Jon
Eraldaketa digitala
Albisteak 27 otsaila, 2024

Krean, Euskadiko azpiegitura handien ingeniaritza sustatzailea

Mondragón Taldeko kooperatibak proiektu asko eta asko garatu ditu, eta SPRI Taldearen Kloud programako laguntza bat jaso du

Krean ingeniaritza bat da, Mondragón Taldean integratua, eta erreferentzia da estatu-mailan era guztietako azpiegituren proiektuen diseinuan eta garapenean: museoak, kirol-instalazioak, eraikin bereziak, parke teknologikoak edo merkataritza-zentroak, plataforma fotovoltaikoak (Euskadin liderrak dira arlo horretan), garraio jasangarria eta uraren sektorerako zerbitzuak. Enpresak SPRI Taldearen Kloud programaren laguntza bat jaso du. Zerbitzu, datu eta aplikazio informatiko guztiak Cloud eremuetara migratzen laguntzen die programa horrek EAEko enpresei. SPRI Taldeak EAEko enpresei beren proiektuak ezagutarazteko aukera eskaintzen die “Zutaz mintzo gara” egitasmoaren bidez.

Krean 1975ean jaio zen, Euskadiko Kutxaren egituraren baitan, arkitektura- eta ingeniaritza-zerbitzuak eskaintzeko. 1991n kooperatiba gisa eratu zen (Mondragón Taldearen barruan, eta han jarraitzen du), LKS izenarekin. 2020an, izena aldatu eta Krean izena hartu zuen. Hala, eskaintza dibertsifikatu eta zerbitzu eta produktu berriak ematen hasi zen. “Eraikuntzarako urratsa ematen dugu, eta gero sustapenerakoa, baita jabe izan artekoa ere. Espazio horiek bilatzeko egin genuen jauzi hori “, azaldu du Jon Berbel konpainiako CEOak.

Bi negozio nagusi ditu: arkitektura eta ingeniaritzako zerbitzu profesionalak eta eraikuntza eta sustapena. Horietan, arkitektura, industria, hiria eta lurraldea, eta produktuaren diseinua integratzen dira, eta 16 espezialitate eskaintzen dituzte, hala nola ekipamendu publikoa (museoak, unibertsitateak, kirol-estadioak), egoitzak, bulegoak eta parke teknologikoak, retail-a (merkataritza-zentroak), industria logistikoa, energia, nekazaritzako elikagaiak, industria-instalazioak, hiri-diseinua, ura, garraio jasangarria edo klima-aldaketa.

Enpresak multinazional handien proiektuak edo obrak egin ditu Euskadiko merkataritza-gune nagusietan. “Anoeta handitzeko lanak (Realaren futbol-estadioa), Athleticek Lezaman dituen kirol-instalazioak handitzeko lanak edo EHUk Bilbon duen Medikuntza Fakultate berria egin genituen”. Halaber, Madrilen Torre Europa eraberritzeko ardura hartu dute. Horren bidez, Europako birgaitze-sari bat jaso zuten. Bestalde, Madrilgo Generali enpresaren egoitza berritzeko lanak, Bilboko hirigintza-plan orokorraren aurrerapena edo Indonesiako Surabaya hirirako deskarbonizazio-plan bat ere egin dute.

Hasiera batean Mondragón Taldetik zetorren negozioa, baina bereziki dibertsifikatu egin da 90eko hamarkadatik aurrera. Orain, kooperatibak % 25 hartzen du, eta gainerako % 75 Mondragón taldetik kanpoko bezeroak dira. Bezero gehienak administrazioak eta sektore askotako enpresak dira, askotariko jarduerak eskaintzen baitituzte. “Azken aldian, inbertsio-funtsak ere indar handiz sartu dira”.

Energia berriztagarrien erreferentea

Azken urteotan, energia berriztagarrien erreferente bihurtu da, eta herritarren energia-komunitateak sustatzeko proiektuak bideratu izan ditu, hala nola eguzki-ekoizpeneko Ekiola kooperatibak edo energia eolikoa ekoizteko parkeak sustatzeko Haizean eredua.

Kreanek orain arte 2.500 proiektu inguru egin ditu 14 herrialdetan. Bere bezeroen artean daude, besteak beste, Alcampo, Montepino edo Amazon, eta Euskadin, Biotech Food, EITB, Dikar edo Soraluce enpresak.

400 langile baino gehiago ditu, eta fakturazioa 57 milioi eurotik gorakoa izan zen iaz. Ekitaldi honetarako 60 milioira iristea aurreikusten dute. I+G arlora bideratzen du izandako diru-sarreren % 2,25.

SPRI Taldearen Kloud programaren laguntza funtsezkoa izan da bere azpiegitura teknologikoa indartzeko. “Gure hodeiko sistema indartu dugu, haren edukiera eta segurtasuna hobetuz adimen artifizialarekin. Gainera, gure taldeen arteko denbora errealeko sinergia sustatzen duten elkarlanerako plataformak sortu ditugu BIM inguruneetan. Bereziki bulegoko eta obrako taldeen artean, guretzat erabakigarria den alderdia baita”.

Aurten amaitzen da enpresaren plan estrategikoa, eta hausnarketa-aldi bati ekin diote, 2025etik 2028ra bitarteko indarraldia izango duen hurrengo plana egiteko. “13 mahai ditugu eratuta, eta horietan, pertsonei buruz hitz egiten dugu, produktuak birpentsatzeaz. Bestalde, eraikuntzarako eta sustapenerako berariazko mahaia dugu, eta alokairuko etxebizitza publikoetarako beste bat”.

Epe laburrerako proiektuen artean daude: Irunen 125 plaza baino gehiago dituen adinekoen egoitza bat eta EEEren eta Iberdrolaren eskutik, Arabako hegoaldean 130 gigawatteko energia fotovoltaikoko proiektu bat. Logistikaren arloan, HIG inbertsio-funts amerikar baten proiektu-zorro bat dute Araban, Cegasa eta Daewo izandakoen egoitzetan.

Lotutako albisteak

GAIAk  IKT  sektorearen  prestakuntza-beharren  diagnostikoa  egin  du  eta  merkatuaren  eskaerei  erantzuteko  prestakuntza-ibilbideak  garatu  ditu

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu

GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Senvia  Systems-ek  beste  enpresa  batzuk  gidatzen  ditu  haien  sustapenean  eta  eraldaketa  digitalean

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean

Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Europako  ordezkaritza  bat  etorri  da  Euskadira  industria  teknologiko  kuantikoaren  lider  izateko  bertako  estrategia  hobeto  ezagutzeko

Europako ordezkaritza bat etorri da Euskadira industria teknologiko kuantikoaren lider izateko bertako estrategia hobeto ezagutzeko

Finlandia, Grezia, Italia eta Espainiako ordezkariak izan dira Euskadin Europako QUANTUM+ proiektuan aurrera egiteko. GAIA klusterra da proiektuaren kideetako bat, eta helburu du teknologia kuantikoei buruzko ibilbide eta prestakuntza-plataforma bat garatzea goi-mailako hezkuntzako ikasleentzat, irakasleentzat eta enpresa teknologikoetako profesionalentzat

Akting,  gizarteari  balioa  emateko  teknologia

Akting, gizarteari balioa emateko teknologia

Gipuzkoako enpresak euskarri desberdinetarako aplikazioak garatzen ditu eta digitalizazioaren, datuen analisiaren eta prozesuen optimizazioaren aldeko apustua egiten du.

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

%  64  egin  dute  gora  Eusko  Jaurlaritzak  SPRIren  bitartez  antolatutako  IKT  arloko  prestakuntzara  joandakoek

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek

Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi  B2B:  7  urte  marketin  digital  industriala  aztertzen  bere  blogaren  bidez

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez

Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Industria  Digitaleko  laguntzek  zure  negozioaren  eraldaketa  digitala  lortzeko  bidea  irekiko  dizute

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute

Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

Zaher  Taldeak  bere  eraginkortasun  operatiboa  hobetzea  du  helburu  eraldaketa  digital  nabarmen  baten  bidez

Zaher Taldeak bere eraginkortasun operatiboa hobetzea du helburu eraldaketa digital nabarmen baten bidez

Enpresa gipuzkoarra bere zuzendaritzaren errelebo betean murgilduta dago, galdaragintzan eta mekanizazioan aritzen da, eta nazioartekotzearen aldeko apustua ere egin du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.