Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Berrikuntza Eraldaketa digitala
Albisteak 27 Azaroa, 2019

Kluster helburua: eraldaketa digitala eta iraunkortasuna

  Industria sailburuordeak Basque Cluster Day 2019 jardunaldia inauguratu eta erronka globaletan lan egiten jarraitzera animatu ditu   Javier Zarraonadia Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordeak “Basque Cluster Day 2019” deritzon Euskadiko klusterren urteko bilkuran parte hartu zuen ostiralean, azaroak 22, eta bertan adierazi zuenez, oraingoa garrantzi handiko unea da euskal industriarentzat Europako testuinguruan, eraldaketa sakonak eragiten […]

 

Industria sailburuordeak Basque Cluster Day 2019 jardunaldia inauguratu eta erronka globaletan lan egiten jarraitzera animatu ditu

 

Javier Zarraonadia Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordeak “Basque Cluster Day 2019” deritzon Euskadiko klusterren urteko bilkuran parte hartu zuen ostiralean, azaroak 22, eta bertan adierazi zuenez, oraingoa garrantzi handiko unea da euskal industriarentzat Europako testuinguruan, eraldaketa sakonak eragiten ari diren bi mugimendu geldiezinen ondorioz: teknologia disruptiboen eta hauei atxikitako negozio-eredu berrien iritsiera, eta bestetik, klima-aldaketaren aurkako borroka, deskarbonizazioa eta honen inpaktua.

Jendaurreko agerraldian, sailburuordeak argi utzi zuen “bi aldaketa horiek guztiz bideragarriak direla merkatuari balioa eta teknologia gehitu eta nazioartekotzean izugarri aurrera egin duen euskal industria-sarearentzat, izan ere, honen giltzarrizko sektoreak mundu osoan saltzen ari dira, beste enpresa txikiago batzuen gaineko trakzioa egiten duten bitartean”.

Haren hitzetan, klusterrak funtsezko tresna dira eraldaketa digitala gauzatzeko eta Jaurlaritza estrategiak berrikusten ari da bidea errazteko. Horren harira, “ZTBP berriari ekin eta kluster programa berrikusteko asmoa dugu eta Europa ere esparru programa birdiseinatzen ari da”, sailburuordeak argitu duenez. Klusterrek aldaketei adi egon eta sektore zein klusterren arteko lankidetza sendotu behar dute lehiakorragoak izateko.

EBari Europako Industria Estrategiari buruzko aholkularitza ematen dion Cristina Oyón SPRIko ekimen estrategikoen arduradunak ezagutzera eman du nola diseinatzen ari den Horizon Europe berria aipatutako bi bektoreen arabera: iraunkortasuna eta eraldaketa. Lehenengo ardatzean, Horizon Europek ehun mila milioi euroko kopuruaren % 35 klima-aldaketara eta garapen iraunkorrera bideratuko du, oinarrizko bost gai hauen arabera: isurpenak, zoruak berreskuratzea, ura, itsasoa eta ozeanoa. Klusterren jarduerak aukera horiek guztiak profitatu behar ditu. Eraldaketa digitalaren ardatzari dagokionez, UNIDOk eraldaketa digitalari buruz egin duen Europa mailako inkesta baten arabera, “kluster bateko kideak diren enpresak hobeto posizionatuta daude elkarteetatik kanpokoak baino”.

Europako Industria Estrategiaren inguruko ekintzei dagokienez, SPRIren arduradunak iragarri zuen Euskadi EIT-Manufacturing deritzonaren egoitzetako bat izateko aukeratu dutela. Hauxe da EIT (European Institute of Innovation and Technology) erakundea osatzen duten 8 komunitateetako bat. Europako Batzordeak sortu zuen, mugaz gaindiko lankidetza-ingurune berritzaileen bitartez Europan berrikuntza eta enpresa-garapena bultzatzeko asmoz, laguntza-programak kudeatuz eta proiektuak finantzatuz. Aurreikuspenen arabera, EIT-Manufacturingek 400M€ inguru kudeatuko ditu 2020-2026 epealdian. Oyónek berariaz nabarmendu zuen klusterrek lankidetza-inguruneetan sortu eta garatutako ekimen horietan izango duten garrantzia.

Bestalde, Alberto Fernandez Eusko Jaurlaritzako teknologia arloko zuzendariak proiektuak toki mailan zein Europa mailan prestatzearen garrantzia izan zuen hizpide. Halaber, gonbidapena luzatu zien klusterrei lankidetza bidezko proiektuen eragile nagusiak bihur daitezen, enpresei lagunduz eta lankidetza bidezko ekimen berriak erakarriz. Proiektu-deialdiak lehiakorrak dira eta kluster-erakunde dinamizatzaileren baten laguntzaz landutako proiektuek euskal zein europar erakundeek aitortu eta baloratzen duten kalitate-plusa ekar dezakete.

Teknologia zuzendariak “funtsezkotasunaren” kontzeptua lantzeko premia nabarmendu zuen, baldin eta meritu zientifikoa eta teknologikoa duen proiekturen batek proiekzio ekonomikoa edo merkatukoa ere baldin badu. Klusterrek gaitasun handiak dituzte, dagozkien enpresei “funtsezkoa izatearen” balioa duten proiektuak aurkezten laguntzeko, eta horien bitartekaritza da kasu askotan beste proiektu-proposamen batzuekin lehiatzeko gaitasuna ematen duena.

Jendaurreko ekitaldian,  GaikerEnergia, Eraikuntza eta Fabrikazio-Teknologia Aurreratuen arloetako klusterren esperientziak eta lekukotasunak ezagutzeko aukera ere izan zen. Bestalde, Orkestrak eta Tecnaliak gogoeta egin zuten klusterrei buruz, teknologiari buruz eta etorkizuneko zein nazioarteko joerei buruz.

Topaketari esker, klusterren kolektiboari eman zaizkio ezagutzera Basque Research Technology Alliance (BRTA) Euskal Partzuergo Zientifiko-Teknologikoaren jarduera eta zerbitzuak. BRTAk Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari atxikitako 16 eragile zientifiko-teknologikoak biltzen ditu, eta TNO, Fraunhofer eta Europa mailako beste erreferente batzuekin homologa daitekeen egitura du. Lankidetza-dinamiken bitartez Euskadiko ekosistema teknologikoa bultzatzea da BRTAren eginkizun nagusia.

 

 

“Datorren Teknologia: erronkak eta lankidetza beharra”

 

Joseba Laka, ICT Dibisioaren Zuzendaria TECNALIA eta James Wilson, Orkestra – LEI

 

 

 

Erronka, aukera eta ahalmenen testuingurua Euskadin

 

Cristina Oyón, Ekimen Estrategikoen arduraduna, SPRI

 

 

Rikardo Bueno, CEO, BRTA – Euskal Zientzia eta Teknoligia Partzuergoa

 

 

Alberto Fernández, Teknologia Zuzendaria, EUSKO JAURLARITZA

 

 

Lankidetza-esperientzia praktikoen panela Teknologia Inguruan. Zertarako gaude hemen?

 

Patricia Tamés. AFM-INVEMA Fabrikazio Aurreratuaren Teknologia Klusterra

 

 

Jose Ignacio Hormaeche, Energia Klusterra.

 

 

Jon Ansoleaga.ERAIKUNE Euskadiko Eraikuntzaren Klusterra.

 

 

Luis Madariaga. GAIKER Teknologia Zentroa

 

 

Lotutako albisteak

Logistikari  buruz  Euskadin  egiten  den  kongresuaren  hirugarren  edizioa  egingo  dute  BECen

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen

Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Prado  Silos  nazioartean  indartzen,  estrategia  eta  inbertsio  berriekin  hazkundea  bultzatuz
13/02/2025 Berrikuntza

Prado Silos nazioartean indartzen, estrategia eta inbertsio berriekin hazkundea bultzatuz

38 herrialdetan presentzia handituz eta 2025erako 9 milioi euroko kontratuak aurreikusiz

Segundu  bakoitzak  kontatzen  du.  Ziurtatu  zure  erreskatea  ResQaRrekin
12/02/2025 Berrikuntza

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin

Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Landatu  Solarrek,  bere  produktu  berritzaileen  bidez,  eguzki-panelak  instalatzea  errazten  du
11/02/2025 Berrikuntza

Landatu Solarrek, bere produktu berritzaileen bidez, eguzki-panelak instalatzea errazten du

Bilboko ingeniaritzak bi sistema sortu ditu: Landblock, teilatu eta zoruetan instalatzeko, eta Lamaru, eguzki-energia flotatzailerako soluzioa.

Fecin,  industriako  eskuilagintzan  espezializatuta  60  urte  daramatzan  Gipuzkoako  ETEa
10/02/2025 Berrikuntza

Fecin, industriako eskuilagintzan espezializatuta 60 urte daramatzan Gipuzkoako ETEa

Deban kokatuta dagoen enpresa da Europa mailan sektore honetako bost fabrikatzaileetako bat eta SPRI Taldearen zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.