eraldaketa digitala babesten jarraitzen du jarduera-sektore guztietan, enpresa bakar bat ere kanpoan geratuko ez dela bermatuz. 2024an eskaria handitu ondoren, aurrekontua 7,5 milioi eurora igo da eta, ondorioz, Euskadiko enpresei digitalizazio-proiektuetan ematen zaien laguntza indartu da.

 

Industria Digitala 2025. Aurkeztutako eta onartutako eskaerak

Nola abiarazi zure enpresaren Eraldaketa Digitala

Zure enpresa, gutxienez, jarduera zentro bat badu Euskadin, dagoeneko eska dezakezu laguntza hau. Nahikoa duzu dokumentazio hau aurkeztea:

  • Enpresaren jarduera eta egungo egoera (teknologiari dagokionean).
  • Detektatutako arazoa / premia. Proiektuaren helburuak.
  • Egin beharreko ingeniaritza eta aholkularitzako lanen, produktuaren/zerbitzuaren nahiz proiektuan sortuko diren dokumentuen azalpena.
  • Diru-laguntza jasoko duen proiektuaren bidez egingo diren hardware eta software inbertsioen azalpena. Argitu proiektuarekin duen lotura eta zergatik den beharrezkoa.
  • Ezarriko den EIKT konponbidearen azterketa sakona. Proiektuan erabiliko diren teknologiak.
  • Aurrekontu banakatua, bere baitan hartuko dituena aholkularitza edo/eta ingeniaritzako kostuak, sistemaren lizentziak, mantenimendua eta hardwarea (hala badagokio).
  • Egin behar den zeregin bakoitzarentzat balioetsitako ordu kopurua (dedikazioak).
  • Proiektua gauzatzeko egutegia.

Gogoan izan proiektuan beti egon behar dela aholkularitza edo/eta ingeniaritzako lanen bat. Ez dira onartuko Hardwarea eta Software lizentziak erostera mugatzen diren proiektuak.

Ez galdu aukera hau zure enpresaren heldutasun digitala hobetu eta handitzeko. Eskatu laguntza martxoaren 18an urriaren 31era arte!

Lotutako albisteak

Zaher  Taldeak  bere  eraginkortasun  operatiboa  hobetzea  du  helburu  eraldaketa  digital  nabarmen  baten  bidez

Zaher Taldeak bere eraginkortasun operatiboa hobetzea du helburu eraldaketa digital nabarmen baten bidez

Enpresa gipuzkoarra bere zuzendaritzaren errelebo betean murgilduta dago, galdaragintzan eta mekanizazioan aritzen da, eta nazioartekotzearen aldeko apustua ere egin du.

Einnek,  bost  urte  etengabe  eboluzionatzen  sektore  elektriko-elektronikoan

Einnek, bost urte etengabe eboluzionatzen sektore elektriko-elektronikoan

Pandemia betean jaio zen enpresak eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du hasieratik, sektorean bereizteko; bideojoko bat ere sortzen ari da, ingeniaritzako eta muntaiako barne-prestakuntza teknikoa iraultzeko.

Enpresa  industrialen  eta  industria  adimendunean  espezialistak  diren  enpresa  digitalen  arteko  elkarlana  erraztuko  du  SPRI  Taldeak

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak

Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

Logistikari  buruz  Euskadin  egiten  den  kongresuaren  hirugarren  edizioa  egingo  dute  BECen

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen

Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Segundu  bakoitzak  kontatzen  du.  Ziurtatu  zure  erreskatea  ResQaRrekin
12/02/2025 Berrikuntza

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin

Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.