KirolApp, klub txikienetan oztopo teknologikoa murrizteko plataforma
Kirol-kluben eta zaleen arteko komunikazio-fluxuari eustea ez da beti erraza, batez ere fluxu eraginkorra mantendu nahi bada; hala ere, funtsezko faktorea da bi aldeentzat. Premisa horren pean sortu zen KirolApp, klub handi zein txiki guztien eskura zaleekin konektatzeko eta haien hazkundea bultzatzeko plataforma bat jartzen duen eraldaketa digitaleko proiektua.
Plataforma hori garatzearen arduraduna Worköholics izan da, Bilbon egoitza duen komunikazio-agentzia, mota guztietako bezeroentzat esperientzia digitalak sortzen dituena. Hamarkada bat baino gehiagoko ibilbidearekin, proiektu hau, Guuk euskal telekomunikazio operadorearentzat egina, bere azken lanetako bat da eta App Onenaren saria jaso du Espainiako Anuaria Sarietan, Diseinu Grafikoko Sari Nazionaletan.
Erabiltzailearen esperientziari lehentasuna emanez, “interakzioaren diseinua, harekin batera doan ‘motion’-a, ‘store’-entzako materiala…, guztia erabiltzaile esperientzia intuitibo eta gogoangarri bat eskaintzeko helburuarekin sortu da”, Worköholicsetik adierazi dutenez. Baina erabiltzailea ez ezik, plataformaren sinpletasuna edukien kudeatzaileari ere helarazi zaio, hura kudeatzeko eta administratzeko ardura duten pertsonek edukiak erraz eguneratu ahal izan ditzaten.
Kode bera, hamaika app
Aplikazio mugikor ‘nagusi’ gisa planteatuta, KirolApp-ek aukera ematen du hainbat klubetarako aplikazio erabat pertsonalizatuak garatzeko, iturburu-kode beretik abiatuta. Horrek, agentziaren arabera, “zuzenean eragiten du errentagarritasunean eta eraginkortasunean, horiek garatzeko eta mantentzeko erabiltzen diren baliabideetatik optimizatzen baitira”.
Era berean, planteamendu honek klub bakoitza parametrizatzeko aukera ematen du, hau da, bere ekosistema grafikora egokitzeko eta kirolaren izaerara edo klubaren ezaugarrietara egokitzen diren funtzionalitateak emateko aukera ematen du. Horrek, aldi berean, aplikazio bakoitzean erabiltzaile-esperientzia optimoa izatea errazten du, Worköholicsetik adierazi dutenez. Mikel Atxa Guuk-eko marketineko eta proiektu digitaletako arduradunak gaineratu duenez, “azken batean, Euskadi eta Nafarroako kirol-kluben digitalizazioa bultzatu nahi dugu, teknologia eta berrikuntza digital hori beren zerbitzura jarriz, hazten jarraitzeko eta beren bazkide eta jarraitzaileekin konektatzeko”.
Hainbat kirol-klubek, handiek zein txikiek, dagoeneko komunikazio-bide hori eskaintzen diete beren zaleei. Hori da, besteak beste, Guuk Gipuzkoa Basket, Bilbao Basket, Lointek Gernika, Club Voleibol Sestao edo Kurene Euskal Pilota taldeen kasua. Erabiltzaileek euren klubaren inguruan gertatzen den guztia gertutik bizitzeko aukera izango dute, besteak beste, jakinarazpenak, edo Rural Kutxarekin lankidetzan jokatutako partiduen streaming bidezko emisioak, edo albisteak, plantillaren informazioa, ticketinga eta etorkizunean integratu daitezkeen beste batzuk.
SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Basque Industry 4.0, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du.
Lotutako albisteak

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen
Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin
Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Flexix, 75 urteko historia berrikuntza aldarrikatzen
Enpresa bizkaitarrak ez ditu alde batera uzten joera eta teknologia berriak, balioa handitzeko, egokitzeko, prozesuak hobetzeko eta energia berdea bezalako sektoreetara dibertsifikatzeko.

40 urte baino gehiago enpresa grafikoei babes digitala eskainiz
Bizkaiko Consultores Asociados enpresak ERP Gestión 21 softwarea eskaintzen du, nazioartean eta Euskadin oso zabalduta dago.

Euskadiko bost erakundek tuneletako eta industria-inguruneetako langileentzako segurtasun-plataforma digital bat garatu dute
Soluzio teknologiko berritzaile bat da, tuneletan eta industria-inguruneetan izaten diren gorabeherak garaiz identifikatzeko pentsatua, eta TECNALIAk garatu du Externalia Solutions, Hierros Abra, Lurpelan eta Abra Seguridad enpresekin batera.