Kultura eta Sormen Industriak berrikuntzaren motor gisa
Otsailaren 28an Europako RICC sarearen topaketa bat egingo da Tabakaleran
Kultura eta Sormen Industrien sektoreak garapen ekonomiko eta sozial handia izan du Euskadin. 71.000 lagun inguru enplegatzen ditu, eta %3-5 bitarteko ekarpena egiten dio Euskadiko BPGri; portzentaje hori %7koa da Europar Batasun osoa kontuan hartuz gero. Gainera, berrikuntzarako potentzial handia duen sektorea da, eta horregatik, 2015az geroztik Kultura eta Sormen Industriak Espezializazio Adimenduneko RIS3 Euskal Estrategian sartuta daude, Aukera-esparru gisa.
Kultura eta Sorkuntzarako Eskualde mailako Ekimena sareak (RICC) -Eusko Jaurlaritza liderkide delarik Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren bitartez- RIS3 – Berrikuntza, Kultura eta Sormen Industriak: lurraldeak artikulatzeko aukera bat izeneko Europa mailako topaketa antolatu du Donostian, otsailaren 28an. Sektoreko agenteei eta arduradun publikoei zuzendutako jardunaldi horren helburua da arreta jartzea Kultura eta Sormen Industriek eskualdearen garapenerako duten potentzialean.
Workshop horren barruan aurkeztuko da CREADIS3, berrikuntza ez-teknologikoko estrategien bidez lurralde-garapena bilatzen duen ekimen europarra. Proiektu horren arabera, Kultura eta Sormen Industriek berrikuntza eta garapen ekonomikoa sortzen dute eta gauza dira konponbide berriak emateko erronka sozialei. CREADIS3 ekimenaren helburu nagusia da eskualdeetako agenda politikoak lerrokatzea, Kultura eta Sormen Industriak sustatzeko eta sinergiak sortzeko sektore horren eta beste jarduera esparru batzuen artean, hala nola berrikuntza edo industria. Eusko Jaurlaritzak lideratzen du proiektu hori Kultura Sailaren bitartez, eta baditu Europako beste bost bazkide: Eslovakia, Italiako Emilia-Romagna eskualdea, Erdialdeko Finlandia, Walonia eskualdea eta Mendebaldeko Grezia. Partzuergoaren mugarrietako bat izango da eskualde horietan Espezializazio Adimenduneko Sorkuntza Barrutiak sortzen laguntzea.
RICC sareak otsailaren 28rako antolatu duen jardunaldi horretan orobat aurkeztuko da Cultural and Creative Cities Monitor 2017 argitalpena. Txosten horretan Europako 168 hiri aztertu dira jakiteko nolako potentziala duten kultura eta sormen arloetan, bai maila ekonomikoan eta bai sozialean. Aztertutako hirien artean daude Donostia eta Bilbo.
Lotutako albisteak

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era
Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

BeDIGITALek zazpigarren edizioa ospatuko du BECen, enpresa eta erakunde liderren partaidetzarekin
Ekainaren 3tik 5era izango da, +INDUSTRYren esparruan, herrialdeko Smart Manufacturing-ari eskainitako topagunerik handienean. SPRI Taldea erakusketarien artean dago, ‘Invest in the Basque Country’ programarekin.

Zabalgarbik denbora errealeko analisi-tresnekin modernizatu du bere azpiegitura
Besteak beste, biki digitala eta adimen artifizialean oinarritutako teknologiak ezartzeaz gain, lurrun-gainberogailu bat instalatzea du helburu enpresak, energia-eraginkortasuna eta jasangarritasun operatiboa hobetzeko ekimen estrategiko bat.

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu
GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.