Juan Luis Elorriaga, robotika industrialaren aitzindaria Euskadin
Espainiako Robotika eta Automatizazio Elkarteko presidentearen aurreikuspenen arabera, makina-erremintaren sektorea goitik behera aldatuko da
Juan Luis Elorriagak, gaur egun J.K.E. Robotics elkarteko presidente eta Robotech Consulting enpresako kudeatzaile denak, ia 50 urte daramatza robotika industrialaren munduan lanean. Lehenengoetakoa izan zen (1973an) robot bat enpresa batean integratzen, ASEA S.L.-n (gaur egun ABB dena) hain zuzen. Berak eman zuen robotikari buruzko Estatuko lehen ikastaroetako bat 1979an. Ondoren, Gamesa taldeko Robotecsa enpresan eta Fanuc Robotics Ibérica enpresan lan egin zuen. 1993az geroztik, erantzukizunezko hainbat kargutan egon da Espainiako Robotika eta Automatizazio Elkartean, lehendakaria delarik 2009tik. Ondo ezagutzen ditu sektorea eta bere joerak, eta berarekin hitz egin dugu robotikak industrian duen etorkizunari buruz.
Zenbateko garrantzia du robotikak 4.0 Industriaren kontzeptuan?
Ongi bereizi behar dira robotika industriala eta zerbitzuen robotika. Robot industrialak funtzio anitzeko manipulatzaileak dira, automatikoki kontrolatzen direnak, hiru ardatz edo gehiagotan birprogramatu daitezkeenak, eta finkoak edo mugikorrak izan daitezke automatizazio industrialerako aplikazioen arabera. Gainerakoak zerbitzuetako robotak dira, eta osasun, aisialdi edo defentsa sektoreetara bideratuta egon daitezke. Robotika industrialak fabrika guztien produktibitatea hobetzen du, eta funtsezkoa da enpresen, batik bat, ETEen etorkizunerako. Industriak eraldatu egin behar du, eta robotika funtsezkoa da horretarako. 4.0 Industriaren bidez prozesuak automatizatu eta urrunetik kontrolatzen dira, eta robotika oinarrizkoa izango da langintza horretan.
Enpresa handiak kontzientziatuta daude digitalizazioaren eta prozesuen automatizazioaren garrantziaz, baina zer gertatzen da ETEetan?
ETEek eta Europako industria-ehun osoak arretaz begiratu behar diote Asian gertatzen ari denari. 2013tik Asia eta, bereziki, Txina, liderra da robot industrialen integrazioko rankinetan. Kalkulatzen da 2020an munduan instalatuko diren roboten %40 Txinan integratuko direla. Eta Txinaren atzetik datoz Japonia, Hego Korea eta Estatu Batuak. Robotikak produktibitatea, kostuak eta kalitatea hobetzen ditu. Europako ETEak atzeratuta gelditzen badira robotak integratzeko prozesuan, ezingo dira lehiatu herrialde horietako beste enpresekin eta desagertu egingo dira. Testuinguru honetan, funtsezkoa da erakunde publikoen laguntza ETEak erronka horien inguruan kontzientziatzeko eta funtsezkoa da baita ere laguntzak eman diezazkietela enpresei integrazio horri aurre egiteko. Azkenean, industriak ematen dio egonkortasuna gizarteari. Enpresak hobetzen baditugu, gizartearen egonkortasuna hobetuko dugu.
Zein aukera dauzka Euskadik robotikaren munduan?
Badaude ingeniaritza batzuk automatizazio-prozesuei buruzko aholkularitza eta laguntza ematen dietenak tamaina desberdinetako enpresei. Integrazioari dagokionez, Euskadin automozio sektore indartsua dugu, eta hain zuzen horixe da robotikaren erabilpenaren garrantziaz kontzientziatuen dagoen sektorea. Bestalde, Espainiako Robotika eta Automatizazio Elkartea (AER) bazkide kolaboratzaile gisa sartuko da Espainiako Makina-erreminta Fabrikatzaileen Elkartean (AFM), egiaztatu baitugu etorkizun hurbilean makina-erremintaren mundua zelula robotizatuak izango direla. Makina-erremintaren bezeroek eskatu dute robotek egin ditzatela makinek fabrikatzen dituzten piezak kargatzeko eta deskargatzeko zamalanak, eta ez langileek. Horrek esan nahi du azkenean makinak zelula robotizatu bihurtuko direla, non elkarrekin nahastuko baitira robotak, sentsorika eta beste osagai batzuk. AFM elkarteko bazkide asko Euskadikoak direnez, gu elkartean sartzeak eragin handia izan dezake gure inguruan. Bestalde, AER elkartean ikusi dugu Mexikoko gutxienez 90 enpresak harremanetan jarri nahi dutela robotikaren integrazioaren arloko Espainiako enpresekin. Mexikok 4 milioi auto fabrikatzen ditu urtero, eta Espainiak baino bi aldiz robot gehiago integratzen ditu bere fabriketan. Herrialdeen arteko lankidetza hori oso garrantzitsua izan daiteke, aukera bat izan daitekeelako sektoreko euskal enpresentzat.
Euskadik tradizio industrial handia du, eta robotak integratu izan ditu bere prozesuetan. Zergatik ez da sortu inoiz robot industrialak fabrikatzeko konpainia propio bat?
Danobat enpresak aztertu zuen aukera hori 80ko hamarkadan, baina oso zaila da produktu lehiakor bat garatzea. Gaur egun, mundu mailan, hamar bat enpresak biltzen dute merkatuko portzentaje handi bat. Gainera, gure inguruan badaude robotikarekin lotura estua duten bi teknologi zentro, Tecnalia eta IK4, eta horiek badituzte bere konponbide propioak.
Zer egiten duzue J.K.E. Robotics eta Robotech Consulting enpresetan?
J.K.E.n sistema robotizatuentzako produktuak merkaturatzen ditugu. Akordioak dauzkagu Estatu Batuetako, Italiako eta Belgikako hainbat multinazionalekin, hainbat osagai hornitzeko: erremintarako aldagailu automatikoak, talken aurkako sentsoreak, kolektore elektrikoak edo robotentzako babes-zorroak. Plentzian (Bizkaia) ari gara lanean 1999tik. Lau urte lehenago Robotech Consulting jarri nuen martxan, zeinak laguntza ematen baitie enpresei automatizazio industrialeko teknologiak eta robotika integratzeko.
Lotutako albisteak

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era
Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

BeDIGITALek zazpigarren edizioa ospatuko du BECen, enpresa eta erakunde liderren partaidetzarekin
Ekainaren 3tik 5era izango da, +INDUSTRYren esparruan, herrialdeko Smart Manufacturing-ari eskainitako topagunerik handienean. SPRI Taldea erakusketarien artean dago, ‘Invest in the Basque Country’ programarekin.

Zabalgarbik denbora errealeko analisi-tresnekin modernizatu du bere azpiegitura
Besteak beste, biki digitala eta adimen artifizialean oinarritutako teknologiak ezartzeaz gain, lurrun-gainberogailu bat instalatzea du helburu enpresak, energia-eraginkortasuna eta jasangarritasun operatiboa hobetzeko ekimen estrategiko bat.

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu
GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean
Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Europako ordezkaritza bat etorri da Euskadira industria teknologiko kuantikoaren lider izateko bertako estrategia hobeto ezagutzeko
Finlandia, Grezia, Italia eta Espainiako ordezkariak izan dira Euskadin Europako QUANTUM+ proiektuan aurrera egiteko. GAIA klusterra da proiektuaren kideetako bat, eta helburu du teknologia kuantikoei buruzko ibilbide eta prestakuntza-plataforma bat garatzea goi-mailako hezkuntzako ikasleentzat, irakasleentzat eta enpresa teknologikoetako profesionalentzat

Akting, gizarteari balioa emateko teknologia
Gipuzkoako enpresak euskarri desberdinetarako aplikazioak garatzen ditu eta digitalizazioaren, datuen analisiaren eta prozesuen optimizazioaren aldeko apustua egiten du.

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.