IoT soluzioak, ekoizpen-prozesuen eraginkortasuna hobetzeko
Inser Roboticak sortutako plataformak ildo automatizatuak automatizatu eta horiei buruzko informazio gehiago lortzeko aukera ematen die enpresei
Inser Robotica ingeniaritza arloko euskal konpainiak Gauzen Interneteko (IoT) teknologiak oinarri dituen plataforma berri bat garatu du, enpresei ekoizpen-ildo automatizatuak monitorizatu eta horietan sortzen den informaziorako sarbidea izaten laguntzeko, prozesuetan adimen eta eraginkortasun handiagoa izan dezaten.
IR-IoT izeneko sistema berri hau analisi globaleko plataforma duten enpresetan aplika daiteke, baita ekoizpen-prozesuaren zati zehatz bat kontrolatu nahi duten enpresetan ere, eta ekoizpen-ildoaren informazio osoaren jarraipena egiteko aukera ematen du, web-nabigatzaile batetik irisgarria delarik.
Inser Robóticaren bideo korporatiboa
Lotutako albisteak

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez
Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute
Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute