Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 11 urria, 2022 Eraldaketa digitala

Metapostak bere postontzi digitalaren segurtasuna eta konfidentzialtasuna indartu du

2011n proiektu sozial gisa sortu zen enpresa honek konponbideak eskaintzen ditu enpresa eta antolakundeen prozesu administratiboak azkartu eta sinplifikatzeko
Carlos Lamarca.

Imajinatu aukera duzula klik bakar batekin eta zure gailu mugikorretik sinatzeko ofimatikako ikastaro baten matrikula edo lan-kontratu bat… Eta imajinatu matrikula hori artxibatuta eta ordenatuta izan dezakezula zure postontzi digitalean, modu seguru eta konfidentzialean, alferreko bidaiarik egin gabe eta, batez ere, paperik erabili gabe. Horixe da, hain zuzen, Metapostaren helburua. Metaposta duela hamaika urte sortu zen eta gaur egun enpresa arlora bideratuta dago. Carlos Lamarca enpresako zuzendari komertzialak dioenez, konponbide digitalak eskaintzen dizkiete enpresei euren kudeaketa prozesuak sinplifikatu eta azkartzeko. Bi milioi dokumentu digital pasatuxe entregatzen dituzte urtero.

Zer irabazten du zuen zerbitzuak erabiltzen dituen enpresa batek?

Antolakundeek eurek esaten digute zer irabazten duten martxan jarri dugun bezeroaren ahots programaren bidez, zeinak bi helburu baititu: batetik, antolakundeei galdetzen diegu zertan gatzaizkien baliagarri, eta haiek esaten digute laguntzen diegula euren prozesu administratiboak azkartu eta sinplifikatzen, bai eta paperaren erabilpena nabarmen gutxitzen, eta orain gai direla prozesu horietako asko edozein unetan eta edonon egiteko gailu mugikor bat erabiliz. Eta abantailak ez dira bakarrik enpresarentzat, zeren dokumentua bere postontzian jasotzen duenak ez du alferreko joan-etorririk egin behar, esaterako, lan-kontratu bat sinatzeko.  Era berean, esaten digute oso seguru sentitzen direla transakzio digitalak egitean, oso erraz, azkar eta eroso egiten dituztelako, denbora eta kostuak aurrezten dituztela, eta jasangarritasunaz ere mintzatzen dira paper gutxiago erabiltzen dutelako.

Erakundeen prozesu administratiboak azkartu eta sinplifikatzeaz ari zaretenean, zertaz ari zarete?

Ari gara dokumentu digitalen entrega zertifikatuak egiteaz kanal seguru eta pribatu baten bidez, erabiltzaile baten dokumentu digitalaren sinadura azkar eta modu sinple batean jasotzeaz gailu mugikor baten bitartez, eta baita ere ari gara legezko zaintza elektronikoaz, dokumentuaren integritatea bermatzeko denboran zehar.

Konponbide horiek entzute aktibo baten ondorio dira, enpresek eurek “nahierara” proposatzen dituztelako konponbideak beren prozesuak hobetzeko…

Hala da. Bezeroaren ahots programa horren bidez eskatzen diegu lagun diezagutela hobetzen egunero erabiltzen dituzten konponbideak, alegia Metapostaren konponbideak. Hortik aurrera, hobekuntza horiek inplementatzen ditugu gure bezero guztiek balia ditzaten.

 Zein testuingurutan sortu zen Metaposta?

 2011n sortu ginen administrazio publikoak bultzatutako proiektu sozial bezala herritarrentzako postontzi digital bat sortzeko. Herrialde eskandinaviarretatik hartu genuen ideia, zehazki Danimarkatik, non herritarren %80k baitauka bere postontzi digitala. Baina bada alde bat hango eta hemengo gizartearen artean, eta alde hori Datuaren Kulturan datza, hain zuzen datuaren jabetzan, zeina ez baita erakundeena edo enpresena baizik eta herritarrarena. Badugu hardwarea, baina ez dugu software “mental” egokirik. Euskal herritarrok jarraitzen dugu etxeko artxiboekin funtzionatzen, eta baita ere paper fisikoak aurkezten, batzuetan behin eta berriro eskaneatzen ditugunak hainbat tramite egiteko.

Zerbitzu seguru eta konfidentziala dela aipatu duzu, orduan nola liteke zerbitzu hori doakoa izatea?

Doakoa da herritarrarentzat, azken erabiltzailearentzat, baina ez dokumentua entregatzen duenarentzat, hots, erakundearentzat. Esan bezala, Metaposta administrazio publikoak bultzatutako proiektu sozial bezala sortu zen postontzi digital bat eskaintzeko herritarrei, baina gero estrategia hori osatu egin zen ohartu ginenean postontzi digitala erabilgarria dela mundu profesionalean ere. Halere, sekula ez du galdu bere ikuspegi soziala, zeren proiektu honen helburua baita gure erkidegoko enpresa guztiek balia ditzatela teknologiak dakarzkigun abantailak.

Zeintzuk dira abantaila horiek?

Argi daukagu teknologia horrek pertsonen bizimodua erraztu behar duela, eta ez da kasualitatea Metapostako bezeroek ongien baloratutako zerbitzua Bezeroaren Arretarako Zentroa (CAU) izatea, pertsonak dauzkagulako bezeroari arreta ematen eta ez makinak, izan ere, bertan argitzen dira erabat dohainik gure erabiltzaileen eta erakundeen zalantza eta kontsultak, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz.

Zeinek erabil ditzake zuen konponbideak?

Puntu honetan lehen aipatutako bi merkatuak bereizi behar ditugu. Postontzi digitala erabiltzen dute bai erakundeek eta bai pertsona fisikoek. Baina konponbideez ari garenean (dokumentu digitalen entrega zertifikatuak, sinadurak jasotzea edo legezko zaintza elektronikoa) ari gara erakunde jaulkitzaileez, zeintzuek jaulkitzen baitute azken bezeroari bere postontzi digitalean entregatuko zaion dokumentua, honek gorde edo sinatu dezan.

Zeintzuk dira zerbitzu honek eskaintzen dituen abantaila garrantzitsuenak?

Enpresek eurek dioten bezala, abantaila garrantzitsuenak dira segurtasuna, erraztasuna, erosotasuna, denbora aurreztea, kostuak merkatzea eta jasangarritasuna, baina, horrezaz gain, azpimarratu nahi nuke gure postontzi digitala kanal segurua dela dokumentu garrantzitsuak entregatzeko. Sarritan WhatsApp-a edo posta elektronikoa bezalako kanalak baliatzen ditugu dokumentu garrantzitsuak bidaltzeko, erosoak direlako eta berehalakotasuna eskaintzen digutelako, baina ez dira kanal seguruak eta horregatik dago hainbeste iruzur mundu digitalean, direla xantaiak edo direla fakturen jaulkitzaile ez direnei eginiko ordainketak.

Beraz…

Dokumentu garrantzitsu bat, esaterako, faktura bat edo kontratu bat gure postontzi digitalaren bidez bidaltzea da kanal seguru, pertsonal eta konfidentzial bat aukeratzea, eta horrek esponentzialki handitzen du segurtasuna. Eta dokumentu hori sinadura digitaleko ziurtagiriren baten bidez sinatzen badugu, ia seguru esan dezakegu dokumentu hori bortxaezin bihurtzen dela.

Zeintzuk dira Metapostan darabiltzazuen zenbatekoak?

Berrehun mila postontzi digital baino gehiago ditugu, bai herritarrenak eta bai erakundeenak, eta erakunde jaulkitzaileak 400 baino gehiago dira. Enpresa bezala sortu ginenetik hona, hogeita bost milioi dokumentu baino gehiago bidali ditugu, zeren urtean bi milioitik gora dokumentu digital entregatzen baititugu.

 

Lotutako albisteak

14 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Alex Rayón (Brain & Code): “Teknologia mugikorrekiko eta Adimen Artifizialarekiko elkarbizitza naturalizatu behar dugu”
Irakurri gehiago
8 urria, 2024 Eraldaketa digitala
Intralogistik: “Industria-sektoreko enpresei laguntzen diegu haien kudeaketa logistikoa eraginkorragoa eta merkeagoa izan dadin”
Irakurri gehiago
5 iraila, 2024 Eraldaketa digitala
NORAi: “Business Intelligence teknologia abantaila lehiakorra da enpresentzat”
Irakurri gehiago
23 abuztua, 2024 Azpiegiturak
Manex 4.0-HRE Automationek “Espezializazio estrategikoa” saria jaso du 2024 Toribio Echevarria sarietan
Irakurri gehiago
10 ekaina, 2024 Eraldaketa digitala
Worköholics: “Agenatzia gisa bereizten gaituena esperientzia digitalak sortzea da”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak