LinkedChain
Albisteak 17 otsaila, 2021

LinkedChain, hezkuntza titulu eta ziurtagiri digitalak igortzeko plataforma

Mondragon Korporazioko bost kooperatibak blockchain teknologia erabiltzen duen plataforma bat sortu dute dokumentu digitalak emateko, haien benetakotasuna eta segurtasuna bermatuz

Mondragon Korporazioko bost kooperatiba elkarlanean aritu dira blockchain teknologiari esker hezkuntza-tituluak eta ziurtagiriak modu digitalean aitortzeko, eta dokumentu horien benetakotasuna bermatzea ahalbidetzen duen plataforma bat garatzeko. Bi urteko lanaren ondoren, Arizmendi Ikastolak, Alecopek, LKSk, Ikerlanek eta Iseak LinkedChain plataforma amaitu dute 2020. urtearen amaieran.

Sistemaren bidez, gaur egun ziurtagiriek eta tituluek dituzten mugak konpondu nahi dira; izan ere, “Paperezkoak izaten jarraitzen dute, faltsifikatzeko errazak, administrazioko profesionalentzat kudeatzeko nekagarriak eta, gainera, egungo testuinguruan ez dira erabilgarriak; izan ere, enpleguaren kudeaketa, bekak eta horrelako operazio gehienak online-hodeiko atarien bidez egiten dira”, azaldu dute lantaldetik.

Blockchain teknologia aplikatzeari esker, plataforma horrek hezkuntza- eta lan-sektorea digitalki eraldatzeko aukera ematen du, prozesu automatizatuagoa, eraginkorragoa eta seguruagoa lortzeko bidean; azken batean, ikasle- eta lan-bizitza osoan egindako jardueretatik eta ikastaroetatik eratorritako ziurtagiri eta titulu guztiak digitalizatzeko aukera ematen du, baina, batez ere, “faltsutzeko zailak eta egiaztatzeko errazak diren dokumentuak sortzeko aukera ematen du. Horrek langileen administrazio-lana asko errazten du eta enplegu-atarietako informazioari egiazkotasuna ematen dio”, argitu dute.

Balio erantsia emateko bigarren fasea

Proiektuaren lehen fasea bi urtetan garatu da, 2018tik 2020. urtearen amaierara arte. Lehen atal honi amaiera eman diote parte hartzen duten enpresetan plataformaren softwarearen proba pilotu batekin. Etapa honen emaitzen zain, dagoeneko bigarren fase bat aurreikusten da, non plataformari balio erantsiko hainbat zerbitzu gehitzea planteatzen den. “Blockchain teknologiak sektorearen digitalizazio optimoa lortzeko ematen dizkigun aukerak aprobetxatu nahi ditugu, titulu akademikoen egiaztapenetik haratago joateko eta iruzurrak saihesteko”, gaineratu dute lantaldetik.

Proiektuari balio erantsiko zerbitzu berriak emateko hurrengo urrats gisa, LinkedIn bezalako sare sozialekin integratzea planteatzen da, identitate-egiaztatze, integrazio eta egiaztapen automatikoko sistemak erabiltzea enpresentzat eta curriculumentzat. “Horrela, Linkedchain erreferentziazko plataforma bihurtzea da asmoa, mota guztietako ziurtagiri akademikoak balioztatzeko, egiaztatzeko eta sortzeko”, adierazi du Aitor Urbietak, Ikerlaneko plataforma digitaletako zibersegurtasun taldeko arduradunak.

Proiektua ez da bi fase horiekin amaitzen; plataforma ziurtagiriekin eta tituluekin lan egiten den ahalik eta esparru gehienetara zabaltzea planteatzen da, dokumentu-iruzurrak desagertzeko joera izan dezan. Urbietak azaldu duenez, “orain arte, proba pilotua arrakastatsua izan da. Proiektuan parte hartzen duten erakundeek beren proba-ziurtagiriak sortu dituzte Ropsten Ethereum proba-sarean, beren txantiloi propioekin eta Ethereum sarearen barruan egiaztatutako guztiarekin. Horrek lagundu egiten du, neurri handi batean, ziurtagiriak sortzeko paper-kontsumoa murrizten, dokumentu-iruzur akademikoa saihesten, ziurtagiriak egiaztatzen, ziurtagiriak hainbat erakunderen artean partekatzen, beste ikastaro batzuetara sartzeko izapideak murrizten eta azken erabiltzaileek, nahiz horiek kudeatzen dituzten erakundeek, ziurtagiriak gal ez ditzaten “.

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresak digitalizatzea da, big data, machine learning, adimen artifiziala eta marketing digitala bezalako tresnak, zerbitzuekin, laguntzekin eta hemen zehazten diren aktiboekin sustatuz.

Lotutako albisteak

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

%  64  egin  dute  gora  Eusko  Jaurlaritzak  SPRIren  bitartez  antolatutako  IKT  arloko  prestakuntzara  joandakoek

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek

Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi  B2B:  7  urte  marketin  digital  industriala  aztertzen  bere  blogaren  bidez

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez

Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Industria  Digitaleko  laguntzek  zure  negozioaren  eraldaketa  digitala  lortzeko  bidea  irekiko  dizute

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute

Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.