Enpresa gipuzkoarra SPRI Taldearen Inplantalariak programan parte hartzen ari da
Arrasaten kokatutako MicroLIQUID konpainia biomedikuntza eta farmazia sektoreetarako teknologia mikrofluidikoan espezializatuta dago. Ingeniaritzan eta bioteknologian aditua den diziplina anitzeko bere taldearen lanari esker, analisiak azkarrago eta zehatzago egiteko kit eramangarriak garatu dituzte, zeintzuekin posible baita diagnostiko molekularrak eta immunoentseguak egitea eta zelula indibidualen ADNa sekuentziatzea.
“Mikrofluidikak erraztasunak ematen ditu diagnostiko-prozesuak automatizatzeko eta dispositibo txikiagoak ekoizteko” azaldu du Borja Barredok, MicroLIQUID enpresako zuzendari nagusiak. Aplikatu daiteke, adibidez, tamaina txikiko diagnostiko-ekipoetan, gai izan daitezen fluxu-lagin bat (odola edo gernua) analizatzeko minutu gutxitan, pazientea dagoen tokian bertan eta fidagarritasun osoz. 2008an sortutako enpresa horrek mikrofluxuen teknologia propio bat du, produktuak fabrikatzeko bezero bakoitzaren premien arabera.
MicroLIQUIDek azken urteotan izan duen hazkundea dela-medio, lantaldea ohartu zen EIKT tresna berriak erabiltzen hasi behar zuela barruko zein kanpoko proiekzioa lortzeko, bere bezero gehienak nazioarteko merkatuan daudelako. Horretarako, enpresak Inplantalariak programaren zerbitzuak eskatu zituen. Programa hori SPRI Taldearen doako ekimen bat da, zeinak aholkularitza eta prestakuntza ematen dien mikroETEei eraldaketa digitalean murgildu daitezen.
“Teknologiak behar genituen hazten jarraitzeko” azaldu du Borja Barredok, “gure bezeroen % 80 Europan eta Estatu Batuetan daude, beraz, guretzat funtsezkoa da Interneten egotea”. Inplantalariak programaren bitartez aholkularitza jaso zuten onlineko ikusgarritasuna indartzeko, eta hori “jauzi kualitatibo bat” izan zen enpresarentzat. Programa horren bidez, CRM tresnei buruzko aholkularitza eta prestakuntza ere jaso dute. “Inplantariak programako lantaldeari esker, badakigu zein konponbide teknologikok lagunduko diguten erabaki hobeak hartzen eta informazioa ongi kudeatzen” azaldu du MicroLIQUID enpresako zuzendari nagusiak.
Enpresa gipuzkoar hori Garaia guneko instalazioetan dago eta 50 pertsona inguru dauzka bere plantillan. Orain hazkunde betean dago, eta teknologia berriak sortzen ari da enpresa barruan, proiektu handiagoei ekiteko eta nazioarteko merkatuan zabaltzen jarraitzeko.
Inplantalariak doako prestakuntza eta aholkularitza zerbitzu bat da, euskal mikro-enpresei laguntzeko eraldaketa digitaleko prozesuetan. Programak modu pertsonalizatuan laguntzen die mikroETEei EIKT konponbideak txertatzen, gehienetan doakoak diren tresna sinplez osatutako katalogo baten bidez. Halaber, zerbitzuak prestakuntza-ikastaroak eskaintzen ditu, gehiago jakiteko enpresen eta autonomoen lehiakortasuna hobetzen lagundu dezaketen konponbide teknologikoei buruz. Inplantalariak 2011n sortu zen. Harrezkero, 8.000tik gora mikro-enpresak eskatu dute zerbitzu hau, eta 7.000 ezarpen teknologiko inguru egin dira.
Inplantalariak es un servicio de formación y asesoramiento tecnológico gratuito para la transformación digital de las microempresas vascas. El programa acompaña a las micropymes en la implantación de soluciones TEIC de manera personalizada mediante un catálogo de herramientas sencillas y, en su mayoría, gratuitas. El servicio ofrece también cursos de formación enfocados a conocer las soluciones tecnológicas que mejor pueden ayudar a las empresas y personas autónomas a mejorar su competitividad. Inplantalariak nació en 2011 y desde entonces han solicitado este servicio más de 8.000 microempresas, realizando cerca de 7.000 implantaciones tecnológicas.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?