Librecon: teknologia irekiak, erantzuna emateko telelanaren, hezkuntzaren eta 4.0 Industriaren erronkei
Librecon kongresuaren 2020ko edizioa azaroaren 11n egin zen, Garai berrietarako Open Teknologia izenburupean eta parte-hartzaile kopuru handia bildu zuen. 1.300dik gora pertsona batu ziren hitzordu digitalean, non teknologia irekiekin erlazionatutako arlo desberdinetako 23 hizlarik parte hartu zuten. Topaketa horretan –ESLE-k eta Asolif-ek antolatua- partekatuko konponbide berritzaileek erantzuna eman diezaiekete gizartearen erronka handiei, hala nola, telelan eredu berriei, urruneko hezkuntzari, Administrazio Publikoen eraldaketari eta 4.0 Industriari.
Jardunaldi hori Bilboko Euskalduna Jauregian egin zen, Eusko Jaurlaritzaren (SPRI Taldearen bitartez), Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin. Kongresuan ezagutzera eman ziren teknologia irekien arloko azken joerak eta nolako potentziala duten teknologia horiek Covid-19ak azkartu duen digitalizazioari erantzuteko. Hizlariek estrategia berriak partekatu zituzten une honetan bizi dugun eraldaketari aurre egiteko, eta hainbat adibide praktiko azaldu zituzten erakusteko nola aplikatzen ari den software librea enpresa eta antolakundeen digitalizazioan.
Enrique Rodal eta Mónica Vallek aurkeztu zuten Kongresua, non orobat erakutsi zen software libreko enpresa teknologikoek badutela indarra Euskadin. Sektoreak % 15 eta % 20 bitarteko hazkundea izan du, eta kalitatezko enplegu sortzaile garrantzitsua da maila lokalean. Teknologia irekiak errotzen ari dira hainbat jarduera-eremutan, euskal enpresa teknologikoen % 80 inguruk software librea erabiltzen dutelarik euren prozesuren batean. Librecon ekitaldiko edukien arduradun eta ESLEko zuzendaritza batzordeko kide Iker Sagastik azaldu zuenez, “hauxe da unea Administrazio Publikoei eskatzeko egin dezatela apustu software librearen alde, lagungarri izango delako tokiko garapen ekonomikoarentzat eta hain funtsezkoa den teknologia sektorearen subiranotasunarentzat”.
Librecon nazioarteko topaketa bat da, erreferentziazkoa ekonomiaren sektore estrategikoei aplikatutako teknologia irekien sektorean. ESLEk (Euskadiko teknologia libreko eta ezagutza irekiko enpresen elkartea) eta Asolif-ek (Software libreko enpresen Espainiako federazioa) bultzatzen dute ekitaldia.
Lotutako albisteak

Einnek, bost urte etengabe eboluzionatzen sektore elektriko-elektronikoan
Pandemia betean jaio zen enpresak eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du hasieratik, sektorean bereizteko; bideojoko bat ere sortzen ari da, ingeniaritzako eta muntaiako barne-prestakuntza teknikoa iraultzeko.

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak
Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen
Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin
Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Flexix, 75 urteko historia berrikuntza aldarrikatzen
Enpresa bizkaitarrak ez ditu alde batera uzten joera eta teknologia berriak, balioa handitzeko, egokitzeko, prozesuak hobetzeko eta energia berdea bezalako sektoreetara dibertsifikatzeko.