“KoopFabrika Bilbo”ren IV. topaketa, tokiko garapena sustatzen duten enpresak
Bizkaiko 8 kooperatibak ekonomia sozialeko beren proiektuak aurkeztu zituzten
Sektore oso desberdinetan (hala nola, gastronomian, higiezinen merkatuan edo teknologia berrietan) sortu daitezke emaitza ekonomiko hutsaz haragoko baloreak lehenesten dituzten enpresak, esaterako, pertsonengan eta lurraldean duten eragina kontuan hartzen dutenak. Horietako batzuk dira maiatzaren 22an Bilbon eginiko KoopFabrika Bilboren IV. topaketan beren proiektuak aurkeztu zituzten zortzi kooperatibak.
KoopFabrika programak babesa ematen die ekonomia sozialarekin lotutako enpresa proiektuei, prestakuntza eta laguntza eskainiz. Ekimena 2017an abiatu zen, eta dagoeneko hainbat programa jarri ditu martxan Debagoiena, Beterri-Buruntza eta Oarsoaldea eskualdeetan. Orain Bilbon ere aktibatu da. Programaren lehen helburua da hobeto ezagutzea tokian tokiko ekosistema eta inguruko esperientzia-sareak; horregatik, hainbat topaketa egiten ari da bertako eragileekin.
“KoopFabrika ekimenaren asmoa da kooperatibaz osatutako ekosistema bat sustatzea, tranpolin bat izan dadin proiektuentzat”, “programa Bilbon abiarazi baino lehen ikusi nahi dugu nolako premiak eta aukerak dauden eskualdean” azaldu zuen Hiritik At proiektuko Carlos Renedok “KoopFabrika Bilbo” ekimenaren aurkezpenean. Bilborock aretoan egin zen “KoopFabrika” ekimenaren IV. jardunaldia, non ekonomia sozialeko zortzi proiektuk bertatik bertara azaldu baitzituzten beren negozio-eredua, defendatzen dituzten baloreak eta bidean ikasitakoa.
Lehen kooperatiba parte-hartzailea Barnetik izan zen, konponbide teknologikoak garatzen dituen Markina-Xemeingo enpresa bat, zeinak kode irekiaren irekiera-, askatasun- eta lankidetza-printzipioak defendatzen baititu. Ondoren, Boga euskal garagardo artisaua aurkeztu zen, bost ekintzailek 2014an sortutako proiektu bat, zeinak lehentasuna ematen baitie bertako produktuei eta irizpide ekologikoak betetzen dituen elaborazio-prozesu sostengarriari. Baita ere parte hartu zuen Etikaliak, Ongia Komunaren Ekonomia eredu pean funtzionatzen duen higiezinen bulego etikoak.
Gastronomiaren sektoretik bi kooperatiba aurkeztu ziren: Sustraiak Catering, hurbiltasunezko produktu ekologiko begetarioanak egiten dituena, eta Goxue, euskal errezeta tradizionaletan oinarrituta eta tokiko hornitzaileen produktuak erabiliz plater prestatuak egiten dituen Bilboko Alde Zaharreko enpresa txiki bat. 3D inprimaketaren esparruan, 3DLan proiektuak berrikuntzako laborategi irekiak aurkeztu zituen, non maker-ak, ekintzaileak eta erabiltzaileak elkartzen baitira aniztasun funtzionala duten pertsonei egokitutako konponbideak diseinatzeko.
KoopFabrika topaketan orobat parte hartu zuten Al borde Films kooperatibak eta irabazi asmorik gabeko Zainduz elkarte feministak. Azken ekimen horrek haurrak zaintzeko zerbitzuak eskaintzen ditu aurrera egiteko zaintza-sistema justuago, ikusgarriago eta kolektiboago baterantz, zaintzaileei ere aukera eskainiz bizitza publikoan parte hartzeko.
Olatukoop sareak eta Lanki-MU ekimenak bultzatzen dute KoopFabrika programa, eta tokiko eragileen arteko lankidetzarekin aktibatzen da eskualde bakoitzean. Bilboren kasuan, erakunde hauek sartu dira lantalde sustatzailean: Hiritik At eta Talaios (Olatukoop kooperatibaren bitartez), REAS, Colaborabora, Worklan, Economistas sin Fronteras eta Grupo SSI.
Lotutako albisteak

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute
Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250309
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Euskadik Europan herrialde berritzaile gisa duen ahala finkatu du, enpresa txiki eta ertainen ahaleginari esker
Topaketak lurraldeko eta sektoreko berrikuntzaren 30 eragile eta Euskadiko 70 enpresa txiki eta ertain baino gehiago bildu ditu; eragile eta enpresa horiek 2023an berrikuntza-proiektu bat garatu dute HAZINNOVAren bidez, SPRIk eta Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak kudeatutako Eusko Jaurlaritzaren programaren bidez

Euskocam System S.L.-k elektrohigadurarako grafitozko soluzioak eskaintzen ditu
Elorrioko enpresak elektrohigadurarako grafito-elektrodoen diseinuan eta fabrikazioan zerbitzu integrala eskaintzen du, berrikuntzaren eta iraunkortasunaren aldeko apustu argiarekin.

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei
Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere