Albisteak 5 abendua, 2024

Lehendakariak eta Bizkaiko Ahaldun Nagusiak EIC Energy Intelligence Center Fundazioa aurkeztu dute

Erakunde hauen ordezkariak daude EIC Fundazioaren patronatuan: Energiaren Euskal Erakundea (EEE), Hidrogenoaren Euskal Korridorea, eta Mikel Jauregi sailburua egon da ere

Imanol Pradales Lehendakariak eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak EIC Energy Intelligence Center Fundazioa aurkeztu dute gaur goizean, Abanto-Zierbenako (Bizkaia) Ezkerraldea-Meatzaldea Teknologia Parkean. Fundazioak zentroa kudeatuko du, zehazki, I+G+b plataforma kolaboratiboa, trantsizio energetikoa sustatzeko eta Bizkaia eta Euskadi esparru horretako nazioarte mailako erreferente izan daitezen. Fundazioak klima-aldaketaren aurkako borroka eta industriaren eta teknologiaren garapena uztartzen ditu, eta industria deskarbonizatuan balio-kateak indartzen dituzten proiektuak bultzatzen ditu. Kualifikazio handiko talentua koordinatzen du, ezagutza sortzen du eta lankidetza estua du trantsizio garrantzitsu horretan inplikatutako eragile guztiekin.

Honako hauek dira Fundazioaren patronatuko kideak: Mikel Amundarain, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) zuzendari nagusia; José Ignacio Zudaire, Hidrogenoaren Euskal Korridorearen (BH2C) presidentea; Leire Colomo, Energy Advanced Engineering Fundazioaren presidentea; Juan Villar, Nortegasko kontseilari delegatua; José Luque, Petronorren kontseilari delegatua, eta azkenik, Elixabete Etxanobe, Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta fundazioaren presidentea.

Etxanobek adierazi duenez, deskarbonizazio adimendunaren estrategia baten bidez soilik lortuko dugu gure industria lehiakorragoa izatea mundu mailako merkatuan eta gaur egungo klima-larrialdiari aurre egitea. Ahaldun nagusiak gaineratu du bide horretan aurrera eginez gero, deslokalizazioa gertatzeko eta enplegua galtzeko arriskua txikiagoa izango dela Bizkaiko eta Euskadiko industrian. Azkenik, Etxanoberen esanetan, EICk lagunduko du balio erantsi handiko deskarbonizazio-teknologiak garatzen, esaterako, erregai berriztagarrien arlokoak; izan ere, teknologia horiek oso aukera onak dira gure lurraldearentzat, eta 2050ean neutraltasun klimatikoa lortzen lagunduko dute.

Imanol Pradales Lehendakariak eman dio amaiera EIC Fundazioaren aurkezpen-ekitaldiari. Trantsizio energetikoa eta deskarbonizazioa erronka partekatuak dira Euskadin. Herrialde txikia eta menpekotasun handikoa garen arren, gaitasun paregabeak ditugu proiektu industrial eta teknologiko berrien lidergoa hartzeko. Gure sare elektrikoaren gaitasuna handitu behar dugu, gure indarguneak inteligentziaz aprobetxatu eta erabaki orekatuak hartu, trantsizio ordenatua, bidezkoa eta azkarra egiteko. Ahalegin horrek erakunde, enpresa eta gizarte osoaren inplikazio aktiboa eskatzen du esan du.

Deskarbonizazio eraginkorrerako teknologiak

Fundazioaren jarduketak deskarbonizazio efizientea ahalbidetzen duten teknologien garapenarekin eta bilakaerarekin lotuta daude. Beste jarduketa batzuk energiaren sektorerako azpisistemen eta osagaien diseinu eta fabrikazio aurreratuaren arlokoak izango dira, ardatz hauetan oinarrituta: deskarbonizazio zaileko prozesuak, hala nola garraio astuna edo distantzia luzekoa; tenperatura altuan egiten diren industria-prozesuak, eta karbono-aztarna txikiko energien ekoizpena. Helburua da jarduera berriak sortzea eta lurraldeko enpresen nazioarteko lidergoari eustea.

Horretarako, EIC Fundazioak zaintza teknologikoa egingo du; talentua garatzeko, erakartzeko eta fidelizatzeko ekimenak sortuko ditu; nazioartean kokatzeko lan aktiboa egingo du, inbertsio eta proiektu berritzaileak erakartzeko, eta elkarlaneko I+G+b bultzatuko du EICren ekosistemako enpresen artean. Jarduera hori EICn egingo da, Ezkerraldea-Meatzaldea Teknologia Parkean (Bizkaia). Bertan, elkarlaneko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako espazioak daude, esaterako, I+G+bko bulegoak eta laborategiak energia-sektoreko enpresentzat eta laborategi espezializatu bat. Horretaz gain, eremu handi batean trantsizio energetikorako saiakuntzak eskala errealean (full-scale) egiteko makinak instalatuko dira.

Ibilbide-orri teknologikoa

EIC Fundazioa aurkezteko ekitaldian, parte hartzaileek erregai berriztagarrien ibilbide teknologikoaren orria aztertu dute; izan ere, hori funtsezkoa da Euskadiko eskaintza teknologikoaren eta deskarbonizazio-proiektu zehatzak dituzten enpresen eskariaren arteko lankidetza sustatzeko. Hauek hartu dute parte ekitaldian: Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko foru diputatua, Jose Luis Elejalde Tecnaliako Energia, Klima eta Hiri Trantsizioko Unitateko zuzendaria,Laura Barrio, UPV/EHUko Ingurumenaren Ingeniaritza Kimikoko irakaslea eta ikertzailea eta Eva Gutiérrez Teknikerreko Plasma bidezko Estalduren Teknologien Unitateko zuzendaria. Ibilbide-orri hori Erregai Berriztagarrien Hub-aren oinarria izango da; hub hori oinarrizko elementua da Euskadin deskarbonizazioaren erronkaren inguruan industriako garapen teknologikoa bizkortzeko, eta EICk bere gain hartuko du haren kudeaketa.

Iván Martén Orkestrako presidenteak ere parte hartu du, eta nabarmendu du berrikuntza teknologikoak eta deskarbonizaziorako irtenbideek eragin positiboa izango dutela Euskadiko industria-garapenean. Martén fundazioaren aholku-batzordeko kideetako bat da, eta, era berean, batzorde horretako kideak dira Energy Intelligence Center Fundazioari balio-proposamena definitzeko eta garatu beharreko lehen proiektuak identifikatzeko aholkularitza eman dioten zenbait aditu.

Lotutako albisteak

BeDIGITALek  zazpigarren  edizioa  ospatuko  du  BECen,  enpresa  eta  erakunde  liderren  partaidetzarekin

BeDIGITALek zazpigarren edizioa ospatuko du BECen, enpresa eta erakunde liderren partaidetzarekin

Ekainaren 3tik 5era izango da, +INDUSTRYren esparruan, herrialdeko Smart Manufacturing-ari eskainitako topagunerik handienean. SPRI Taldea erakusketarien artean dago, ‘Invest in the Basque Country’ programarekin.

Zabalgarbik  denbora  errealeko  analisi-tresnekin  modernizatu  du  bere  azpiegitura

Zabalgarbik denbora errealeko analisi-tresnekin modernizatu du bere azpiegitura

Besteak beste, biki digitala eta adimen artifizialean oinarritutako teknologiak ezartzeaz gain, lurrun-gainberogailu bat instalatzea du helburu enpresak, energia-eraginkortasuna eta jasangarritasun operatiboa hobetzeko ekimen estrategiko bat.

Zinemaldia  Startup  Challenge  2025
21/04/2025 Ekintzailetza

Zinemaldia Startup Challenge 2025

Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

Tecoplasek  plastiko  teknikoen  eraldaketan  erreferentzia  gisa  sendotzea  du  helburu

Tecoplasek plastiko teknikoen eraldaketan erreferentzia gisa sendotzea du helburu

Bizkaiko enpresak industria-sektorerako eta uren tratamenduko sektorerako lantzen du material hori, eta akuikultura- edo elikagaigintza-sektoreetan duen posizioa handitzea esploratzen ari da.

Euskadik  energia  eolikoan  duen  gaitasuna  erakutsi  du  WindEurope  2025  azokan

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan

Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Haizelur,  nazioartekotzearen  aldeko  apustua  egiten  duen  doitasun-mekanizazioaren  arloko  Debako  ETEa

Haizelur, nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duen doitasun-mekanizazioaren arloko Debako ETEa

Enpresaren esportazioek SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programaren dirulaguntza jaso dute eta negozioaren % 35era iritsi dira dagoeneko

GAIAk  IKT  sektorearen  prestakuntza-beharren  diagnostikoa  egin  du  eta  merkatuaren  eskaerei  erantzuteko  prestakuntza-ibilbideak  garatu  ditu

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu

GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Senvia  Systems-ek  beste  enpresa  batzuk  gidatzen  ditu  haien  sustapenean  eta  eraldaketa  digitalean

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean

Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Europako  ordezkaritza  bat  etorri  da  Euskadira  industria  teknologiko  kuantikoaren  lider  izateko  bertako  estrategia  hobeto  ezagutzeko

Europako ordezkaritza bat etorri da Euskadira industria teknologiko kuantikoaren lider izateko bertako estrategia hobeto ezagutzeko

Finlandia, Grezia, Italia eta Espainiako ordezkariak izan dira Euskadin Europako QUANTUM+ proiektuan aurrera egiteko. GAIA klusterra da proiektuaren kideetako bat, eta helburu du teknologia kuantikoei buruzko ibilbide eta prestakuntza-plataforma bat garatzea goi-mailako hezkuntzako ikasleentzat, irakasleentzat eta enpresa teknologikoetako profesionalentzat

Akting,  gizarteari  balioa  emateko  teknologia

Akting, gizarteari balioa emateko teknologia

Gipuzkoako enpresak euskarri desberdinetarako aplikazioak garatzen ditu eta digitalizazioaren, datuen analisiaren eta prozesuen optimizazioaren aldeko apustua egiten du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.