Marketin digitalari buruzko Indusmedia 2022 kongresua bereziki zentratuko da enpresaren marketin-merkataritza binomiotik bultzatutako esperientzia arrakastatsuetan
SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak Indusmedia 2022 foroa antolatuko du datorren azaroaren 22an. Kongresu horren helburua da foro bat eskaintzea ideiak partekatzeko, ezagutza handitzeko eta euskal industrietan Marketin Digitalaren arloan bildu diren esperientzia eta kasu arrakastatsuak aurkezteko.
Indusmediak jakin du sektorearen erritmo eta beharretara egokitzen marketin digitalean oinarritutako estrategia digitalak integratzeko orduan. Prozesu horretan argi ikusi da nola marketin eta merkataritza sailen arteko elkarlana gero eta estuagoa den. Horregatik, aurtengo edizioan hizpide hartuko dira marketin digitalak merkataritza arloko lantaldearekin sintonian lan egiten duenean eskaintzen dituen abantailak, bai lead-ak atzemateko eta bai salmentarako aukerak sortzeko.
Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko zuzendariak emango dio hasiera Indusmedia 2022 kongresuari, Euskadiko eraldaketa digitalaren helburuak eta politikak testuinguruan jarri eta azaltzeko, eta administrazioak SPRIren bidez enpresei eskaintzen dizkien “ibilbide pertsonalizatuak” izeneko laguntzak aurkezteko.
Indusmedia-ren aurtengo edizioko proposamena inoiz baino irekiagoa da, eta puri-purian egoteagatik bereziki interesgarriak diren esperientziak proposatuko ditu, hala nola Eva Olivaresen “Hackeatua izatetik merkatuko lider izatera”. Gorrotxategik elikagaien produkzioko merkatuko digitalizazio proiektu bati buruz hitz egingo du: “Storytelling-a: txokolatearen jatorritik gaur egungo errealitatera”. Foroan bada tokia eraikuntza sektoreko esperientzientzat ere; hala, ULMA Construction enpresak “LinkedIn-ekin Ilargitik salmentetara” kasua aurkeztuko du.
Jardunaldia goizeko 9:30ean hasiko da, eta hitzaldi hauek eskainiko dira: “Honela gomendatzen ditu Google-k inguruko negozioak”, Sergio Somoza, “Inbound marketing-ak badu tokirik sektore industrialean?”, Ariadna Batlle, “Zer egin dezakegu lead baten kostua % 93 gutxitzeko “Galdutako Arrazoiak” aztertuz”, Geminys, “Proba, akatsa… Eureka! Lead kualifikatuaren bila” Bellota Herramientas
Indusmedia Balance
2011tik hona, industri arloko berrogeita hamar bat enpresa igaro dira Indusmedia kongresutik euren proiektu handiak partekatzeko, eta 2000tik gora parte-hartzailek aukera izan dute sektoreko liderrengandik ikasteko.
Indusmedia huts egin ezinezko hitzordua da marketin digitaleko prozesua garatzen ari diren edo martxan jarri nahi duten industria-enpresetako marketin edo/eta komunikazioko arduradunentzat. Ekitaldia azaroaren 22an izango da Orona Fundazioan goizeko 9:30etik eguerdiko 14:00etara. Erreserbatu zure plaza Enpresa Digitalaren webgunean (hemen).
Lotutako albisteak

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu
GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean
Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Europako ordezkaritza bat etorri da Euskadira industria teknologiko kuantikoaren lider izateko bertako estrategia hobeto ezagutzeko
Finlandia, Grezia, Italia eta Espainiako ordezkariak izan dira Euskadin Europako QUANTUM+ proiektuan aurrera egiteko. GAIA klusterra da proiektuaren kideetako bat, eta helburu du teknologia kuantikoei buruzko ibilbide eta prestakuntza-plataforma bat garatzea goi-mailako hezkuntzako ikasleentzat, irakasleentzat eta enpresa teknologikoetako profesionalentzat

Akting, gizarteari balioa emateko teknologia
Gipuzkoako enpresak euskarri desberdinetarako aplikazioak garatzen ditu eta digitalizazioaren, datuen analisiaren eta prozesuen optimizazioaren aldeko apustua egiten du.

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

Adimen artifiziala, blockchaina eta zibersegurtasuna izango dira Elkargiko 35. Enpresa Topaketaren erdigunean
Ekitaldia apirilaren 10ean izango da Donostiako Kursaal Jauregian

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek
Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez
Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

SOC-Ek bere kokapen zientifiko-teknologikoa sendotu nahi du esparru aeroespazialean
Bizkaiko konpainiak Etherneten oinarritutako komunikazio-soluzioak eskaintzen dizkie Airbus, Boeing, Lockheed Martin edo Blue Origin bezalako bezeroei, eta sektore horretara bideratutako Time-Sensitive Networking (TSN) komunikazio ziberseguruetarako I+G proiektu handi batean murgilduta dago.