Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Konpainiaren sortzaileak.
Berrikuntza Berrikuntza Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Albisteak 30 ekaina, 2021

LinqCase-n konponbide berritzailea pieza industrialak ikuskatzeko

BDIH Konexio programaren laguntza jaso duen enpresa gipuzkoarraren konponbidearekin posible da egiaztapenak egitea materialik suntsitu gabe

 

LinqCase startup gipuzkoarra dugu euskal enpresak egiten ari diren berrikuntza-lan handiaren beste adibide bat. Zerbitzu berritzaile bat garatu du fabriketako produkzio-lineetako piezak ikuskatzeko pieza horiek suntsitu gabe; horrela, kostuak murrizten dira eta kalitatea hobetzen da. Konpainiak   SPRI Taldearen  laguntza jaso du BDIH Konexio programaren  bitartez, zeinarekin Basque Digital Innovation Hub-ek ETEen eskura jartzen baitu fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatu bat prestakuntzarako, ikerketarako, testak egiteko eta baliozkotze prozesuetarako.

 

Enpresa 2018an sortu zen lau ekintzailek bultzaturik eta CEIT teknologi zentroaren laguntzarekin, eta azken horrek Ibaetan (Donostia) dituen instalazioetan dago kokatuta gaur egun. “CEITen lan asko egiten da ikerketa eta garapen arloan, baina ongi dakite azken urrats bat eman behar dela teknologia hori merkatura eramateko. Guk uste dugu gai garela produktuak eta negozioak ongi garatzeko, eta badaukagu teknologia. Eta, halaxe, bi aldeen artean sortu genuen enpresa”, azaldu du Ibon Iribarrenek, LinqCase enpresako zuzendari nagusiak.

 

Eskaintzen duten produktua ikuskapen ez suntsitzailea da. “Industrietan, askotan, ezinbestekoa izaten da piezak ebakitzea egiaztapenak egiteko. Oso garestia da piezak suntsitzea, txatar bihurtzeak kostu bat duelako eta ikuskatzeko astia behar delako, eta horrek hainbat orduz eragiten dio produkzioari”. Guk eskaintzen ditugun makinak gai dira piezak egiaztatzeko pieza horiek suntsitu beharrik gabe. Oso azkar bukatzen dugu identifikazio-prozesua, eta hala, kostuak murrizten dira eta kalitate hobea lortzen da”.

 

Iribarrenek nabarmendu du bezeroek denbora beharko dutela euren negozioa onartzeko, baina, bi urteko ibilbidearen ondoren, dagoeneko saldu dio bere produktua txertatuta duen makina bat Stellantis enpresa iparramerikarrari. Stellantis 2020an sortutako automozio-talde bat da, munduko liderretako bat.

 

Bigarren negozio-ildoa intralogistika adimenduna da. “Produkzio-lineak gelditu egiten dira material edo tresna ezagatik. Eta ohartu ginen hori arazo handi bat dela. Hortaz, produkzioko makinen datuak irakurtzen ditugu eta, robot programagarriak baliatuz, behar dituzten material edo tresnez hornitzen ditugu produkzio-lineak”.

 

Duela sei hilabete konponbide bat saldu zioten Ford enpresak Europan duen motor lantegi bati. Konponbide horrek tresnen desgastearen ondoriozko produkzio-lineen geldialdiak aurreikusten ditu. “Material ezagatiko geldialdiak saihestea da gure helburua. Batzuetan oso zaila da geldialdi bat prebenitzea, baina beste batzuetan badakizu zer gertatuko den, adibidez logistikako geldialdien kasuan. Lan-esparru handia dago hor, eta robot fabrikatzaileek ere interes handiz begiratzen diote gure konponbideari, lagungarri zaielako euren ekipoak produkzioko makinekin konektatzeko”.

 

Orain konpainiak zazpi pertsona dauzka plantillan, eta iaz 400.000 euro baino gehiago fakturatu zituzten. “Aurten 600.000 euro inguru fakturatuko ditugu. Gastu handiena langileen arloan eta I+G-n egiten dugu; azken hori da gure partida nagusia eta horretan gastatzen da negozioaren % 33”.

 

BDIH Konexio programaren bitartez jaso duten 20.000 euroko laguntzarekin makina adimendunen arloko proiektu bat garatu dute. Zehazki, ikuskapen digitalekoa.  “Automozioko ardatzen gainean gotortzeko proiektu bat da. Sentsorearen garapena bukatzeko erabiliko dugu laguntza.  Dagoeneko badaukagu prototipoa, eta probatzen ari gara. Baliteke amerikarrei (Stellantis taldeari) saldu diegun makinan txertatzea”.

 

Etorkizunean, enpresak bere merkatua zabaldu nahi du Ipar Amerikara eta Europara. “Ikuskapen ez inbaditzailearen kasuan, ardatzetan, engranajeetan eta estanpazioko piezetan zentratzen gara; infralogistikaren kasuan, berriz, automozioan, farmazian eta elikaduran”. Euren asmoa da bizpahiru urtetan plantilla 16 pertsonaraino handitzea eta 5 milioi euroko urteko fakturaziora iristea.

Lotutako albisteak

Enpresa  industrialen  eta  industria  adimendunean  espezialistak  diren  enpresa  digitalen  arteko  elkarlana  erraztuko  du  SPRI  Taldeak

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak

Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

INNKIA  startup  jaio  da,  enpresen  behar  zehatzetarako  Adimen  Artifizala
24/02/2025 Up Euskadi

INNKIA startup jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala

LABORAL Kutxaren eta IKERLANen eskutik sortu da startup kooperatibo aitzindaria, MONDRAGONen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

ELIKA  Fundazioak  “Recircular  alimentación”  aurkeztu  du,  elikagai-soberakinak  errebalorizatzen  lagunduko  duen  tresna  digitala
23/02/2025 Up Euskadi

ELIKA Fundazioak “Recircular alimentación” aurkeztu du, elikagai-soberakinak errebalorizatzen lagunduko duen tresna digitala

Elika Fundazioaren eta Recircular startup-aren arteko lankidetzaren emaitza da, zeinak elikagai-soberakinak ekonomikoki balorizatzea duen xede.

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/02/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Female  Founders  Day:  Emakumeen  talentua  eta  ekintzailetza  sustatzeko  ekitaldia  Bilbon
20/02/2025 Ekintzailetza

Female Founders Day: Emakumeen talentua eta ekintzailetza sustatzeko ekitaldia Bilbon

Inbertsioan, teknologian eta ekintzailetzan adituak elkartuko dira: hitzaldi nagusiak, eztabaida mahaiak eta pitch lehiaketa.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.