Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 iraila, 2019 Berrikuntza Eraldaketa digitala Fast Track Innobideak programa

Inplantalariak zerbitzuaren soluzioen Katalogo berriak euskal mikroETEen Eraldaketa Digitala indartuko du

bertsio berriak 4.0 Industriaren arloei buruzko praktikak eta tresnak bildu ditu,

 

320 soluzio teknologiko, autonomoei eta mikroETEei 4.0 industriaren ingurunean sartzen laguntzeko

 

Katalogoa

SPRI Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, Inplantalariak-Aholkularitza teknologikoa deritzon zerbitzuaren bitartez, euskal mikroenpresaren eskura jarri du 320 soluzio teknologiko baino gehiago biltzen dituen programaren Katalogoaren bertsio berri bat, euskal autonomo eta mikroenpresen kolektiboaren eraldaketa digitala bultzatzeko.

 

Katalogoan bildutako soluzio berriek hainbat enpresa-esparru digitalizatzen lagun dezaketen gaiak dituzte ardatz. Esparru horien artean daude zibersegurtasuna eta eginkizunen automatizazioa, kudeaketa, bezeroekiko harremanak, zerbitzu bereizgarria ematea eta bezeroen fidelizazioa, besteak beste. Berritasun bezala, bertsio berriak 4.0 Industriaren arloei buruzko praktikak eta tresnak bildu ditu, euskal enpresa-sarearen segmentu honi industria adimendunaren aukerak hurbiltzeko asmoz.

 

Inplantalariak programa

Inplantalariak programa Eusko Jaurlaritzak euskal mikroETEen eraldaketa digitala modu ordenatuan eta euskal industria-politikarekin lerrokatuta sustatzeko abian dituen tresnetako bat da, betiere industria-sare adimenduna eta 4.0 industria eraikitzeko asmoz.

Programa honen bitartez, Sprik aholkulari teknologikoa eskaintzen dio mikroenpresari, doan eta modu pertsonalizatuan, digitalizazioari ekiteko egokienak diren soluzioak (gehienak, doakoak) identifikatzen eta inplementatzen laguntzeko.

Inplantalariak 2011n sortu zen, eta harez geroztik, 6.500 enpresa atxiki zaizkio programari. Kolektibo honen eskari teknologikoaren bilakaerak jauzi kualitatibo nabarmena eman du. Hartara, hasieran, hauexek ziren gehien eskatzen ziren alderdiak: irudia hobetzea, IKTen beldurra kentzea eta negozioa modernizatzea. Egun, ordea, mikroETEek zeregin hauetan dihardute: barne eragiketa eta kudeaketaren eraldaketa digitala, datuen segurtasuna eta baliabideena (zibersegurtasuna) gehitzea, eta bezeroak erakarri eta fidelizatzeko lana hobetzea, egungo bezeroei nahiz salmenta-kanal berrietako presentzia handituz lor daitezkeei zerbitzu bereizgarria eskaintzeaz gain

Lotutako albisteak

16 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Mariakak bere barne kudeaketa eta finantzak sendotu ditu Hazinnovaren eskutik
Irakurri gehiago
15 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Eusko Jaurlaritzak positibotzat jo du Zedarriak elkartearen azken txostena eta industriaren eta berrikuntzaren alde Europan eta Euskadin egindako apustuaren garrantzia azpimarratu du
Irakurri gehiago
13 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak mekanizazioari, mantentzeari eta automatizazio industrialeko proiektuen garapenari buruzko hiru ikastaro emango ditu Lanbiderekin batera
Irakurri gehiago
11 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Industrias ITTE, Hazinnovaren laguntzarekin hazi nahi duen enpresa familiarra
Irakurri gehiago
2 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Euskadiko 597 ETEk eskuratu dituzte 2024an Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntzarako programen onurak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak