Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Eraldaketa digitala
Albisteak 25 otsaila, 2021

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek bat egin dute INDEUS, Industriaren Euskal Plataformarekin

Industria arloan euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin Sprik, EEEk eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sortutako ekimenak dagoeneko 25 enpresa eta elkarte biltzen ditu.

 

Gaur egin du urteko Batzar Orokorra INDEUSek, iazko jardunari gainbegiratua eman eta 2021eko erronkak finkatzeko

 

INDEUS, Industriaren Euskal Plataformak bere lehen Batzar Orokorra egin zuenetik urte bete pasa denean, egoera eta baldintza oso desberdinetan elkartu dira Plataformako partaide diren enpresak, ekimena bultzatzen duten erakunde publikoak eta INDEUSekin bat egin duten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Baliabide telematikoen bidez egindako batzarrean ongi etorria eman zaie baita azken hilabeteetan ekimenera atxikitu diren enpresei ere: Biele Group, BRTA, Ega Master eta Orona.

Miren Dobaran, Hizkuntza Politikarako Sailburuordea eta Aitor Urzelai, Spriren zuzendari nagusia buru izan dituen batzarrak, 2020ko jarduna aztertu eta 2021erako helburuak finkatzea izan du helburu.

2020ko balantzea egiterakoan, pandemiaren eragina nabarmena izan da INDEUSen jardunean, gainerako jardun guztietan bezala. Hala ere, Plataformak ez du atsedenik hartu eta lanean jarraitu du urtean zehar, Lantaldeek eta Batzorde Eragileak egindako bilera eta mintegietan.

2021ari begira, iaz gertatutako moteltzea atzean utzi eta ekimenari bultzada eman beharra azpimarratu dute batzarrean parte hartu dutenek, ahalegin berezia eginez honako arlo hauetan:

  • Enpresa berriak erakartzea
  • INDEUSeko enpresen artean esperientziak partekatzea
  • Eragile desberdinekin lankidetza bultzatzea

INDEUSeko enpresa eta erakundeak martxoan bilduko dira berriro, baina kasu horretan hiru lantaldeetako bileretan parte hartzeko.

Zer da Indeus?

INDEUS Industriaren Euskal Plataforma da, Spri-Enpresen Garapenerako Agentziak, Energiaren Euskal Erakundeak, Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek bultzatzen dutena. Euskaraz lan egitea erabaki duten enpresa industrialei laguntzeko sortu zen ekimena, euskarazko produktu eta zerbitzuak lortzeko bideak landuz. Eta ibilbide honetan, INDEUSek euskararen presentzia txikia duten enpresei ere ireki dizkio ateak, aurrekoen eskarmentua besteen eredu izango delakoan.

Helburuak

Euskal Autonomia Erkidegoko industria arloan euskararen presentzia areagotuz, euskal enpresen lehiakortasunaren euskarri izatea du helburu INDEUSek. Hori lortzeko bideak ezarri ditu dagoeneko:

  • Euskararen kudeaketa aurreratuko enpresek dituzten beharrak eta zailtasunak identifikatzea.
  • Enpresen beharrei eta zailtasunei erantzuna emateko bideak aztertzea.
  • Euskarak presentziarik ez duen enpresa industrial handiak ekimenera erakartzea.
  • Euskara txertatuta duten enpresak gainontzekoentzat eredu izatea.
  • Ekimenean parte hartzen duten enpresen arteko komunikazioa eta elkarlana sustatzea.

Antolaketa

Hiru lantaldetan antolatu dira egitasmoan parte hartzen ari diren enpresa eta erakundeak:

  1. Euskarazko produktuak eta erakunde publikoak. Lantalde honen ardura da, besteak beste, enpresetan erabiltzen diren erremintak identifikatzea eta ikastetxeetako eta enpresetako ordezkarien arteko harremana estutzea, langile etorri berriek softwarea eta aplikazioak euskaraz erabiltzeko dituzten zailtasunen aurrean, hobetzeko bideak uztartzeko. Baita Administrazioak zerbitzuak euskaraz emateko eskaintzen dituen aukerak ezagutzea eta erakunde publikoek programa eta dirulaguntzetan euskara txertatzeko dituzten aukerak aztertzea.
  2. Inguru digitala. Lantalde honetan lantzen ari diren esparruak dira: enpresek erabiltzen dituzten softwareen inguruko informazioa jasotzea eta aholkularitza ematen duten enpresen informazioa biltzea, zerbitzu horiek euskaraz emateko bideak lantzeko, besteak beste.
  3. Laugarren lantaldea. Euskararen kudeaketara iritsi berri diren enpresek egin dute bat lantalde honekin. Enpresa munduan hizkuntzaren kudeaketa zer den eta nola bideratzen den ezagutzea, euskara txertatzeko dituzten beharrak identifikatzea eta administrazio publikoak zertan lagun diezaiekeen aztertzea dira bere ardurak.

Partaideak

Hogeita bost dira Industriaren Euskal Plataforman parte hartzen ari diren enpresa eta elkarteak: AMPO, BIELE GROUP, BRTA, CAF, CEIT, CIKAUTXO, COPRECI, DANOBAT, EGA MASTER, EGA SOLUTIONS, EIKA, ELAY, ENERGIA KLUSTERRA, ESLE ELKARTEA, GAIA KLUSTERRA, GOIZPER, IKERLAN, IRIZAR, MAIER, ORKLI, ORONA, PETRONOR, TECNALIA, ULMA CONSTRUCCIÓN, VICOMTECH.

Erakunde publikoak, berriz, sei: Hizkuntza Politikako Sailburuordetza, Spri-Enpresen Garapenerako Agentzia, Energiaren Euskal Erakundea eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.

www.indeus.spri.eus

Lotutako albisteak

Enpresa  industrialen  eta  industria  adimendunean  espezialistak  diren  enpresa  digitalen  arteko  elkarlana  erraztuko  du  SPRI  Taldeak

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak

Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

Logistikari  buruz  Euskadin  egiten  den  kongresuaren  hirugarren  edizioa  egingo  dute  BECen

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen

Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Segundu  bakoitzak  kontatzen  du.  Ziurtatu  zure  erreskatea  ResQaRrekin
12/02/2025 Berrikuntza

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin

Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Flexix,  75  urteko  historia  berrikuntza  aldarrikatzen

Flexix, 75 urteko historia berrikuntza aldarrikatzen

Enpresa bizkaitarrak ez ditu alde batera uzten joera eta teknologia berriak, balioa handitzeko, egokitzeko, prozesuak hobetzeko eta energia berdea bezalako sektoreetara dibertsifikatzeko.

40  urte  baino  gehiago  enpresa  grafikoei  babes  digitala  eskainiz

40 urte baino gehiago enpresa grafikoei babes digitala eskainiz

Bizkaiko Consultores Asociados enpresak ERP Gestión 21 softwarea eskaintzen du, nazioartean eta Euskadin oso zabalduta dago.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.