Kirol eta bizitza egokiturako 16 konponbide berri 3D inprimaketa erabiliz
Sorkuntza kolektiboko tailerrak Getxolan Lab espazioan.
Getxolan Lab espazioa berrikuntza irekirako topagune bat da, non ideia eta prototipo berriak garatzen baitira 3D inprimaketako teknologietan oinarriturik. Une honetan, laborategia tailer programa bat bultzatzen ari da kirol eta bizitza egokiturako konponbide berritzaileak sortzeko. Profil oso desberdinei zuzendutako topaketen bitartez, Getxolan Lab espazioaren inguruan sortutako komunitateak 16 prototipo diseinatuko eta fabrikatuko ditu detektatu diren beharrei erantzuteko, eta 3D inprimaketa erabiliko du horretarako.
Ekimen hori lankidetzan sustatu dute 3DLan elkarteak eta GetxoLan, Getxoko Udaleko Ekonomia-Sustapen Sailak. “3DLan elkartearen helburua da konponbideak sortzea 3D inprimaketa erabiliz eta konponbide horiek eskaintzea ezgaitasunak dituzten pertsonei. Bestelako jarduerak ere garatzen ditugu, elkartea ekonomikoki sostengarria izan dadin”, azaldu du Santi Pisonerok, 3DLan elkarteko koordinatzaileak. Premisa horretatik abiaturik abiarazi dute tailerren egitaraua, helburutzat hartuz potentzial ekonomikoa eta soziala duten konponbide berriak sortzea. Getxolanentzat, ekimen hori aukerakoa da garapen ekonomikorako aukera berriak bultzatzeko bere arlo estrategiko batean: kirola eta ongizatea.
Prozesuak hiru fase ditu –asmakuntza, diseinua eta fabrikazioa-, eta lau arlo zehatzetara zuzenduta dago: taldeko kirolak, uretako kirolak, bakarkako kirola eta bizitza egokitua. Maker, diseinatzaile, erabiltzaile eta enpresek parte hartu dute tailerretan, non 16 konponbide identifikatu baitituzte 3D inprimagailuekin fabrikatzeko. “Orain erronka da objektu berriak asmatzea Getxolan Lab espazioko komunitatearen bitartez, eta design thinking sorkuntza-prozesua aplikatuz geure bitartekoekin inprimatzeko moduko prototipo fisiko bihurtzea” azaldu du Santi Pisonerok.
Konponbideak dagoeneko aukeratuta daude eta horietako batzuk dira, adibidez, kirol desberdinetarako babesak, neoprenoari akoplatzeko kaxa estanko bat, erabilpen anitzetarako egokitutako helduleku bat eta argazki kamerentzako euskarri ergonomiko bat. Hurrengo fasea da prototipoak fabrikatzea, eta apirilaren amaieran aurkeztuko dira prozesu osoaren emaitzak.
Proiektuak badu beste erronka handi bat: konponbide guztiak eskuragai jarriko dira Creative Commons lizentziapean. Horrek esan nahi du jabetza intelektuala jabearena izango dela, baina edozein pertsonak deskargatu ahal izango duela diseinua erreproduzitzeko. “Bizi dugun paradigma aldaketari erantzuten dio, kontua ez baita balio diferentzial handiko objektu bat aurkitzea, baizik eta negozioa beste alderdi batzuetan oinarritzea, adibidez, bezeroarekiko hurbiltasunean, posizionamenduan eta markaren garapenean” azaldu du Santi Pisonerok.
Lotutako albisteak

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu
GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean
Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.

Europako ordezkaritza bat etorri da Euskadira industria teknologiko kuantikoaren lider izateko bertako estrategia hobeto ezagutzeko
Finlandia, Grezia, Italia eta Espainiako ordezkariak izan dira Euskadin Europako QUANTUM+ proiektuan aurrera egiteko. GAIA klusterra da proiektuaren kideetako bat, eta helburu du teknologia kuantikoei buruzko ibilbide eta prestakuntza-plataforma bat garatzea goi-mailako hezkuntzako ikasleentzat, irakasleentzat eta enpresa teknologikoetako profesionalentzat

Akting, gizarteari balioa emateko teknologia
Gipuzkoako enpresak euskarri desberdinetarako aplikazioak garatzen ditu eta digitalizazioaren, datuen analisiaren eta prozesuen optimizazioaren aldeko apustua egiten du.

Mecanizados Patro enpresak “fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna” eskaintzen ditu trenbide-sektorean
Serie laburretarako eta luzeetarako pieza espezifikoak fabrikatzen ditu enpresa arabarrak, doitasun handiko lan-tresna eta makinekin.