Ingeniaritza eta teknologiaren dibulgaziorako Forotech ekitaldiaren zazpigarren edizioa Deustuko Unibertsitatean
Maiatzaren 15etik 17ra bitartean egingo den sinposium horrek babesletzat ditu SPRI Taldea eta beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuk, zeintzuek teknologiaren aldeko apustua egin baitute hazkunde ekonomiko handiagoa eta ongizate sozial hobea lortzeko.
Egitarauan aipatzekoak dira hainbat gairi buruzko hitzaldiak (ekodiseinua, ekonomia zirkularra eta zibersegurtasuna), Escape Room bat eta Call for Code 2019 ekimenaren aurkezpena.
Deustuko Unibertsitateak Forotech ekitaldiaren zazpigarren edizioa ostatatuko du maiatzaren 15etik 17ra. Topagune horretan elkarrekin batzen dira unibertsitateak, enpresak eta ikasleak, helburutzat harturik ingeniaritza eta teknologia hiritarrengana hurbiltzea eta ikerketarekin nahiz garapen teknologikoarekin lotutako bokazioak sustatzea, batik bat, emakumeen artean. Ingeniaritza Fakultateak antolatzen du eta babesle eta laguntzaile ditu SPRI Taldea (enpresen garapenerako euskal agentzia) eta beste erakunde publiko eta pribatu batzuk, zeintzuek ingeniaritzaren eta teknologiaren aldeko apustua egin baitute hazkunde ekonomiko handiagoa eta ongizate sozial hobea lortzeko.
Forotech ekitaldian industriaren eta teknologia berrien munduko gonbidatu garrantzitsu zenbait bilduko dira, mahai-inguruak eta tailerrak antolatuko dira, eta Emakume Teknologoarentzako Estatu mailako Ada Byron saria banatuko da. Sariketa horren helburua da ikusgarritasuna ematea emakumeek zientzia eta teknologia arloetan egiten duten lanari, I+G-ren aldeko bokazioa piztea emakumeen artean eta aldarrikatzea zein garrantzitsua den teknologia hazkunde ekonomikorako nahiz gizartearentzako etorkizuneko balio gisa.
Topaketaren hiru egunetan erakusketa teknologiko bat egongo da ikusgai Unibertsitateko klaustroan (goiz eta arratsaldez zabalik) eta tailerrak eta bisita gidatuak egingo dira, batez ere oraindik unibertsitatean ez dauden ikasleentzat.
Era berean, hilaren 15ean (asteazkena) Vodafone Innovación sariketa aurkeztuko da eta Big Data eta Business Intelligence programetako diplomak banatuko dira.
Hilaren 16an (osteguna), Ada Byron sariak banatzeko ekitaldiaz gain, orobat egingo da Deustuko Ikasleen Ingeniaritza Klubak antolatutako “Aurkitu irtenbidea gurekin” jarduera, hain ezagun egin diren Escape Room jardueren estilokoa, eta Call for Code 2019 ekimena aurkeztuko da, zeinetan konponbide teknologikoak sortu beharko baitira osasunarekin lotutako arazoak konpontzeko: elikagaien eta uraren segurtasuna hobetzea, material medikoa eta medikamenduen hornikuntza eta banaketa hobetzea, gaixotasun eta epidemien jarraipena egitea eta desagerraraztea, erregistro medikoetara sartzea, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen premiei erantzutea eta biztanleria-multzo kalteberenei laguntzea.
Hilaren 17an (ostirala), goizeko bederatzietatik aurrera, ekodiseinuari eta ekonomia zirkularrari buruzko jardunaldiak egingo dira. Birziklapenaren Nazioarteko Egunaren karietara (Unesco), Ihobe, Vidrala, Ecoembes eta ANFEVIk Ekodiseinuarekin eta Ekonomia Zirkularrarekin lotutako proiektuak aurkeztuko dituzte. Ondoren, Caja de Ingenieros Taldearen Talentu Sariak eta Management Solutions Sariak banatuko dira. “Amesgaiztoa Industrian” izeneko zibersegurtasun-jardunaldia ere egingo da, non Grupo Etxetar, Titanium eta Deustuko Industria Digitaleko Katedrak beren aurkezpenak egingo baitituzte
Lotutako albisteak

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era
Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

BeDIGITALek zazpigarren edizioa ospatuko du BECen, enpresa eta erakunde liderren partaidetzarekin
Ekainaren 3tik 5era izango da, +INDUSTRYren esparruan, herrialdeko Smart Manufacturing-ari eskainitako topagunerik handienean. SPRI Taldea erakusketarien artean dago, ‘Invest in the Basque Country’ programarekin.

Zabalgarbik denbora errealeko analisi-tresnekin modernizatu du bere azpiegitura
Besteak beste, biki digitala eta adimen artifizialean oinarritutako teknologiak ezartzeaz gain, lurrun-gainberogailu bat instalatzea du helburu enpresak, energia-eraginkortasuna eta jasangarritasun operatiboa hobetzeko ekimen estrategiko bat.

HIMUGI proiektuak mugikortasunean eta garraioan aplikazioak dituen hidrogeno-propultsio sistema bat lortu nahi du
Euskal erakundeen arteko partaidetza eta lankidetza handia du, eta SPRIren Hazitek programaren laguntza ekonomikoa jaso du.

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu
GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du