Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Albisteak 16 iraila, 2021

Klomos sortu da, IoT kudeaketa integralerako sektore anitzeko plataforma

D & A Innovative Systems teknologia konpainiak atera berri duen soluzioak enpresako edozein aktiboren jarraipena egiten du, edozein sektorekoa izanda ere, eta merkatuko edozein sentsoretara konektatzeko gai da.

2015ean, Industria 4.0 kontzeptua nonahi entzuten hasi zenean, Marta Aranak, Alberto Blazquezek eta David Montoyak D & A Innovative Systems enpresa teknologikoa sortu zuten, enpresei Gauzen Interneterako (IoT) trantsizioa erraztuko zieten irtenbide digitalak eskaintzeko asmoz. Domotika oinarri hartuta, sortzaileek esperientzia eta aurreko proiektuak baitzituzten arlo horretan, teknologia multzo hori aplikatzea erabaki zuten, bezeroak Industria 4.0 eta Smart Cityn kokatzeko, eta, horrela, makinen kontrola eta zerbitizazioa, produktuen eta proiektuen digitalizazioa, hirietako eraginkortasun energetikoa edo eraikuntza adimendunak bermatzeko.

Gaur egun, sei urte geroago, IIOT (Gauzen Internet Industriala) plataforma propioa atera dute: ‘Clomos’, edozein sektore eta jardueratara egokitu daitekeen irtenbide digitala, pertsonalizagarria gainera, enpresek gehien interesatzen zaien informazioa eskura dezaten. “Plataforma berriak enpresaren edozein aktiboren jarraipena egiten du, era guztietako sentsoreetara eta merkatuko sistemetara konektatuz, askotariko komunikazio-bideei esker. Horrela, erabiltzaileak sarera konektatuta dituen bere gailu guztiak nola funtzionatzen duten jakin dezake, eta emaitzen arabera erabaki estrategikoak har ditzake”, azaldu du Marta Arana D & A Innovative Systemseko CEOak.

Teknologia bera ez ezik, bildutako datuen kudeaketa ere pertsonalizagarria eta moldagarria da, bistaratzeko panelak erabiltzailearen irizpideen arabera konfiguratu baitaitezke, eta horrek, Aranaren arabera, “aktiboekiko interakzioak errazten ditu, enpresaren beharren arabera menuak eta panelak sortuz”. “Teknologiaren izaera moldagarri eta pertsonalizagarria eta kudeaketa-plataformaren sinpletasuna direla eta, jauzi teknologiko hori enpresa txiki eta ertainen eskura dago, eta ez soilik enpresa handien eskura, hori funtsezkoa baita egungo enpresa- eta industria-ehunean”, gaineratu du D & A-ko CEOk.

Zerbitizazioaren, 4.0 industriaren eta Smart cityarenaldeko apustua

Bizkaiko enpresak erabiltzen duen teknologiak aplikazio ugari ditu, ez bakarrik industriari dagokionez, baita hiri adimendunei dagokienez ere. Industriaren ikuspegitik, D & Ak zerbitizazioaren aldeko apustu sendoa egiten du. “Lehiarako abantaila lortzeko har daitezkeen mila estrategien artean, zerbitizazioa da manufaktura-enpresaren arma sekretua”, Aranaren esanetan. “Datuek eta ikaskuntza automatikoak aktiboak kontrolpean izaten, erabaki hobeak hartzen eta erreakzionatzeko gaitasun azkarra izaten laguntzen dute. Informazio digitalari esker eta zerbitizazioaren alde eginez, negozioaren emaitzak optimizatu eta diru-sarrera berriak sor ditzakegu, kostuak optimizatu, bezeroari esperientzia berriak eskaini…Horrela, teknologia digitalak aplikatzean balio erantsi bat emateko gai gara”, zehaztu du.

Hiri adimenduna da teknologia mota horrek aukeren leiho handi bat zabaltzen duen beste alorretako bat, hala dio Marta Aranak: “IoT-a hirietan sartzea hain da garrantzitsua, eta hainbeste etorkizun du, ezen Smart City-ek ia entitate propioa baitute, erabat bereizita tratatzeko modukoa”. Egia esan, hiri-altzarietan digitalizazioa (sentsorika) sartzeak funtsezko alderdiak kontrolatzea ahalbidetzen du, hala nola energia-efizientzia, trafikoaren kudeaketa eta bide-segurtasuna, airearen kalitatea, zaratak eta fluxuak edo eraikinen egiturazko osasun-egoera. Horrek guztiak mesede egiten die bai hiriari bai hirian bizi diren pertsonei, eta, azken batean, horixe da D & Ak xede duen ildoa: “Teknologien aurrerapena herritarren beharrak ezagutzeko behar den informazioa lortzera eta horiek asetzeko neurri egokienak definitzera bideratu behar da”, azpimarratu du CEOak.

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Basque Industry 4.0,BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntzaprogramen bidez bultzatzen du. Aurkitu hemen eskuragarri dauden laguntza guztiak.

Lotutako albisteak

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik  dago  MAKE  IN!  Ekintzailetza  Industriala  programaren  4.  ediziorako  izen-emate  epea
24/03/2025 Ekintzailetza

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea

Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.