Librecon biltzarrik nazioartekoenak 1.200 parte-hartzailetik gora izan ditu
Teknologia irekiei buruzko VIII. jardunaldiak milioi-erdi bat eurotik gorako inpaktu ekonomikoa izan duela Bilbon diote antolatzaileen kalkuluek. SPRI Taldea ere babesle izan du jardunaldiak.
Bi egunez, erreferentzia-gune izan da Bilbo kode irekiko abangoardia teknologikoaren erreferentziari dagokionez. Azaroaren 21ean eta 22an egin da Librecon powered by Cebit ekitaldia Bilboko Euskalduna Jauregian. Seiehun bat enpresatako 1.200 ordezkaritik gora elkartu dira jardunaldian, 70 hitzaldi eman dituzte beste horrenbeste adituk, eta 40 stand jarri dituzte kode irekiko IKTen sektoreko 40 enpresak. SPRI Taldearen babesa izan du teknologia irekiei buruzko Europako ekitaldi garrantzitsuenetakoa den horrek.
Zortzigarren urtea izan du aurtengo Librecon powered by Cebit jardunaldiak. Bilbon egin den hirugarren aldia izan da, eta orain artekoetatik nazioartekoena izan da. Horren adierazle dira datuok: hamabi bat herrialdetako hizlariak mintzatu dira; Espainia-Alemania Zirkuluko zenbait enpresari ezagun eta software librearen alorrean erreferentziakoak diren Open Forum Europe, Cebit eta Osadl (Alemania), CNLL eta Aquinetic (Frantzia) eta ESOP (Portugal) elkarteetako hainbat ordezkari bertaratu dira…
Alderdi ekonomikoari dagokionez, berriz, milioi-erdi bat eurotik gorako inpaktua izan du foro horrek Bilbon, topaketaren antolatzaileek eginiko lehen datu-balantzearen arabera. ESLEk (Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkartea) eta ASOLIFek (Software Libreko Enpresen Espainiako Federazioa) antolatu zuten jardunaldia, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko jaurlaritza eta Bilboko Udala laguntzaile zirela.
Lotutako albisteak

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek
Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez
Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute
Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.