Kaibotek negozio-aukerak aurkitzen ditu datuen analisiaren bidez
Gero eta digitalizatuago dagoen enpresa esparruan, Big Data edo IoT bezalako teknologien aldeko apustua eginez, Kaibot enpresa gasteiztarrak esparru jakin batean lan egin nahi du, merkataritza- eta marketin-departamentuetan. Sortu zenetik, 2016an, enpresako arduradunek merkatu-nitxo bat ikusi zuten arlo horietan, “normalean ez baitira hain kontuan hartzen digitalizazio-prozesuetan”, Ivan Moreno Fernandez de Lezeta Kaiboteko CEOak adierazi duenez. Geroztik, startupak datuen analisiak eta merkatu-azterketak egiten ditu, Big Datan oinarrituta, bezeroei negozio-aukera berriak sortzeko xedearekin.
Pandemia aurrera pauso handi bat eragin zuen Kaiboten jardueran. 2020tik, ezinbestekoa da digitalizazioa sail guztietan presente izatea, “eta horren faltak negozio-aukera garrantzitsuak galtzea ekar dezake. Gure teknologia euskal enpresen esparrura hurbiltzen saiatu gara, eta eraldaketa digital hori garatu, azkenean hain beharrezkoa bihurtu dena”, adierazi du Ivan Morenok. Nabarmentzekoa da startupa Google Partner dela sortu zenetik.
Bere jarduera industria-eremu osora zuzenduta dagoen arren, enpresa Biotech sektoreko bezeroetan espezializatzen ari da. Kaibotek bere analisien bidez sortzen dituen datuak era askotara erabil daitezke, betiere merkataritza-garapena izateko helburuarekin. Adibidez, merkataritza-arduradun bat bezero potentzialei buruzko bilera edo azoka batera joan daiteke bezero horren laburpen zehatz batekin. Jarraipen baten bidez, startupak bezeroen interesari buruzko datuak lortzen ditu: zenbat aldiz sartu den webgunera, zer produktu bisitatzen diren gehien, webgunea bisitatzen ari den pertsonaren kargua zein den… “Horrela, badakigu interes hori pizten ari garela gure bezeroarengan”, adierazi du CEOk.
Gainera, Kaibotek bere bezeroen nazioartekotze-prozesuan laguntzen du, adibidez, Estatu Batuetan. “Estatu Batuentan sartzea oso zaila da, eta EAEtik negozio-aukerak sortzea lortu dugu”. Etorkizunari begira, enpresak hazten jarraitzea du helburu, bai enpresa moduan bai ezagutza propioan. “Gure ezagutzak handitzen jarraitu nahi dugu, soluzio hobeak garatzeko eta teknologia berrien berri izateko. Googlerekin lan egiteak ekosistema horretan oso prestatuta egotera behartzen gaitu”, Ivan Moreno Fernandez de Lezetaren esanetan.
SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Basque Industry 4.0, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du.
Lotutako albisteak

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna