Ekintzailetza Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna
Albisteak 28 urtarrila, 2019

Zibersegurtasunak garrantzia handia hartu du Bind 4.0 programaren hirugarren edizioan

Azelerazio publiko eta pribatuaren euskal programaren bidez, datozen sei hilabeteetan 44 proiektu teknologiko berri garatuko dira, 32 startup eta 34 nazioarteko erreferentzia diren 34 enpresak bultzatuta

 

Azelerazio publiko eta pribatuaren euskal programaren bidez, datozen sei hilabeteetan 44 proiektu teknologiko berri garatuko dira, 32 startup eta 34 nazioarteko erreferentzia diren 34 enpresak bultzatuta.

Arabako JakinCode, Open Cloud Factory eta Gipuzkoako HDIV Security enpresek zibersegurtasun arloko konponbideak garatuko dituzte CIE Automotive, Elecnor Taldea, Euskaltel eta Arcelor Mittalekin batera.

 

Martxan da dagoeneko Bind 4.0 topaketaren hirugarren edizioa, startup enpresen azelerazio publiko-pribaturako Eusko Jaurlaritzak, Sprik eta Euskadiko enpresa batzuek lideratutako programa. Ekimen hau osatzen duten 40 erakunde bideratzaileek 524 parte-hartzaileen ebaluazio-prozesua bukatu dute; 32 startup eta ia berrogeita hamar proiektu hautatu dituzte, 4.0 industriaren teknologia berrietan oinarrituta.

 

Urtarrilaren 11tik, eta programa garatuko den datozen sei hilabeteetan, hautatutako 32 startup enpresek nazioarte mailan lan egingo dute 33 enpresa bideratzailerekin, teknologia berrietan oinarritutako 44 proiektu berri garatzeko. Horietako 6 zibersegurtasunaren arlokoak dira eta, esan behar dugu, Euskadi erreferente bihurtu dela arlo horretan.

 

Sektore horren barruan, aukeratutako startup enpresak honakoak dira: JakinCode, CIE Automotive-rekin batera zibersegurtasun arloko hiru proiektu garatuko dituena, Euskaltel eta Elecnor taldea; Open Cloud Factory, Arcelor Mittal eta Elecnor Taldearekin bi proiektu burutuko dituena; eta Gipuzkoako HDIV Security enpresa, Euskaltelekin batera arituko dena zibersegurtasun arloko konponbide berriak lantzen. Horiek eta hautatutako beste startup enpresek ordaindutako hainbat proiektu garatuko dituzte; 150.000€-ko diru-laguntza ere jaso dute, eta laguntza eta jarduera programa batean parte hartuko dute.

 

Eusko Jaurlaritzak apustu sendoa egin du industria eta teknologia berrietara bideratutako ekintzailetzaren alde, 4.0 estrategiaren barruan, eta Bind 4.0 programa arrakastatsua horren adierazgarri da. Apustu horri esker, Euskadi erreferente bihurtu da digitalizazio prozesuetan eta zibersegurtasun industria sendo bat garatu da; izan ere, gero eta eskaera handiagoa eta zerbitzu eskaintza zabalagoa daude.

 

Estrategia horren emaitza izan zen Zibersegurtasunerako Euskal Zentroa (BCSC) sortzea, ekimen horien sustapenen parte hartzen duena, eta helburua da zibersegurtasunaren kultura sendotzea eta Euskadiren garapen ekonomikoan laguntzea. Zibersegurtasunaren euskal ekosistemaren ikuspegi global bat izateko, sektore hori hainbat ikuspegitatik aztertzen duen Liburu Zuria osatu da. Sektore honetan lan egiten duten eragile guztiak barne hartzen ditu: enpresak, teknologia zentroak, unibertsitateak eta erakunde publiko garrantzitsuak, beste batzuen artean.

 

Zibersegurtasunaz gain, Bind 4.0 programaren hirugarren edizioak eremu teknologiko berri bat txertatu du, Osasunaren Teknologien sektorea, Eusko Jaurlaritzak RIS3 Espezializazio Adimentsuaren Estrategian ezarritako lehentasunen ildotik.  Horrela izanik, proiektuak honela banatzen dira: Internet of Things (11), Big Data (11), Manufaktura Osagarria (7), Zibersegurtasuna (6), Errealitate areagotua/Errealitate birtuala (3), Adimen artifiziala (2), Wearables (2), Espektroskopia infragorria (1) eta energia birkargatzea (1).Azelerazio programa honek SPRI, BCSC, BIC-Centro de Empresas e Innovación eta Foru Aldundien babesa dauka, baita partner teknologiko handi batzuen laguntza ere, hala nola Amazon Web Services, Microsoft eta Siemens.

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  startup  disruptiboen  talentua  eskuratzeko  aukera  emango  die  EAEko  ETEei
27/04/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startup disruptiboen talentua eskuratzeko aukera emango die EAEko ETEei

SPRIk BIND SMEren 5. edizioa ireki du, EAEko ETEek startup berritzaileekin elkarlanean jardun eta haien lehiakortasuna hobetzeko. Deialdia uztailaren 4ra arte egongo da zabalik. Hautatutako ETEek teknologia disruptiboetara eta talentu berritzailera sarbidea izango dute, IA, jasangarritasuna edo Smart Factory bezalako arloetan soluzioak garatzeko.

ESGI  188  (European  Study  Group  with  Industry)  Bilbon  izango  da  2025eko  maiatzaren  26tik  30era
24/04/2025 Berrikuntza

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era

Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

BeDIGITALek  zazpigarren  edizioa  ospatuko  du  BECen,  enpresa  eta  erakunde  liderren  partaidetzarekin

BeDIGITALek zazpigarren edizioa ospatuko du BECen, enpresa eta erakunde liderren partaidetzarekin

Ekainaren 3tik 5era izango da, +INDUSTRYren esparruan, herrialdeko Smart Manufacturing-ari eskainitako topagunerik handienean. SPRI Taldea erakusketarien artean dago, ‘Invest in the Basque Country’ programarekin.

Zinemaldia  Startup  Challenge  2025
21/04/2025 Ekintzailetza

Zinemaldia Startup Challenge 2025

Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

Europako  ordezkaritza  bat  etorri  da  Euskadira  industria  teknologiko  kuantikoaren  lider  izateko  bertako  estrategia  hobeto  ezagutzeko

Europako ordezkaritza bat etorri da Euskadira industria teknologiko kuantikoaren lider izateko bertako estrategia hobeto ezagutzeko

Finlandia, Grezia, Italia eta Espainiako ordezkariak izan dira Euskadin Europako QUANTUM+ proiektuan aurrera egiteko. GAIA klusterra da proiektuaren kideetako bat, eta helburu du teknologia kuantikoei buruzko ibilbide eta prestakuntza-plataforma bat garatzea goi-mailako hezkuntzako ikasleentzat, irakasleentzat eta enpresa teknologikoetako profesionalentzat

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Adimen  artifiziala,  blockchaina  eta  zibersegurtasuna  izango  dira  Elkargiko  35.  Enpresa  Topaketaren  erdigunean
26/03/2025 Zibersegurtasuna

Adimen artifiziala, blockchaina eta zibersegurtasuna izango dira Elkargiko 35. Enpresa Topaketaren erdigunean

Ekitaldia apirilaren 10ean izango da Donostiako Kursaal Jauregian

Zabalik  dago  MAKE  IN!  Ekintzailetza  Industriala  programaren  4.  ediziorako  izen-emate  epea
24/03/2025 Ekintzailetza

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea

Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.