Joan den otsailaren 18an, Euskadiko hainbat mikroenpresak Fabrikazio Gehigarriaren arloan dituzten esperientziak eta premiak partekatu zituzten SPRI Taldeko MikroEnpresa Digitala ekimenak bere Inplantalariak programaren esparruan antolatutako ekitaldi batean.
Ermua, Debegesa, Arrasate eta Durangoko garapen agentzien eta Durangoko Enpresa Elkartearen laguntzaz antolatutako ekimen hori Ermuko Izarra Centre-n instalazioetan egin zen eta hogei bat mikroenpresa elkartu zituen egungo industria sektoreko teknologia gorakor eta berritzaile honi buruz hitz egiteko.
Sektorean erreferentziazkoak diren ‘Hervel Electróquimica‘, ‘Addimen‘ eta ‘3DKoop‘ enpresek parte-hartzaileen aurrean erakutsi zituzten teknologia eta material berriek aukera ematen dute piezak –amaierakoak barne- 3D inprimaketaren bidez fabrikatzeko.
Addimen-ek ikusgai jarri zituen metalezko materialez eginiko amaierako piezak edo baliozkotze-piezak.
Hervel-ek, bestalde, goi-mailako kalitateko akaberak erakutsi zituen. Horrelako 4.0 teknologiak erabiltzen dituzten enpresek entrega-denborak eta kostuak gutxitzen dituzte.
3DKoop enpresako lantaldeak alderantzizko ingeniaritza-erakustaldi bat egin zuen: pieza fisiko bat digitalizatu zuen, ondoren hobetu eta inprimatu daitekeena, balio handiagoa emanaz pieza horrekin osatzen den amaierako produktuari. Hau da, fabrikazio gehigarriak industriako ekoizpen-prozesuei eskain diezaiekeen balioaren alderdi bat erakutsi zuen.
Gudiker Alberdik, ‘Talleres Asca‘ enpresako kudeatzaileak, teknologia honen kasu arrakastatsu interesgarri bat erakutsi zuen. Azaldu zuen teknologia hori erabili dutela tresneriaren pilotajerako, eta horrek aukera eman diela beren bezeroei eskainitako zerbitzua egokitzeko neurrira eginiko diseinu konplexuekin, eta gainera, ekoizpen tradizionalaren bidez egingo luketena baino merkeago eta azkarrago.
Arrasateko ‘Aitzorrotz‘ enpresak bere hobekuntzen berri eman zuen, aipatuz kostuak gutxitu eta entrega-epeak laburtu dituztela. Izan ere, 2020ko itxialdian erabaki zuten pieza zehatz bat hornitzaile bati erosi beharrean eurek inprimatzea. Gainera, piezaren diseinua ere hobetu dute, kalitate handiagoko amaierako produktu bat lortuz.
SPRI Taldeak bultzaturiko “INPLANTALARIAK” ekimenak doako aholkularitza eskaintzen die enpresa eta ETEei, eta aukera ematen die teknologiak berehala ezartzeko, aurrera egin dezaten euren negozioen eraldaketa digitalean. Funtsean, bultzada bat ematen die prozesuak optimizatzeko, enpresa gisa duten potentziala hobetzeko eta euren bezeroei balio erantsi handiagoa eskaintzeko.
Inplatariak programak aholkulari teknologikoz osatutako lantalde bat jartzen du enpresen zerbitzura, premia bakoitzaren araberako teknologiak hautatu eta egokitzeko: zibersegurtasuna, eraginkortasuna nahiz lehiakortasuna hobetzeko eta merkatu digital berrietan ikusgarritasun handiagoa lortzeko tresnak, bezeroekiko zerbitzua azkartzeko tresnak… Gainera, espezialista bat jartzen du ETE eta ekimen autonomoen zerbitzura, proiektuak modu sinple, arin eta indibidualizatuan ezartzen laguntzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?