Lehendakariak lankidetza publiko-pribatuaren ereduaren garrantzia azpimarratu du ASCRI-k Bilbon ospatu duen Kongresuan
Iñigo Urkullu Lehendakariak ASCRIk -Asociación Española de Capital, Crecimiento e Inversión- antolatutako “El capital privado, impulso de la economía”Kongresuarenha irekiera ekitaldian izan da.
Lehendakariak, bere hitzaldian, kapital publikoaren eta kapital pribatuaren arteko lankidetza balioetsi du, ekonomia produktiboaren hurbiltasunarekin batera euskal ereduaren gakoetako bat baita.
Zentzu honetan Lehendakariak gogora ekarri du euskal ekonomiaren sendotasuna eta saneamendua honen apustuaren emaitza direla. Urte honetarako % 2,2ko hazkunde-aurreikuspena eta datorren urteko % 2ko aurreikuspena, hain zuzen. Iñigo Urkulluk azpimarratu duenez, azken urteetako hazkunde etengabearen oinarria euskal industriak euskal ekonomiari egiten dion ekarpenari esker da, Barne Produktu Gordinaren % 25a dagokiona.
Lehendakariak azaldu duenez, hiru dira Euskadik duen espezializazio-estrategiak jasotzen dituen lehentasunak: energia, Fabrikazio Aurreratua eta Bio-Osasuna. Estrategia horrek, besteak beste, automobilgintza, Energia berriztagarriak, Makina Erreminta, Itsas sektorea, Trenbide Industriak, Aeronautika edo Aeroespaziala bezalako sektoreetan aplikatutako inbertsio publikoa eta pribatua biltzen ditu.
Beste alde batetik, Lehendakariak azaldu duenez, erakundeen egonkortasuna eta finantza-kaudimena Eusko Jaurlaritzaren ereduaren bigarren giltzarria dira. Testuinguru horretan, inbertsio-proiektu handiak finantzatzeko eta arrisku publiko-pribatuko funts berri bat sortzeko erabakia hartu du Jaurlaritzak. Funts horrek 250 milioi euroko baliabideak kudeatuko ditu, ekarpen pribatuetatik, erakundeen inbertsioetatik eta finantza erakundeetatik. “Euskal enpresen garapen ekonomikoaren aldeko inbertsio instituzionalarekin batera lan egiteko aukera” dela adierazi du.
Euskalduna Jauregian ospatu den Kongresuan ere izan dira Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturako sailburu Arantxa Tapia, Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazu eta Bilboko alkate Juan Mª Aburto.
Lotutako albisteak

Wake Up! Resumen de noticias emprendedoras en la Red
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Martxoaren 13an: ‘Venture on the Road’ ekimenak proiektu teknologiko berritzaileak sustatuko ditu Bilbon
Potentziala duen IKT proiektu bat duzu eta sektoreko jendearekin konektatu nahi duzu? Ez galdu aukera hau.

Betielek droneak integratu ditu bere jardueran Hazinnovari esker
Enpresa bizkaitarrak eguzki plakak instalatzen ditu industria-sektorean, administrazio publikoan eta etxe partikularretan, eta bere negozio esparruan aukera berriak aztertu nahi ditu.

Imanol Pradales Lehendakariak etorkizuneko abiazioa bultzatuko duen ITP Aero zentro berria inauguratu du
Imanol Pradales Lehendakariak eta Pedro Sánchez presidenteak ITP Aeroren ADMIRE zentroa inauguratu dute gaur goizean Zamudion, 24 milioi euroko inbertsioarekin eta 150 enplegu kualifikatu baino gehiagorekin. Zentro horrek berrikuntza eta jasangarritasuna sustatuko ditu hegazkingintzan Euskadin

Diker, osasungintzaren sektorerako injekzio bidezko plastikoetan Euskadi mailako erreferente bihurtu nahi duen ETEa
Oiartzungo enpresa, gaur egun, batez ere automobilgintzaren eta elektronikaren sektorearentzat ari da lanean