Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 iraila, 2018 Berrikuntza Digitalizazioa I+G Berrikuntza soziala EIKTak Fast Track Innobideak programa

Maker Faire Bilbao ekitaldiak bere 6. edizioa abiatu du teknologia sortzaile berritzaileenekin

Proiektuak aurkezteko epea zabalik dago irailaren 21era arte

 

Proiektuak aurkezteko epea zabalik dago irailaren 21era arte

Teknologia sortzaileen Maker Faire Bilbao azoka urriaren 26tik 28ra izango da eta, aurreko urteetan bezala, Zorrozaurre auzoko Artiach gaileta fabrika zaharrean egingo da. Hitzordu horretan elkarrekin batuko dira teknologia digitalak modu sortzailean darabiltzaten pertsona eta proiektu berritzaileenak. Pertsona eta proiektu horiek oinarritzat dituzte egizu zerorrek –eta beste batzuekin- filosofia, esperimentazioa eta ikaskuntza, beti ere ikuspegi ludiko batetik abiatuta.

 

Aurtengo egitarauan publiko guztientzako 150etik gora jarduera egingo dira. Asteburu horretarako programatu diren jardueren artean badira erakusketak, haurrentzako tailerrak, tailer orokorrak eta profil espezifikoei zuzendutakoak, eta baita ere hitzaldiak, nazioarteko teknologo garrantzitsuenetako batzuek emango dituztenak. “Dena egingo da modu inklusiboan” diote antolatzaile-lanetan diharduten Open Espazioko arduradunek “aditu nahiz iritsi berrien gozamenerako antolatutako tailer eta erakusketen bitartez, denek ulertuko dute nola funtzionatzen duen gure eguneroko bizitzan gero eta presentzia handiagoa duen teknologiak”.

 

Maker Faire Bilbao ekitaldiaren egitarauan parte hartu nahi duten proposamenek dagoeneko zabalik dute epea izena emateko. Call for Makers deialdia zabalik egongo da irailaren 21era arte, eta Do It Yourself filosofiarekin eta sorkuntza nahiz fabrikazio digitaleko teknologia berriekin lotutako proiektuei zuzendurik dago. Deialdian parte har dezaketen ekimenak arlo hauetakoak izan daitezke: robotika eta programazioa, Gauzen Internet, new media artea, 3D inprimaketa, bideojokoak, eArropa, zientzia hiritarra, blockchain teknologiak, ekonomia zirkularra edo teknologia sozialak.

 

Deialdian izena eman dezakete ikerketa akademikoko proiektuek, startup teknologikoen eta enpresen proiektuek, eta baita ere amateurrek proposatutakoek.  “Maker Faire sare globala erakusleiho paregabea da proiektuak ezagutzera emateko, bai hedabideetan lortzen den ikusgarritasunagatik, eta bai munduko teknologo onenetako batzuekin harremanetan jartzeko aukeragatik” azaldu dute Open Espazioko ordezkariek. Iaz 12.000 lagunek parte hartu zuten azokan eta Europan eginiko ediziorik garrantzitsuenetako bat bihurtu zen.

 

Open Espazioak antolatzen du Maker Faire Bilbao, eta Open Espazioa MITeko Center for Bits and Atoms sorkuntza eta fabrikazio digitaleko laborategi-sareko kide da, Fab Lab Bilbao bezala. Bilbao Ekintzak, BEAZek eta BBK-k babesten dute ekitaldia.

 

Lotutako albisteak

22 uztaila, 2024 Berrikuntza
Jabones El Abra: “Produktu litro bakoitzeko plastiko gutxiago erabiltzen duen ontzi ekologiko bat garatu dugu Hazinnovari esker”
Irakurri gehiago
18 uztaila, 2024 Berrikuntza
Mikel Jauregi industria klusterrekin elkartu da eta Euskadiren espiritu aitzindaria aldarrikatu du etorkizuneko erronkei eta aukerei aurre egiteko
Irakurri gehiago
12 uztaila, 2024 Berrikuntza
Biotz sendotu egin da Orklirekin aliantza estrategikoa itxi ondoren
Irakurri gehiago
9 uztaila, 2024 Berrikuntza
Erhardt Serikaten teknologia kuantikoak konponbide berritzaileak ematen dizkie logistikaren sektoreko arazoei
Irakurri gehiago
2 uztaila, 2024 Berrikuntza
‘Belk+’, mugikortasunerako laguntza pertsonaleko lehen exoeskeleto adimenduna
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak