KostaSystem-ek euskal hondartzen kudeaketa adimentsua hobetzen du
AZTI-Tecnaliak garatutako tresna hori beste 4 hondartzatan instalatuko da
Euskal hondartzak balio handiko ondare naturala dira, baina, beren ezaugarriak direla medio, etengabeko inpaktua jasaten dute, bai itsasoarena eta bai gizakiok eragiten dieguna. AZTI-Tecnaliak KostaSystem proiektua jarri du martxan oreka hori mantentzen laguntzeko. Tresna berriak bideometria erabiltzen du informazio baliotsua erauzi eta aztertzeko, eta horrela hondartzen kudeaketa, segurtasuna eta kontserbazioa hobetzeko.
“Kamerek hainbat ziklo egiten dituzte orduro eta ziklo horietan geo-erreferentziadun irudi mota desberdinak jasotzen dituzte” azaldu du Irati Epeldek, AZTI-Tecnaliako Itsas Teknologien saileko ikertzaileak; “sistemak informazio hori prozesatzen du eta bere bitartez posible da detektatzea, adibidez, zein den hondartzaren okupazio dentsitatea, non dauden korronte arriskutsuak edo zein den itsasertzeko higadura prozesuaren bilakaera”. Bideometria teknika horiei esker, modu zehatzagoan eta eraginkorragoan egin daiteke itsasertzeko prozesuen jarraipena.
Segurtasunari dagokionez, KostaSystem tresnarekin posible da korronteak kokatzea eta korronte bakoitzaren ezaugarriak ezagutzea, portaera patroiak erregistratzea eta itsasoak hurrengo egunetan izango duen egoerari buruzko aurreikuspenak egitea. Informazio hori sorosleei bidaltzen zaie aplikazio mugikor baten bidez, baliagarri zaielako salbamendu-lana errazteko. Gainera, pixelen sailkapena erabiliz posible da hondartzako pertsona kopurua kontatzea eta, horrela, mantenimendu-lanak eta zerbitzuak hobetzea.
Tresnak badu beste funtzio garrantzitsu bat, hondartzak monitorizatzen baititu ingurumen inpaktuari eta espazio naturalen birsorkuntzari buruzko informazioa biltzeko. “Helburu horrekin sortu zen proiektua, hau da, itsasertzaren jarraipena egitea higadura prozesuak jasaten dituzten hondartzetan” azaldu du ikertzaileak, “adibidez, Mundakan oso informazio baliotsua jasotzen ari gara, Urdaibaiko sistema morfologikoki konplexua delako eta datu historikoak lagungarri dira estuarioa eta bere funtzionamendua ezagutzeko”.
KostaSystem dagoeneko badago Euskadiko bederatzi hondartzatan eta Frantzia hegoaldeko beste batean. Aurreikuspenen arabera, datorren uda baino lehen instalatuta egongo da Getaria, Zumaia, Mutriku eta Orioko hondartzetan ere. AZTI-Tecnaliak garatu du tresna hori Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien laguntzarekin.
Lotutako albisteak

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala
Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek
Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez
Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute
Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute