Plataformak aukera ematen du telefono bidez NBEko lan-aholkulariekin konektatzeko
Irontec enpresa bizkaitarrak komunikazio-plataforma bat garatu du eta horri esker Jordaniako Azraq eta Zaatari esparruetan errefuxiatuta dauden pertsonek aukera dute telefonoaren bidez lan-aholkulariekin konektatzeko euren lan-itxaropenak hobetzearen ondoreetarako. Proiektua NBEaren barruko Agentzia den ILO – Lanaren Nazioarteko Antolakuntzarentzat egin da eta Jordaniako Lan Ministerioaren lankidetza izan du.
Sistema IP ahotsean edo Internet bidezko ahotsean oinarritzen den call center adimentsua da eta software askean garatu da eta horri esker ILO-NBEko aholkularitza bulegoek aukera dute pertsona errefuxiatuei arreta eta aholkularitza zerbitzuak emateko. Plataformaren ezaugarrietako bat da aukera ematen duela pertsonaren kokapenaren eta profilaren arabera deiak era automatikoan beste helbide batera zuzentzeko, arreta hobetuz. Halaber, eskabideak erabiltzaile bakoitzaren fitxara lotzen dituen ahots-postontziaren sistema du erantzunak azkartuz eta arreta hobetuz. Call center berriarekin aukera egon da maila geografikoan kokapen oso desberdinetan dauden agenteak sistema zentralizatu baten biltzeko.
Tokiko hornitzaile baten makinerian ezarri den irtenbide honen garapen teknologikoaren ardura izan duen enpresa Irontec izan da. Euskal konpainiak egin duen ekarpenik nabarmenena software askeko teknologien inplementazioa izan da, irtenbide malguagoa, irekiagoa eta eskuragarriagoa garatzeko bideak eskaini dituelako, aldi berean zerbitzuaren segurtasuna eta erabateko eskuragarritasuna bermatuz.
Irontec enpresa Bilbon dago kokatuta eta 16 urteko esperientzia dauka teknologia irekietako irtenbideen garapeneko aholkulari moduan. Joan den ekainean enpresak software aske eta teknologia berrien arloko hornitzailerik onenaren Open Awards 2019 saria lortu zuen.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?