Kaytek-ek bere teknologia esportatu nahi du digitalizazio industrialerako
2018an, ezagutza teknologiko handiko zazpi lagun elkartu ziren Kaytek sortzeko, entitateei digitalizazio industrialeko zerbitzuak eskaintzeko helburuarekin, batez ere ekoizpen, mantentze eta kalitate prozesuak kudeatzeko gai dena. Kaytek desberditzen zuena zen bezeroek beren prozesuak sortu eta aldatu zitzaketela programatu beharrik gabe. “Horrek askatasuna eta ezagutza ematen die haien negozioaren digitalizazioa hedatzeko”, argitu du Manu Fandiño enpresako CEOak.
Erabiltzen duen plataformak Kaytek BPMS du izena eta, Kaytek-en CEOak dioenez, “industria-sektoreari aplikatutako teknologia mota hau erabiltzen dugun bakarrak gara”. Prozesuan pertsonak, makinak (IoT moduluaren bidez) eta aktiboak integratzeko erabiltzen du. Plataforma horiek mugikortasun-gailuetan zabaldu daitezke, programatu beharrik gabe, eta, horri esker, langileek gidatu eta jakinarazi ditzakete.
Bizkaiko enpresa hasieran fabrikazio-prozesuak digitalizatzetik kalitate, mantentze, IoT, logistika eta dokumentu-kudeaketako moduluak izatera igaro da. BPMS, orain, “lehengaien harrera, fabrikazioa eta bezeroarentzako bidalketa digitalizatzeko gai da, logistikako, kalitateko eta mantentze-lanetako tarteko prozesuekin”, adierazi du Manu Fandiñok.
Kaytekek edozein sektore eta enpresari eskaintzen dizkio zerbitzuak, tamaina edozein dela ere. Hondakinak kudeatzeko edo aeronautika fabrikatzeko erakundeekin lan egin du, baita plastikoaren edo metalurgiaren sektoreko enpresekin ere; Idec Aero, Utingal, Tubos Reunidos, Saunier Duval, Befesa edo Grupo Formaspack dira adibide batzuk.
2024an, merkatu nazionalean zuen presentzia handitu du, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Andaluzian ordezkaritza komertzialak izan arte. “2025ean Madrilen sukurtsal bat irekiko dugu eta nazioartekotze planari ekingo diogu“, dio Manu Fandiñok. Izan ere, hori da Kayteken helburu estrategikoa: merkatu globalean sartzea, “gure produktua Europako eta Amerikako merkatuan banatzeko eta ezartzeko interesa duten bazkide teknologikoekin lan egiten baitugu”.
Epe laburreko xedeen artean, lurralde nazionaleko industria-digitalizazioaren sektoreko enpresa liderra izatea, kanpo-merkatuetan duen presentzia handitzea eta bere plataforma garatzen jarraitzea dago, adimen artifizialean oinarritutako funtzionalitate berriak emanez. Kaytek-eko CEOak aurreratu duenez, IAn oinarritutako funtzio horiek “gure bezeroen prozesuak asko hobetuko dituzte. Oraingoz garapen fasean daude, laster gure lehen bertsioa erakutsiko dugu”.
SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.
Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, adibidez Elkartu, Gauzatu edo BEINT eta Global Training Bekak.
Lotutako albisteak

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Tecoplasek plastiko teknikoen eraldaketan erreferentzia gisa sendotzea du helburu
Bizkaiko enpresak industria-sektorerako eta uren tratamenduko sektorerako lantzen du material hori, eta akuikultura- edo elikagaigintza-sektoreetan duen posizioa handitzea esploratzen ari da.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Haizelur, nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duen doitasun-mekanizazioaren arloko Debako ETEa
Enpresaren esportazioek SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programaren dirulaguntza jaso dute eta negozioaren % 35era iritsi dira dagoeneko

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu
GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean
Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.