Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 23 abuztua, 2024 Eraldaketa digitala Kloud programa Laguntza programak, finantzaketa, inbertsioak

Iritsi da zure datuak eta zerbitzuak hodeira migratzeko unea. Aprobetxatu euskal enpresentzako Kloud laguntza

Kloud programak Euskadiko enpresei haien zerbitzu edo azpiegitura informatikoak Cloud ingurune komertzialetara migratzeko aukera eskaintzen die. Horretarako, enpresa bakoitzeko 50.000 € arte eskaintzen du hodeirako migrazio-prozesu osoa diseinatzen eta ezartzen lagunduko dien kanpoko enpresa bat kontratatu ahal izateko. Azaroaren 15ean amaituko da laguntza hori eskatzeko epea.

Kloud laguntzak 50.000 €-ra arte eskaintzen du enpresa bakoitzeko, eta abuztuaren 29tik azaroaren 15era egongo da eskuragarri

Hodeiko zerbitzuek izandako bilakaerari esker, enpresek kudeatzen dituzte beren eragiketak. Datuak biltegiratu eta babestetik hasi eta marketin-soluzioak eta -estrategiak ezartzeraino, agerian geratu da hodeia prozesuak optimizatzeko eta enpresa-errendimendua maximizatzeko tresna paregabea dela. Hodeira migratzean, zure enpresako artxiboak seguru, eskuragarri eta antolatuta egongo dira, eta eraginkortasuna eta lankidetza sustatuko dira lan eremu guztietan.

Hodeira migratzea faktore oso garrantzitsua da Euskadiko enpresen hazkunde-estrategian

Hodeirako migrazioa bihurtu da hainbat enpresatan hazkundea eta eraginkortasuna izateko giltzarria. Hona hemen funtsezko abantaila batzuk:

  1. Eskalagarritasuna eta malgutasuna: Hodeiko zerbitzuek baliabideak enpresaren beharren arabera bizkor eta modu eraginkorrean eskalatzeko gaitasuna eskaintzen dute. Horrek aukera ematen die erakundeei baliabideen eskaeran gerta daitezkeen aldaketetara egokitzeko, eta hori bereziki baliotsua izan daiteke hazkunde-egoeretan edo trafikoarekin lotutako goren mailetan.
  2. Segurtasun, eskuragarritasun eta jarduera-denbora handiagoa: Hodeiko zerbitzu-hornitzaileek beren azpiegituretan segurtasun- eta erredundantzia-neurri zorrotzak ezartzen dituzte. Gainera, hodeiko zerbitzuak eskuragarritasun eta jarduera-denbora handiak bermatzeko diseinatuta daude. Beste nolabait esanda, hodeiko sistemak eta aplikazioak fidagarriagoak dira eta horrek murriztu egiten du kostu handiko etenaldiak eta produktibitate-galera izateko arriskua.
  3. Elkarlana eta mugikortasuna: Hodeiko zerbitzuek taldeen eta langileen arteko lankidetza errazten dute, Interneteko konexioa duen edozein lekutatik datuetara eta aplikazioetara sarbidea eskaintzen baitute, urruneko lana eta lan-mugikortasuna sustatuta.
  4. Kostuak gutxitzea: Hodeira migratzearen onura handienetako bat da kostu operatiboak murriztea. Hodeiko zerbitzuak erabiltzean, enpresek azpiegitura fisiko, mantentze-lan, hozte eta energia elektrikoko gastu adierazgarriak ekidin ditzakete, eta horrek epe luzera begira aurrezki handiak ekar ditzake. Bestalde, enpresek barne-baliabideak libera ditzakete jarduera estrategikoagoetan eta negozio nagusiaren garapenean arreta jartzeko.

 

Nola aprobetxatu Kloud laguntza-programa

Hodeiak funtsezko papera du Smart Industry-n

Enpresa bakoitza bakarra dela eta hodeirako migrazioa behar bezala egin ahal izateko ikuspegi pertsonalizatua eskatzen duela uste dugu. Horregatik, gure ustez ezinbestekoa da Kloud laguntza eskuratzeko interesa duten enpresek hodeirako migrazio-estrategia guztia diseinatzen eta abian jartzen lagunduko dien kanpoko enpresa bat kontratatzea.

Hodeirako migrazioan espezializatutako aholkularitza-zerbitzuak kontratatzea funtsezko urratsa da estrategia egokia definitzeko. Aholkulariek enpresarekin elkarlanean lan egiten dute beren beharrak ebaluatzeko, migratzeko sistema eta aplikazio egokiak identifikatzeko eta arazorik gabeko trantsizioa ziurtatzeko plan zehatza diseinatzeko. Aholkularitzan adituak direnek enpresei ohiko akatsak saihesten eta migrazioa negozioaren helburu eta baldintza espezifikoekin bat datorrela bermatzen lagun diezaiekete.

Cloud computing zerbitzuak, zerbitzariak, onlineko datu-baseak edo PaaS zerbitzuak erabiltzean, zure enpresak azkarrago egingo ditu eragiketak, datuen analisia eraginkorragoa izango da eta sistemen integrazio eta segurtasun handiagoa lortuko duzu.

Honako hauek dira diruz lagun daitezkeen kontzeptuak:

  • Aholkularitza eta garapena: Proiektua ezartzeko aholkularitza-lanekin eta softwarearen garapenarekin lotutako gastuak. Kontzeptu honetan, proiektu bakoitzak 50.000 euroko dirulaguntza jaso dezake, gehienez.
  • Hardwarea eta lizentziak: Hodeiko inguruneetara migratzeko behar diren ekipamendu eta lizentzien kostua. Horiek, gehienez, 12 hilabetez lagundu ahal izango dira diruz.

Laguntza honek hodeiko zerbitzu hauetarako sarbidea emango dizu:

  • Hostinga (Biltegiratze-zerbitzuak). Seguruak eta fidagarriak; galera posibleak babesteko aldizkako segurtasun-kopiak egitea ahalbidetzen dute. Enpresaren beharren arabera, espazioa egokitzeko malgutasuna eskaintzen dute. Hainbat mota daude: partekatua, zerbitzari pribatu birtuala (VPS) eta dedikatua. Hornitzailea arduratuko da azpiegitura teknologikoa mantentzeaz, haren segurtasunaz eta kudeatzeaz.
  • IaaS zerbitzuak (Infrastructure as a Service). Enpresek beren beharren arabera erabil eta kudea ditzakete azpiegitura-baliabideak hodeian, azpiegitura fisikoa eduki eta mantendu beharrik gabe.
  • Colocation (Ekipoak hodeian ostatatzea). Hodeiaren hornitzaileak arduratzen dira ekipoak eta azpiegitura mantentzeaz, eta horrek arintasun, eskalagarritasun eta eraginkortasun handiagoa ematen dizkie enpresei. Norbere datu-zentro bat mantendu beharrean, enpresek espazioa alokatzen dute azpiegitura sendoa eskaintzen duten instalazio espezializatuetan, hala nola energia, hoztea, segurtasun fisikoa eta abiadura handiko Interneterako konexioak dituztenetan.

 

Euskadi enpresetan Kloud programaren bidez hodeira migratzearen inpaktua

Euskadiko azpiegitura-proiektu handien kudeaketa eraldatu du KREANek, hodeira migratzearen bidez. Digitalizazioak hobetu egin ditu taldeen arteko koordinazioa eta datuen segurtasuna. Hala, sektorean duen lidergoa sendotu egin da.

Hobycasak, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan enpresa liderrak, haren hornidura-katea eta produktuen pertsonalizazioa hobetu ditu, hodeiari esker. Aurrerapen hori dela eta, zerbitzu azkarragoa eta eraginkorragoa eskain dezakete, eta hobeto egokitzen dira bezeroen beharretara.

LUFE altzari-enpresak Kloud programa erabili du sareko salmenten plataforma indartzeko, eta nabarmen hobetu da bezeroaren esperientzia. Enpresaren eskaria gero eta handiagoa da, eta digitalizazioa giltzarria izan da eskari hori kudeatzeko, baita altzari ekonomikoen merkatuan leku nabarmena izaten jarraitzeko ere.

 

Sustatu zure enpresaren hazkundea hodeiko zerbitzuei esker

Ekimen hau Euskadin gutxienez jarduerako zentro bat duten edozein tamainatako enpresentzat diseinatuta dago, eta bertan gauzatuko da proiektua.

Dirulaguntzak aukera ematen du zure eragiketak optimizatzeko, eraginkortasuna eta lehiakortasuna hobetzeko eta etorkizun digitalerako bidea irekitzeko. Hazten ari den enpresa txikia edo korporazio sendoa izanda ere, laguntza honen bidez, zure negozioa bultzatzeko abangoardiako baliabideetarako sarbidea izango duzu. Azaroaren 15era arte eska dezakezu Kloud laguntza-programa!

Lotutako albisteak

18 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
Gureak enpresak digitalizazioaren arloan aurkitu ditu desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu berriak
Irakurri gehiago
NOMADA Alfombras 12 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
Mila urtetik gorako artea eta teknologia berriak: Nomadaren bilakaera
Irakurri gehiago
11 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
Spyro Software, prozesu industrialen digitalizazioan espezializatutako ETE donostiarra
Irakurri gehiago
11 abendua, 2024 Ekintzailetza
Aglaya Virtualek mundu birtualak demokratizatzen ditu mota guztietako konpainia eta enpresentzat
Irakurri gehiago
5 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
Lehendakariak eta Bizkaiko Ahaldun Nagusiak EIC Energy Intelligence Center Fundazioa aurkeztu dute
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak