ULMA Handling Systems hainbat sektoreri intralogistika-irtenbideak eskaintzen dizkien enpresa handia da, eta Oñatin (Gipuzkoa) dauka egoitza. Enpresak logistikaren eta horniduraren kudeaketaren arloan lehentasunezkotzat jotako bi behar identifikatu zituen; lehenik eta behin, bezeroari eskuragarritasun-indize altuenak bermatuko zituen instalazio intralogistiko automatiko bat ematea, eta, bigarrenik, zerbitzu proaktiboago baterako instalazio automatizatuaren elementu guztiak monitorizatzea, aldez aurretik hobekuntza posibleak identifikatuz.
IoT, Cloud eta Simulazio/interakzio teknologien ezarpenari esker, zerbitzu telematiko berriak garatzea lortu dute, diferentzial komertzial eta lehiakorra ematen diotenak, prozesuen efizientzia hobetuz denbora errealean monitorizatu ahal izateari esker.
Jakin nahi duzu nola egin duten?
Logistikaren eta horniduraren kudeaketa
Cikautxo Mondragon taldeko automobilgintzako kooperatiba bat da, eta 2.500 langile inguru ditu mundu osoan, presentzia nabarmena baitu Espainian, Txekiar Errepublikan, AEBetan, Mexikon eta Indian, besteak beste.
Heroslam Euskadiko lehen Lan Sozietate Anonimoa da, 1973an sortua. Eskakizun handiko sektoreetarako (aeronautika, eraikuntza, automobilgintza...) hariztatzeko tresnen fabrikazioan oinarritutako enpresa da.
In-metals Inoxidables enpresa Teknikerrekin elkarlanean aritu da BDIH Konexio programaren bidez, altzairu herdoilgaitza koloratzeko prozesua optimizatzeko. Zehazki, "magnetron sputtering" teknikarekin esperimentatu du, PVD bidezko kolorazioak kanpoaldean eragiten zituen arazoak konpontzeko. Egindako probei esker, In-metals-ek bere produktuak askoz ere ingurune oldarkorragoetan erabili ahal izan ditu.
Talleres Asca 1970eko hamarkadan arte sortu zen, Durangaldean zeuden burdinurtuei zerbitzua emateko helburuarekin. 2014an, zuzendaritza berri batek bazkide sortzaileen lekua hartu zuen, eta enpresa eraldatzeko eta modernizatzeko aldi bati hasiera eman zion.
Ekide enpresa industriala da, 1990ean sortua eta Arrasaten kokatua. Gaur egun, fabrikaziorako hiru lantegi propio ditu, bi Euskadin eta hirugarren bat Mexikon. Ingeniaritza eta fabrikazio-zerbitzuengatik nabarmentzen da, batez ere hainbat fabrikazio-prozesu integratzeko duen gaitasunagatik, hala nola soldadura, itsasgarria eta pintura.