Mª Ángeles Martín ingeniaritza aeronautikoko adituak irabazi du Ada Byron saria
Deustuko Unibertsitateak bultzatzen du sariketa hori
Emakume Teknologoarentzako Ada Byron sariketak bosgarren edizioa bete du aurten, eta Mª Ángeles Martín Prats izan da saritua, Sevillako Unibertsitateko Teknologia Elektronikoko irakasle titularra. Urteroko sariketa horren helburua da ikusgarri egitea emakume teknologoek Estatuko aurrerapen zientifikoan duten paper garrantzitsua.
Duela 15 urtetik, Martín Prats irakaslea ikerketa aeronautikoko zuzendaria da Sevillako Unibertsitateko Teknologia Elektronikoko Taldean. Bere ibilbide profesionalean aipatzekoak dira abionikaren arloan egin dituen lanak eta aeronautikan aplikatzen diren sistema elektronikoekin eginikoak; horrez gain, 70etik gora proiektu industrialetan eta ikerketa proiektutan parte hartu du.
2011n Skylife Engineering spin-offa sortu zuen, unibertsitateko ikerketa taldean sortzen diren ezagutzak eta teknologiak industriara transferitzeko, bestalde, Europako Pegasus bikaintasun aeroespazialeko sarearen koordinatzailea da Sevillako Unibertsitatean. Bere curriculum zabalari esker, Espainiako eragin handieneko 100 emakumeen zerrendarako aukeratua izan zen 2014 eta 2015 urteetan, eta lehen 10 postuetan sartu zen Akademiko eta Ikerlarien kategorian.
Emakume Teknologoarentzako Ada Byron sariketa 2014an egin zen lehen aldiz, eta helburu hirukoitza du: ikusgarritasuna ematea Estatuko emakumezko profesional teknologo garrantzitsuenei, zientziarako bokazioak sustatzea belaunaldi berrien artean, batik bat, nesken artean, eta, azkenik, jendeari erakustea zein garrantzitsuak diren teknologiak gure gizarteak aurrera egin dezan. Saria 3.000 eurokoa da eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, IK4ren eta Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundearen babesarekin eta Innobasque eta Basque BioCluster zentroen laguntzarekin banatzen da. Sari-banaketa ekitaldia apirilaren 16an izango da ForoTech ekitaldian, hots, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak urtero antolatzen duen teknologiei buruzko topaketan.
Lotutako albisteak

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu
GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean
Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.