Visión artificial vasca para ayudar en la respuesta ante emergencias
Eraldaketa digitala I+G+B
Albisteak 3 iraila, 2020

Larrialdietan laguntzeko euskal ikusmen artifiziala

Respond-An, 5G-a erabilita, aukera berriak irekitzen dira: errealitate birtual eta areagotuko aurrerapenak, robot autonomoak, dronak eta sentsore adimendunak erabiltzea, besteak beste.

Vicomtech zentro teknologikoa adimen artifizialean eta bistaratze konputazionalean espezializatuta dago, eta ikusmen artifiziala edo errealitate areagotua bezalako teknologiak garatuko ditu, larrialdiren bat gertatzen denean tokian bertan jarduten duten profesionalen zerbitzura egongo diren belaunaldi berriko ekipamenduak sortzeko. 

Respond-A izeneko proiektu europarra uda honetan hasi eta 2023ko maiatzean amaituko da. “Klima-aldaketaren arazoaren bilakaerarekin eta industria-istripuen ondorioen areagotzearekin, gero eta beharrezkoagoa da larrialdi-erantzun azkarreko taldeek informazioa kudeatzeko sistema fidagarriak eta arinak izatea, egoeraren kontzientzia handiagoa eta operazio-panorama hobea eskaintzeko”, adierazi du zentro teknologikoak. 

Respond-An, 5G-a erabilita, aukera berriak irekitzen dira: errealitate birtual eta areagotuko aurrerapenak, robot autonomoak, dronak eta sentsore adimendunak erabiltzea, besteak beste. Tresna horiekin guztiekin, Vicomtech irudi operatibo komunari buruzko lan-sorta baten buru dazeinak “datu-formatuen fusioa eta iturrien kudeaketarako, baita aginte- eta kontrol-aplikazioen garapenerako ere” balio duen. Proiektuan Europako beste 33 erakundek ere parte hartzen dute, horien artean daude ikerketa zentroak, administrazio publikoak eta Frantzia, Alemania, Grezia edo Italia bezalako enpresa pribatuakVicomtech lanean ari da dagoeneko datuak, irudiak eta ahotsa kalitate altuan transmititzea errazteko, landa-basean lan egiten duten taldeen artean, bai eta haien eta aginte-zentroen artean ere. 

Azken finean, helburua “gertakariak azkar eta modu fidagarrian iragartzea eta ebaluatzea” da, salbamendu-ekintzak “modu efizienteagoan eta efikazagoan” egin daitezen, pertsonen eta profesionalen babesa areagotuz, “hondamendiak pasa aurretik, bitartean eta ondoren”. 

BRTA aliantzako kide den euskal zentroaren zeregina ikusmen artifizial aplikatua bezalako teknologiak garatzea da, errazagoa izan dadin pertsona eta objektuen antzematea, errealitate areagotua eta gailuetan komunikatzeko baliabideak ezartzea. Horrela, lekuan bertan dauden pertsonen eta aginte-zentroen arteko informazio-fluxua hobetzea posible da. 

Lotutako albisteak

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

Connect  Group,  zentro  teknologikoa  Donostian  duen  multinazionala
27/03/2025 I+G+B

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala

Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Eusko  Jaurlaritzak  Bikaintek  programa  zabaldu  du  enpresetan  ikerlariak  kontratatzea  sustatzeko
21/03/2025 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko

2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

%  64  egin  dute  gora  Eusko  Jaurlaritzak  SPRIren  bitartez  antolatutako  IKT  arloko  prestakuntzara  joandakoek

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek

Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.