Irontec.
Albisteak 21 urria, 2020

Irontec-ek telelanaren eraginkortasuna hobetzeko zerbitzua abiarazi du

 Ivoz UCC produktua, Bilboko enpresak diseinatua, software librean oinarrituta dago eta plataforma handien alternatiba da

 

Urruneko lana erabat edo partzialki ezarrita, erakundeek beren lantaldea konektatuta mantentzeko erronkari egin behar diote aurre, une oro lankidetzan arituz, edonon dagoela ere. Egoera horri erantzuteko, Irontec euskal teknologikoak IVOZ UCC (Komunikazio Bateratuak eta Lankidetza) garatu du. Enpresa txiki eta ertainen, enpresa handien eta administrazio publikoen komunikazioen alorreko beharrak asetzeko diseinatutako produktu berria da.

 

17 urte baino gehiagoko esperientziari esker, open source tresnekin lan egiten du Irontecek, eta, horri esker, zerbitzu-sorta malgua, modularra eta erabiltzaile mota bakoitzaren beharretara egokitua eskaintzen du. Software librean oinarritutako zerbitzu-multzo bat, inbertsio- eta eragiketa-kostuak minimizatzen dituena.

 

IVOZ UCCk bikain erantzuten die telefono bidez edozein gailutatik (fisikoa zein birtuala) komunikatzeko beharra duten enpresen beharrei. Baina, gainera, lankidetza osoko suite bat behar duten erakundeetara egokitzen da, ahotsa, bideokonferentzia eta txata barne.

 

Zerbitzu modularra eta malgua denez, enpresek sartu nahi dituzten irtenbide zehatzak hauta ditzakete, beren interesen eta gaur egun eskura duten azpiegituraren arabera:

– Zentralita korporatiboa hodeian: hodeiko telefonia korporatibo birtualeko zerbitzua, funtzio aurreratuak dituena eta gainerako zerbitzu osagarrien oinarri gisa funtzionatzen duena.

– IVOZ Mattermost: Slack edo Microsoft Teamsen alternatiba erreala eta open source, IP IVOZ telefonia-soluzioa integratzen duena, lizentziarik gabeko lankidetza-ingurune oso bat eskaintzeko.

– IVOZ Microsoft Teams-en integratzea: MS Teams plataforma erabiltzen duten enpresentzat pentsatua dago, eta orain IP telefonia zerbitzua integratu dezakete bertan, Microsoften tresnatik atera gabe deiak egin eta jaso ahal izateko.

– Bideokonferentzia-sistema integratua: Irontec-en bideokonferentzia-soluzioa, Jitsi-n oinarritua eta IVOZ Mattermost-en integratua, 20 parte-hartzailerekin bideodeiak egiteko aukera ematen duena.

– IP telefonia edozein gailutatik: edozein gailutatik deiak egin eta jaso besterik behar ez duten enpresentzat, terminal baten mende egon gabe.

 

Komunikazio bateratuen eta Irontec-en lankidetzaren soluzioak erabiltzen ari dira dagoeneko enpresa eta administrazio publikoak, hala nola IMQ, Oviedoko Unibertsitatea, Vaillant Group, Nafarroako Gobernua, Eroski eta Euskaltel Taldea, besteak beste. Bilboko enpresak sektoreko erreferentziazko erakundeek emandako bi sari garrantzitsu jaso ditu azken hilabeteotan, aurreko urteetan lortutakoei gehituta: zerbitzu-hornitzaile onena Open Expo Europe 2019ren esparruan, eta arrakasta-kasurik onena VOIP2DAY 2019n.

 

Irontec gainean

Bilboko enpresa horrek 17 urteko ibilbidea du, eta teknologia irekietan espezializatutako Euskadiko konpainiarik garrantzitsuena eta nazio-mailako erreferentzietako bat izatea lortu du. Bezeroen negozioaren zerbitzura dagoen kalitateagatik nabarmentzen den erreferentziazko enpresa teknologikoa izatearen ikuspegiarekin, 3 negozio-eremu handitan garatzen du bere jarduera: Internetera bideratutako teknologiak, sistemen eta komunikazioen ingeniaritza eta IP telefonia.

Lotutako albisteak

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

%  64  egin  dute  gora  Eusko  Jaurlaritzak  SPRIren  bitartez  antolatutako  IKT  arloko  prestakuntzara  joandakoek

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek

Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi  B2B:  7  urte  marketin  digital  industriala  aztertzen  bere  blogaren  bidez

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez

Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Industria  Digitaleko  laguntzek  zure  negozioaren  eraldaketa  digitala  lortzeko  bidea  irekiko  dizute

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute

Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.