Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen
Bikzaiko Bilbao Exhibition Centre (BEC) erakustazokan egingo da otsailaren 26tik 27ra bitarte Empack y Logistics & Automation azoka. Bertan, packaging, logistika, intralogistika, automatizazio eta garraio arloko azken joerak eta berritasunak aurkeztuko dituzte. Lurraldean egingo duen hirugarren edizio honetan, ekimenak SPRI Taldearen babesa jasoko du eta, bi egunez, enpresak, adituak eta hornitzaileak bilduko ditu. Hala, sektoreak Espainiako iparraldean egiten den topagune bakarra izango da.
Aurten, zehazki, hornikuntza-katearen optimizazioa, digitalizazioa eta jasangarritasuna izango dira edizioaren funtsezko ardatzetako batzuk, eta sektoreak gaur egun dituen joerak eta beharrak islatuko dituzte.
Gainera, Mugikortasuneko eta Logistikako Klusterrak, kongresuaren baitan, Euskadiko Jardunaldi Logistikoaren hamargarren edizioa antolatuko du. Klusterra stand propioarekin egongo da azokan eta, bertatik, sektorea eta bazkideen ahalmenak ordezkatuko ditu. Klusterreko egitarau osoa eta jardunaldian parte hartzeko eta azokara joateko akreditazio bateratua Klusterraren webgunean, jardunaldiari buruzko orrian, eskura daitezke.
Empack y Logistics & Automation kongresuak erakusketa eremu zabala eskainiko du eta, bertan, parte-hartzaileek zuzen-zuzenean ezagutu ahal izango dituzte honako hauekin lotutako soluzio berritzaileak: ontziak, paketatzeak, intralogistika, automatizazioa, biltegiratzea, robotika, garraioa eta azken milia.
Honako hauek izango dira aurten bertan egongo diren marketako batzuk: A-Safe, Aliernet, Bandall Ibérica, Blickle, Cadepa Global Packaging, ControlPack Systems, Lyl Ingenieria, Rajapack, Signos, Sicnova, System Logistics Spain, Valsay, Trebol Group, besteak beste.
Sektore horiekin lotutako marken aukera zabalaz gain, Empack y Logistics & Automationek konferentzien eta mahai-inguruen programa ere eskainiko du eta, horietan, adituek industria horiek aurrean dituzten erronkak eta aukerak aztertuko dituzte. Bestalde, zuzeneko erakustaldiak eta profesionalen artean ezagutza trukatzea eta negozio-aukera berriak sortzea errazteko diseinatutako networkingeko jarduerak ere egingo dira.
Topaketa Easyfairsek antolatu du eta, Eusko Jaurlaritzaren eta SPRIren babesaz gain, lurraldeko erakunde nagusien eta sektoreko erakunde espezializatuen laguntza ere jaso du: EITB, Basque Food Cluster, Bilboko Portua, Uniport, Euskadiko Logistikako eta Mugikortasuneko Klusterra (MLC), eta Mugikortasun Iraunkorra eta Logistikako Euskal Erakundea (LEE), besteak beste.
Lotutako albisteak

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu
GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean
Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Europako ordezkaritza bat etorri da Euskadira industria teknologiko kuantikoaren lider izateko bertako estrategia hobeto ezagutzeko
Finlandia, Grezia, Italia eta Espainiako ordezkariak izan dira Euskadin Europako QUANTUM+ proiektuan aurrera egiteko. GAIA klusterra da proiektuaren kideetako bat, eta helburu du teknologia kuantikoei buruzko ibilbide eta prestakuntza-plataforma bat garatzea goi-mailako hezkuntzako ikasleentzat, irakasleentzat eta enpresa teknologikoetako profesionalentzat

Akting, gizarteari balioa emateko teknologia
Gipuzkoako enpresak euskarri desberdinetarako aplikazioak garatzen ditu eta digitalizazioaren, datuen analisiaren eta prozesuen optimizazioaren aldeko apustua egiten du.

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek
Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez
Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute
Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

Zaher Taldeak bere eraginkortasun operatiboa hobetzea du helburu eraldaketa digital nabarmen baten bidez
Enpresa gipuzkoarra bere zuzendaritzaren errelebo betean murgilduta dago, galdaragintzan eta mekanizazioan aritzen da, eta nazioartekotzearen aldeko apustua ere egin du.