Kwidok adinekoei zuzendutako etxe adimendunaren proiektua abiarazi du
Proiektu pilotua gizarte-arreta eta urruneko zainketaren arloko Sacyr iChallenges delako erronkari atxikita garatuko da
Mendekotasuna duten pertsonen etxeko arreta hobetzeko asmoz, Ideable Solutions enpresa bizkaitarrak etxean erabiltzeko moduko inbasiorik gabeko monitorizazio-teknologiak oinarri dituen proiektua abiaraziko du urtarrilean. Adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko soluzioak ardatz dituen Kwido ildoaren bitartez, Ideablek proiektu pilotua bultzatuko du Madrilgo eta Getafeko 40 etxebizitzatan. Proiektua Sacyr enpresaren gizarte-arloaren lankidetzaz gauzatuko da, izan ere, proiektua bera Kwidok Gizarte-arreta eta urruneko zainketaren arloko Sacyr iChallenges saria jaso izanaren ondorioz abiarazi da.
Proiektu pilotuaren bitartez, mugimendu-sentsoreak txertatuko dira etxebizitzetako gune estrategikoetan ezohiko egoerak eta balizko larrialdiak detektatzeko, gailu horiek erabiltzaileen eguneroko bizimodua trabatu gabe. “Normalean, etxez etxeko arreta ematen duten enpresek egunean bisita bat egiten dute, eta gainerako denboran erabiltzailea bakarrik dago etxean eta ez da erraza jakitea ezohiko portaerak edo gorabeherak gertatzen ote diren”, adierazi du Iñaki Bartolomé Ideable Solutionseko CEOak, “ildo horretan, sentsoreek informazio zabala eskaintzen digute garrantzizko alderdiei buruz; adibidez, pertsonak ordu asko ote daramatzan jarduera-zantzurik erakutsi gabe, edo gauean etxetik irteten ote den”.
Sentsoreek denbora errealeko informazioa bidaltzen dute hodeiko plataforma batera, eta hortxe sortzen dira alarmak arrisku-egoerarik izatekotan. Gainera, zaintzaileek zein senitartekoek une oro jakin dezakete pertsona etxean normaltasunez jokatzen ari ote den edo portaera arraroak dituen, zeozer gaizki dabilen seinale. Hori guztia, inbertsio handiak behar ez dituzten teknologien bitartez egingo da, 24 orduko monitorizazioa eskaini ahal izateko.
Proiektua urtebeteko epean garatuko da, eta emaitzak onak baldin badira, etxebizitza gehiagotara hedatzeko asmoa dago. Kwidok teknologia horiek aldez aurretik probatu ditu AAL-Petal europar proiektuaren barruan, hainbat herrialdetan proiektu pilotuak garatuz. Orain, euskal konpainiak etxez etxeko laguntzan diharduten beste enpresa batzuei eskaini nahi die soluzio teknologiko hau, Kwido Home markapean.
Kwido Ideableren dibisioa da, osasuna monitorizatu eta estimulazio kognitiboa sustatzeko teknologien garapena ardatz duena. Berrikitan plazaratu duen beste soluzio batek errealitate birtuala erabiltzen du, jokoaren bitartez adinekoen gaitasun kognitiboak estimulatzeko, eta luze gabe, Portugalgo arreta soziosanitarioko 20 zentrotan hedatzeari ekingo dio.
Lotutako albisteak

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan
Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.