Inspira proiektuak emakumezko teknologoak bilatzen ditu nesken artean STEAM ikasgaiak sustatzeko
Irailean hasiko da ekimenaren 3. edizioa.
Bi urte baino ez dituen arren, Inspira ekimena erreferentziazkoa bihurtu da zientziarako eta teknologiarako bokazioak bultzatzeko belaunaldi berrien artean. Euskadin aitzindaria den proiektu horrek taldekako mentoring saioak antolatzen ditu, zeintzuetan emakumezko zientzialari, ikerlari eta teknologoek tutoretza-lanak egiten baitituzte 11 eta 13 urte bitarteko neskatoekin. Ikasgela barruko topaketa horiek aukera ematen diete ikasleei zientziaren arloko lanbideetara hurbiltzeko, zalantzak argitzeko edota genero estereotipoak hausteko.
3. edizioa martxan jartzeko, Inspira ekimenak kanpaina bat abiarazi du, datorren ikasturtean programa horretan parte hartu nahi duten emakumezko tutoreak eta ikastetxeak bilatzeko. Tutoreen kasuan, deialdia bereziki zuzentzen zaie zientzia eta teknologia arloetan lan egiten duten eta STEAM bokazioak sustatu nahi dituzten emakumezko profesionalei. Lehenik eta behin, parte-hartzaileek prestakuntza jasoko dute generoari, teknologiari eta mentoring dinamikei buruz, eta eskura izango dituzte behar dituzten materialak eta baliabideak. Hortik aurrera, sei topaketa egingo dituzte ikasleekin.
Inspira proiektua programa pilotu gisa sortu zen 2016an 17 tutorerekin, eta iazko edizioan 104 profesional boluntario eta 44 ikastetxe parte-hartzaile bildu zituen EAEn. Aurreko bi edizioetan 1.300 ikasle inguruk parte hartu dute ekimen horretan, eta ikusirik nolako arrakasta bildu duen, antzeko programak aktibatzen hasi dira Madrilen, Bartzelonan eta Sevillan ere. Topaketa horietan parte hartu duten neskek posible izan dute beren aukera profesionalak zabaltzea, auto-estimua hobetzea, eta zientzia zein teknologia arloetako karrerei buruzko aurreiritziak gainditzea.
Inspira proiektua Deustuko Unibertsitateak bultzatzen du Innobasque zentroaren eta Elhuyar Fundazioaren laguntzarekin, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien finantzaketa jasotzen du. Tutore gisa izena emateko epea zabalik dago datorren apirilaren 12ra arte.
Lotutako albisteak

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala
Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu