Berrikuntza Eraldaketa digitala
Albisteak 17 Azaroa, 2020

Makina adimendunak eta konektatuak: gainazalaren osotasuna eta fabrikazio-prosezuen fidagarritasuna hobetu

Artezketa-prozesuan, piezak lortutako tenperatura faktore erabakigarria da; izan ere, beharrezko energia gehiena bero bihurtzen da eta kalte termikoaren ondorioak, besteak beste, fase-aldaketak eta hondar-tentsioak dira. Horregatik da hain garrantzitsua mozketaren prosezuan zehar dagoen bero-banaketa ezagutzea, tokiko kalte termikoa zehaztasunez aurreikusi ahal izateko eta, horrela, kalte hori saihesteko muga-baldintzak ezarri ahal izateko. Prozesu horretan, hozgarriak eta […]

Artezketa-prozesuan, piezak lortutako tenperatura faktore erabakigarria da; izan ere, beharrezko energia gehiena bero bihurtzen da eta kalte termikoaren ondorioak, besteak beste, fase-aldaketak eta hondar-tentsioak dira. Horregatik da hain garrantzitsua mozketaren prosezuan zehar dagoen bero-banaketa ezagutzea, tokiko kalte termikoa zehaztasunez aurreikusi ahal izateko eta, horrela, kalte hori saihesteko muga-baldintzak ezarri ahal izateko. Prozesu horretan, hozgarriak eta lubrifikatzaileak egoki erabiltzea funtsezkoa da hozte eta lubrifikazio mesedegarriak lortzeko, eta, aldi berean, material eraginkorra ezabatzeko eta korrosioaren aurkako babes eraginkorra sortzeko. Gaur egun, material hozgarri eta lubrifikatzaile horien kostuaz gain, beste faktore batzuk ere hartu behar dira kontuan, hala nola, fluidoak ezabatzea, segurtasun-neurriak handitzea edo birziklapena sustatzea, kontuan hartuta, gaur egun, derrigorrezkoa dela iragazteko ekipoak erabiltzea, horiek berekin dakartzaten kostu eta oinplanoan hartzen duten leku handiarekin.

Prozesu horren hobekuntzan laguntzeko, CEITek, testura kristalografikoak eta hondar-tentsioak neurtzeko X izpien difraktometro bat du, azken hori kalte termikoaren ondorio nagusienetako bat izanez, lehen aipatu den bezala. Ekipo hori, faseak identifikatzeko eta kuantifikatzeko nahiz testura kristalografikoen hondar-tentsioak neurtzeko erabiltzen da, baita material-mota askotan (metalak, zeramikoak) eta film meheetan sestra-angeluaren bidez mehetutako filmetan faseak aztertzeko ere. CEITen, Materialen eta Fabrikazioaren Dibisioko proiektu gehienak erabiltzen dira, baita Garraioaren eta Energiaren Dibisioko Monitorizazio Taldean ere, eta honako hauek neurtzeko aukera ematen die: altzairu epeletan atxikitako austenita kopurua neurtzea, material batean dauden fase kristalografikoak identifikatzea eta pikoen intentsitatetik abiatuta kuantifikatzea, bai solteko materialetan (bulk) eta bai film meheetan, eta materialen eta filmen kristal-orientazioen banaketa neurtzea.

Era berean, UPV/EHUk artezketa prosezurako 4.0 datuen analitika ikertzeko zelula bat du. Zelula horrek, datuak masiboki biltzeko eta artezketa-aplikazioen eraginkortasuna aztertzeko aukera ematen du, belaunaldi berriko harriak, lubrifikazio- eta hozte-estrategia berriak eta abar barne. Hori guztia, prestazio handiko artezgailu planeatzaile bat eta abiadura handiko artezgailu zilindriko bat erabat sentsorizatzeari esker izan da posible, baita kontaktu-baldintzak aztertzeko eta simulatzeko kalkulu numerikoko software bat integratu izanari ere. Aktibo hori erabiliz eskaintzen diren zerbitzu nagusiak honako hauek dira: artezketan saiakuntzak egitea eta emaitzak aztertzea, aplikaziora bideratutako errotarrien formulazio berriak erabiliz; artezketa prosezurako lubrifikazio-sistema eraginkor eta ekologikoen emaitzak aztertzea,; formakuntza eta aplikazioentzako hobekuntza-proposamenak egitea datuen analitikaren bidez (Machine Learning, Deep Learning); eta bideragarritasun-azterlanak, besteak beste.

Osagaien osotasuna bermatzea, alderdi kritikoa da artezketan. Ildo horretan, TEKNIKERek euskal ETEen eskura jartzen du haren karakterizazio geometriko eta materialen laborategia. Laborategi horrek, funtsezko informazioa emango du osagaien osotasuna bermatuko duten prozesu-parametro optimoak zehazteko. Hala, laborategi honek ere, mikroegitura aldatzeko aukera ematen du, karakterizazio metalografikoaren, azaleko, sakoneko eta barruko karakterizazio konposizionalaren, fase kristalografikoen karakterizazioaren eta hondar-tentsioen karakterizazioaren bidez. Aktiboak eskainitako zerbitzuen artean honako hauek daude: osagaien karakterizazio mikroestrukturala, akats bolumetrikoen konpentsazioa, osagaien bizi-saiakuntzak, arteztutako piezen egiaztapen geometrikoa eta ildo horretako espezialisten gaikuntza.

Aurrez aipatutakoaz gain, CEITek, propietate mekanikoak eta mikroegitura zehazteko sistema bat ere badu, propietate magnetikoak suntsitzen ez dituzten neurrien bidez. Saiakuntza ez-suntsitzailea kontrolatzeko sistema bat da, altzairuen mikroegiturari eta propietate mekanikoei buruzko informazioa lortzeko edo ekoizpen-akatsak detektatzeko baliagarria dena, hala nola, gainazaleko gogortasun-aldaketak, artezketa-erreketak, hondar-tentsioak edo gogortutako geruza, Barkhausenen emisio magnetikoko neurrien bidez (EMB).

Beharrezkoa da azpimarratzea, sistema hau, robot bat erabiliz eta garatutako akoplamendu desberdinei esker, eskuzko neurriak edo neurri automatikoak egiteko erabil daitekeela,

Aurkeztutako soluzioek, BDIHaren makina adimendun eta konektatuen nodoak euskal enpresei piezak eta produktuak ekoizteko moduan eredu, kontzeptu eta teknika berriak sartzeko aukera ematen diela erakusten dute, eta horien helburua balio erantsia lortzea dela, bereziki kritikoa den prozesu batean, hots, artezketa digitalean.

Jar zaitez harremanetan BDIHrekin zure enpresa gehien interesatzen zaizkizun irtenbideetara nola hurbildu dezakegun jakiteko.

Lotutako albisteak

Zinemaldia  Startup  Challenge  2025
21/04/2025 Ekintzailetza

Zinemaldia Startup Challenge 2025

Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

MEPRO  Medical  Reproductive  Solutions,  gizarte-helburu  teknologia:  ugalkortasun  maskulinoa  berritzen
15/04/2025 Berrikuntza

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen

Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta  irekia:  Spri  Taldearen  laneko  prebentzio-zerbitzuak  definitzeko  zure  aukera
15/04/2025 Berrikuntza

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera

Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka,  profesionalen  artean  ikus-entzunezko  materiala  alokatzeko  plataforma
14/04/2025 Berrikuntza

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma

Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

GAIAk  IKT  sektorearen  prestakuntza-beharren  diagnostikoa  egin  du  eta  merkatuaren  eskaerei  erantzuteko  prestakuntza-ibilbideak  garatu  ditu

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu

GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Metagra,  mende  erdiko  berrikuntza  automobilgintzarako  hotzeko  estanpazioan
10/04/2025 Berrikuntza

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan

Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
10/04/2025 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Senvia  Systems-ek  beste  enpresa  batzuk  gidatzen  ditu  haien  sustapenean  eta  eraldaketa  digitalean

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean

Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Jon  Ander  Egaña:  “BASQUE  FOOD  CLUSTERrek  elikadura  euskal  industriaren  sektore  estrategiko  gisa  kokatzea  lortu  du”
09/04/2025 Berrikuntza

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”

Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco,  30  urte  automatikoki  ordaintzeko  makinak  ekoizten
08/04/2025 Berrikuntza

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten

Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.