ISEAk eta Sprik 5G teknologien potentzialtasunari buruzko jardunaldia antolatu dute
Telefonia mugikorreko teknologien bosgarren belaunaldia gero eta gertuago dagoen errealitatea da, eta telekomunikazioen arloko operadore gehienak 5G sareen hedapena prestatzen hasiak dira dagoeneko. Alabaina, teknologia hauek eta atxikia duten potentzialtasuna ez dira oraindik oso ezagunak. Horren kariaz, ISEAk eta Sprik Taldeak 5G teknologiak eta erabilera praktikoak deritzon jardunaldia antolatuko dute azaroaren 7an Arrasateko Garaia Teknologia Parkean.
5G zer den eta eskaintzen dituen aukera nagusiak ezagutzera ematea da topaketaren helburu nagusia. Horretarako, jardunaldian, Ekonomia eta Enpresa Ministerioak abian jarri duen 5G Plan Nazionala, 5G azpiegituren hedapena eta teknologia hauen aplikazio praktikoak aztertuko dira, Gauzen Internetari eta M2M komunikazio masiboai arreta berezia emanez.
Jardunaldian parte hartuko dute Ekonomia eta Enpresa Ministerioko Aurrerapen Digitalerako Estatu Idazkaritzak, Telefónicak, Vodafonek, Huaweik eta UPV/EHU, Vicomtech, Ikerlan, Ceit eta Tecnaliako zentro teknologikoek. Ekonomia eta Enpresa Ministerioak emango duen informazio-hitzaldian, azpiegituren hedapena eta espektro irrati-elektrikoaren erregulazioa, eta 5G arloko aplikazio eta proiektuetarako abian diren dirulaguntzak aztertuko dira.
Vodafone eta Telefónica telekomunikazio-operadoreek Estatuan 5Ga hedatzeko abiarazten ari diren proiektuen berri emango dute, eta Huaweik bosgarren belaunaldiko sareei eskaintzen dien telefonia mugikorreko euskarri teknologikoa erakutsiko du. Horrekin batera, topaketan, ezagutzera emango dira Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko ikerketa-laborategietan egiten ari diren 5Garen arloko aurrerapenak. Euskal Herriko Unibertsitateak, Vicomtechek, Ikerlanek, Ceitek eta Tecnaliak teknologia hauen potentzialtasun osoa erakutsiko dute garatzen diharduten proiektuen bitartez.
5G sareek kalitate eta abiadura handiagoa emango diete konexioei, baina prestazio berriak izango dira haien balio bereizgarri nagusia, bereziki Gauzen Internetaren arloan. 5G teknologiak eta erabilera praktikoak topaketa I+G+b arloko profil teknikoei eta kontsultoretza, telekomunikazio era administrazio publikoetako profesionalei zuzenduta dago. Jardunaldia doakoa da eta Garaia Teknologia Parkeko Ekitaldi Aretoan egingo da.
Lotutako albisteak

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek
Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez
Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute
Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.