Jangou, tokiko ostalaritzari laguntzeko aplikazioa
Doako tresna bat da, aukera ematen diena taberna eta jatetxeei euren eskaintza digitalizatzeko
Jangou aplikazio mugikorraren helburua da establezimendu txikiei euren lokalak ezagutarazten laguntzea, aukera ematen dielarik lokala mapan kokatzeko, menu eta eskaintzak bistaratzeko eta beren zerbitzuen berri emateko. Konektagarritasun arloko teknologietan espezializatutako Skura kooperatiba gipuzkoarrak sortu du aplikazioa tokiko merkataritzari laguntzeko.
Nola paperezko kartak erretiratu egin behar izan diren osasun arrazoiengatik, Jangou aplikazioak erraztasunak ematen dizkie establezimendu txikiei menuak digitalizatzeko eta euren zerbitzuak eskaintzen laguntzen die web edo aplikazio propioak sortu beharrik gabe. “Egungo egoera honetan, ikusi dugu inguruko establezimenduek badutela premia kolektibo bat”, azaldu du Maitena Urretabizkaiak, Skura Mobile kooperatibako sortzaile eta garatzaileak, “askok ez dute tresna digitalik, eta gure laguntza eskaini nahi izan diegu tresna sinple bat sortuz kartak digitalizatzeko eta tabernak mapa batean bistaratzeko”.
Euskadiko hainbat udalerri hasi dira Jangou ezartzen, batez ere Errenteria, non Udalaren eta Errenkoalde ostalaritza eta merkataritza elkartearen babesa izan baitu. Azken horrek euren negozioa aplikaziora igotzen laguntzen die establezimenduei, eta dagoeneko hogeitik gora dira ekimenarekin bat egin duten taberna eta jatetxeak. “Indarrak batzea da proiektuaren asmoa” azaldu du Maitena Urretabizkaiak “uste dugu gure herrian lan egin eta bizi nahi badugu, tokian tokikoa babestu behar dugula eta konponbideak eskaini behar ditugula barrutik”.
Plataformarekin bat egin dute, besteak beste, Arrasate, Oñati eta Donostiako establezimenduek ere, eta erabili nahi duten saltoki eta ostalaritzako establezimendu guztiek dohainik eskura dezakete. Skura Mobile Arrasaten eta Errenterian kokatutako kooperatiba bat da, konektagarritasun arloko proiektuak garatzen dituena logistika, mugikortasuna, nekazaritza eta Gauzen Internet bidezko eguneroko objektuen digitalizazioa bezalako sektoreetarako.
Lotutako albisteak

Einnek, bost urte etengabe eboluzionatzen sektore elektriko-elektronikoan
Pandemia betean jaio zen enpresak eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du hasieratik, sektorean bereizteko; bideojoko bat ere sortzen ari da, ingeniaritzako eta muntaiako barne-prestakuntza teknikoa iraultzeko.

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak
Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen
Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin
Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Flexix, 75 urteko historia berrikuntza aldarrikatzen
Enpresa bizkaitarrak ez ditu alde batera uzten joera eta teknologia berriak, balioa handitzeko, egokitzeko, prozesuak hobetzeko eta energia berdea bezalako sektoreetara dibertsifikatzeko.