LanAldi Aholkatuz tailerra.
Berrikuntza Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 2 maiatza, 2018

LanAldi Aholkatuz programak beren etorkizun profesionala aukeratzen laguntzen die gazteei

Maiatzaren 10ean proiektu horri buruzko saio informatzaile bat egingo da Bilbon

 

Maiatzaren 10ean proiektu horri buruzko saio informatzaile bat egingo da Bilbon

Novia Salcedo Fundazioak LanAldi Aholkatuz programa abiarazi du, orientazio bokazionalaren inguruko laguntza emateko gazteei, familiei eta irakasleei. Proiektu horrek hainbat saio antolatzen ditu motibazio pertsonalak identifikatzen ikasteko eta eskaintzen diren prestakuntza- eta lan-aukerak ezagutzeko.

 

Lehen fasean, Novia Salcedo Fundazioko lantaldeak Nerbioi-Ibaizabal Mankomunitatean garatu zuen programa, non tailer orokorrak antolatu baitzituzten, batetik, gazteei eta, bestetik, familia eta irakasleei zuzendurik. Horrez gain, saio espezifikoak ere egin zituzten sektore anitzetako profesionalekin. Esperientzia hark izandako arrakastaren ondoren, fundazioak proiektua zabaldu nahi du interesatuta dauden ikastetxe eta udal guztietara.

 

Tailerrek, batik bat, bi helburu dituzte: batetik, norbere burua hobeto ezagutzen laguntzea eta, bestetik, informazioa ematea eskaintzen diren hezkuntza-ibilbideei, irtenbide profesionalei eta lan-merkatuko joera nagusiei buruz. “Askok egiten digute galdera bera: zeintzuk dira irtenbide gehien dituzten karrerak? Guk ikusarazten diegu zein beharrezkoa den jakitea zer gustatzen zaien, askoz garrantzitsuagoa baita jakitea zein den beren benetako pasioa, gero pasio horren bitartez lana bilatzeko” azaldu du Koro Allendek, Novia Salcedo Fundazioko hezkuntza-proiektuen kudeaketako arduradunak.

 

Novia Salcedo Fundazioak gazteekin lan egiten duten irakasle eta profesionalentzako topaketa informatzaile bat antolatu du datorren maiatzaren 10ean, Bilbon dauzkan bulegoetan. Jardunaldiaren helburua da ekimena ezagutaraztea, interesatuta dauden erakunde guztiek proiektuarekin bat egin dezaten. Ikastetxeen kasuan, tailerrak beraizik zuzentzen zaizkie Bigarren Hezkuntzako azken urteetako eta Batxilergoko ikasleei.

 

LanAldi Aholkatuz proiektua LanAldi programaren barruan sortu zen, zeinak ibilbide luzea baitu Novia Salcedo Fundazioaren barruan. Ekimen horren helburua da ikasle gazteak lan-munduarekin konektatzea, ingurune profesionalak bisitatuz. LanAldi onlineko plataformaren bitartez, ekimenean parte hartzen duten neska-mutilek lehenik prestakuntza txiki bat jasotzen dute, argiago identifikatzeko bakoitzaren lehentasun profesionalak. Hortik abiatuta, proiektuan inskribatuta dauden 500 profesional boluntario inguru hautatu ditzakete; gero aukeratutako horren lantokia bisitatuko dute, eta hurbiletik ezagutuko dute bere eguneroko lana. 2017an, 24 ikastetxek eta 1.600 ikasle inguruk parte hartu zuten LanAldi proiektuan.

 

Ekimena zabalik dago baita ere boluntario gisa parte hartu nahi duten profesionalentzat. Parte hartzeko nahikoa da onlineko plataforman izena ematea, eta prest egotea egun batez ikasleei erakusteko zertan datzan norbere lanbidea. “Boluntarioei gida-liburu bat ematen diegu, baina, funtsean, gaztea ondoan hartu eta beren eguneroko lana egin behar dute, beren esperientzia azalduz eta zalantzak argituz” adierazi du Koro Allendek.

Lotutako albisteak

Surphasek  merkatuan  parekorik  ez  duen  teknologia  garatzen  du  eta  gatzgabetzeko  planten  eraginkortasuna  handitzea  lortzen  du

Surphasek merkatuan parekorik ez duen teknologia garatzen du eta gatzgabetzeko planten eraginkortasuna handitzea lortzen du

Donostiako ETEak, Europako Batzordearen 2,5 milioiko dirulaguntza lortuta, iragazkien egoera aurreikusten du denbora errealean; hala, geldialdi teknikoen % 60 murrizten du

Kimaiwi:  “Gure  proposamen  teknologikoa  balioztatzean  eta  nazioarteko  turismo-industriaren  aurrean  proiektatzean  zentratu  gara”
25/03/2025 Ekintzailetza

Kimaiwi: “Gure proposamen teknologikoa balioztatzean eta nazioarteko turismo-industriaren aurrean proiektatzean zentratu gara”

Startup arabarrak online irtenbideak garatzen ditu turismo-sektorearentzat, eta hazkunde eta babes handia izan du bere bederatzi hilabeteko bizitzan.

IDDTEK:  “Industriaren  eta  talentuaren  arteko  lotura  gara”
14/03/2025 Berrikuntza

IDDTEK: “Industriaren eta talentuaren arteko lotura gara”

Orain 20 urte Irene Rodríguez donostiarrak sortu zuen ETEa ingeniaritza arloko outsourcingean erreferentea da eta sektore estrategikoetan lan egiten duen talde sendoa eta proiektuak ditu abian.

NAW:  “Gure  abantaila  lehiakorra  10  urte  bitarteko  kirol-oinetako  minimalista  eskaintzea  da”
04/03/2025 Berrikuntza

NAW: “Gure abantaila lehiakorra 10 urte bitarteko kirol-oinetako minimalista eskaintzea da”

Silvia Echeverríak, NAWren sortzaileak, oinetako minimalistak postura-osasunean eta garapen biomekanikoan haurtzarotik helduarora arte nola eragin dezakeen azaltzen du.

Ezarri  Mosaicos:  “Enpresa  baten  egunerokoa  lehiatzea,  ikertzea  eta  bezeroei  erantzunak  ematea  da”
20/02/2025 Berrikuntza

Ezarri Mosaicos: “Enpresa baten egunerokoa lehiatzea, ikertzea eta bezeroei erantzunak ematea da”

Gipuzkoako enpresaren beirazko diseinuak 100 herrialdetan baino gehiagotan daude, eta nazioarteko transakzioak haren negozio-zifraren % 70 dira

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.