Eraldaketa digitala I+G+B
Albisteak 21 urtarrila, 2020

Machine Learning arloko Europako kongresu garrantzitsuena Euskadin egingo da 2021ean

BCAM eta UPV/EHU aukeratuak izan dira ECML/PKDD topaketa antolatzeko

BCAM eta UPV/EHU aukeratuak izan dira ECML/PKDD topaketa antolatzeko

Bilbon egingo da Ikaskuntza Automatikoari eta Datuen Meatzaritzari buruzko Europako Konferentzia, 2021eko irailaren 13tik 17ra. Hogei ediziotik gorako ibilbidea duen topaketa hori Europako hitzordu garrantzitsuena da ikaskuntza automatikoari buruzko ikerketaren arloan. Basque Center for Applied Mathematics – BCAM eta Euskal Herriko Unibertsitatea izango dira ekitaldiaren antolatzaileak, kongresuko epaimahaiak beren proposamena aukeratu baitu nazioarteko hautagaitza guztien artean.

 

Topaketa bost egunekoa izango da eta, aurreikuspenen arabera, 600dik gora pertsona bilduko dira, horrek Euskadiren posizioa indartuko duelarik Adimen Artifizialaren arloko nazioarteko erreferentzia gisa. Konferentzian entzungai izango dira machine learning eta datuen meatzaritza arloetako ikertzaile garrantzitsuenen hitzaldiak, zeintzuek teknologia horiei buruzko azken aurrerapenak azalduko baitituzte.

 

José A. Lozanok, BCAMeko zientzia zuzendariak eta UPV/EHUko Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialaren saileko katedradunak, zuzenduko du ECML/PKDD 2021 ekitaldiaren antolakuntza batzordea.  Bere lantaldean egongo dira, besteak beste, Nuria Oliver (Gizarte eta Komunikaziorako Vodafone Institutuko kolaboratzailea), Fernando Pérez-Cruz (Swiss Data Science Center), Stefan Kramer (Mainz-eko Johannes Gutenberg Unibertsitatea) eta Jesse Read (Frantziako École Polytechnique Ingeniari Eskolako kidea).

 

BCAM matematika aplikatuen ikerketa-zentro bat da, zeinaren helburu nagusia baita ezagutza transferitzea enpresa, gizarte eta ikerketa arloetako beste sektore batzuetara. Eusko Jaurlaritzak, UPV/EHUk eta Ikerbasque-k sortu zuten zentro hori 2008an, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Innobasque-ren laguntzarekin, eta Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko kidea da.

Lotutako albisteak

Irudi  B2B:  7  urte  marketin  digital  industriala  aztertzen  bere  blogaren  bidez

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez

Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Lehendakariak  I+Med  laborategiko  instalazio  berriak  bisitatu  ditu,  munduko  lehen  Nanohidrogel  Adimendunen  Institutu  Biomedikoa
18/03/2025 I+G+B

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa

"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz,  esku-erremintak,  doitasuneko  piezak  eta  kautxuzko  injekzio-moldeak  fabrikatzen  dituen  60  urteko  enpresa
17/03/2025 I+G+B

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa

Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

Industria  Digitaleko  laguntzek  zure  negozioaren  eraldaketa  digitala  lortzeko  bidea  irekiko  dizute

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute

Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

“Innovation  Land”  lelopean,  Euskadik  Transfiere  2025  Europako  zientzia,  teknologia  eta  berrikuntzarako  fororik  handienean  parte  hartuko  du
13/03/2025 I+G+B

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du

Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.