Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 Azaroa, 2023 Eraldaketa digitala

Mikroelektronikak Euskadin bultzada lortu nahi du

Basque Open Industryren bigarren jardunaldiak sektorea haz dadin azpiegituretan enpresa eta inbertsio berriak egin beharra dagoela erakutsi du
Jardunaldiaren momentu bat.

Duela bi urte mundu osoko industriaren zati bat geldiarazi zuen erdieroaleen krisiak Basque Microelectronics Hub (BMH) zentroaren moduko ekimenak bultzatu ditu. Hain zuzen ere, Euskadiko mikroelektronikarekin lotutako estrategia izan da eztabaidagai Basque Open Industryren bigarren jardunaldian. Ekimena SPRI Taldeak antolatu du eta Europa mailan Euskadiko ekosistema industrial eta teknologiko publiko-pribatua  erakusteko baliagarria izan da.

Oscar Fernández de Retanak, Grupo Arteche taldeko I+G arloko zuzendariak, eman dio hasiera jardunaldiari eta, azaldu duenez, BMH sortzeko helburua Euskadiko mikroelektronika biziberritzea izan zen. Horretarako, espezialistak trebatu, enpresa berriak bultzatu eta dibertsifikazio sektoriala bizkortu dira.

Xabier Alberdik, BMHko koordinatzaile nagusiak eta diseinu estrategikoaren arduradunak, egin ditu mikroelektronika sektoreko adituekin batera antolatutako mahai-inguruaren moderatzaile-lanak. Amaia Zurutuzak, Graphenean zuzendari zientifikoak, adierazi duenez, haiek dira grafenozko txipak produzitzen dituzten bakarrak, baina “oraindik ikerketa-fasean dago. Aurrez ikusitakoaren arabera, ordea, sentsoreetan aplikazioak izango ditu”. Horrez gain, azpiegituretan inbertsioak eta finantzaketa publikoa behar direla adierazi du “Nitxoarekin lotutako aplikazioetan zentratu eta Europarekin lerrokatu beharko genuke”. Kliskatekeko CEOak, Mikel Choperenak, adierazi duenez, ezagutza handia dugu, baina, zoritxarrez, “ez dugu inguruan gure zalantzak partekatu ahal izateko jendea. Horretarako, Frantziara, Estatu Batuetara edo Txinara jo behar izaten dugu”.

Iñigo Adinek, Ceit-eko sistema elektronikoan eta komunikazioen taldeko zuzendariak, ere ezagutza hori jasoko duten enpresa gehiago behar direla adierazi du. Bere ustez, kuantikoarekin lotutako “iraultza handia izango da, baina hel dadin denbora beharko da”.

Ainara García Gallasteguik, nanoGUNEn teknologiaren transferentziako zuzendariak, adierazi duenez, ezinbestekoa da enpresa berriak sortzea teknologia disruptibo horiek bultzatzeko eta beste arlo batzuekin (osasun arloa, esate baterako) interakzioa izateko, hala toki eta eskualde mailako abantaila lehiakorra sortzeko.

Iñigo Arizagaren, Tecnaliako teknologia kuantikoen taldeko zuzendariaren, arabera, teknologia horrekin lotuta ekosistema sendoa lortzeko eta “teknologia berria sortzeko garaian eragile bihurtzeko” aukerak daude. Bere hitzetan, ordea, “horretarako azpiegiturak behar dira”.

Jarraian, mikroelektronikarekin lotutako bi kasu berezi aurkeztu dituzte. Xabier Iturbek, Ikerlaneko EBko proiektuen koordinatzaileak, SiliconBurmuin proiektua izan du hizpide. Horren helburua da erdieroaleen sektorea indartzeko komunitate neuroformikoa (prozesatzen ditugun datuak fokalizatzea) sortzea. “2025ean, txipen % 0,3k neuroformikoa erabiliko dute, baina 2035ean, proportzio hori % 18ra iritsiko dela espero da”.

Armando Astarloa Cuéllarrek, Bilboko Ingeniaritza Eskolan Teknologia Elektronikoan lan arloko katedradunak, erdieroaleek izandako igoera handiaren adibide batzuk azaldu ditu. “Merkatua 600.000 milioi dolarretara iritsi da. Ibilgailu elektriko batek 2.000 erdieroale ditu”. Horrekin lotuta, EHUk Gaia, Ceit, Tekniker, Ikerlan eta Ikorrekin batera bultzatutako Soc4Cris proiektua aurkeztu du. Horren helburua da RISC-V teknologia izenekoan oinarritutako txiparen bidez erdieroaleen diseinu-gaitasuna handitzea.

Energia arloko aukerak

Basque Open Industryk, gainera, trantsizio energetikoan ETE-en garapen teknologikoko aukerak ere izan ditu hizpide. Cristina Oyónek, SPRI Taldeko teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun arloko zuzendariak, ur-jauzi bidezko finantzaketa izeneko programa azaldu du. ETE-ei zuzendutako Europako laguntzen eredu berria da eta berrikuntza teknologikoko proiektuentzako finantzaketa lortzeko prozesua bizkortzen eta sinplifikatzen du. “Europako proiektuetara sarbidea duten ETEak hobeto ezagutu eta, SPRIko gure esperientziatik abiatuta, lagundu egin nahi diegu. Dagoeneko egin dugu jardunaldi bat eta hurrengoa azaroaren 30erako antolatu dugu”-

José Ignacio Hormaechek, Euskadiko Energiaren Klusterreko zuzendari kudeatzaileak, Europako industriarako offhore energia eolikoaz hitz egin du. Horrekin lotuta, aipatu beharrekoa da 2050erako lurreko energia eolikoak bezainbeste energia eskainiko duela. Dena den, sektoreko hainbat txostenen arabera, aurrez ikusitakoa baino gutxiago ari da hazten (batez ere, parkeen material-produkzioarekin lotutako gaitasuna falta delako). Baina aurreikuspenak onak dira. “Izan ere, Europako Batzordeak argitaratu duen arauaren arabera, lehen aldiz, produkzio-gaitasuneko helburu batzuk finkatu dira. Eta sektore eolikoko ekintza-planarekin beste urrats bat eman du”.

Marcos Suárezek, Energia Klusterreko esparru estrategikoen zuzendariak, Elbe Euroklusterra izan du hizpide. 2022an sortu zen eta itsasoko energia berriztagarrietara bideratuta dago. Asturiaseko Metalgintzaren Industriarako Fabrikazio Aurreratuko Klusterreko proiektuen kudeatzaileak, Azucena Jiménez Pérezek, Ingenious Euroklusterreko proiektua aurkeztu du. Proiektu horrek energia arloko industria intentsiboei deskarbonizaziorako finantzaketa eskaintzen die.

 

Lotutako albisteak

18 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
Gureak enpresak digitalizazioaren arloan aurkitu ditu desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu berriak
Irakurri gehiago
NOMADA Alfombras 12 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
Mila urtetik gorako artea eta teknologia berriak: Nomadaren bilakaera
Irakurri gehiago
11 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
Spyro Software, prozesu industrialen digitalizazioan espezializatutako ETE donostiarra
Irakurri gehiago
11 abendua, 2024 Ekintzailetza
Aglaya Virtualek mundu birtualak demokratizatzen ditu mota guztietako konpainia eta enpresentzat
Irakurri gehiago
5 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
Lehendakariak eta Bizkaiko Ahaldun Nagusiak EIC Energy Intelligence Center Fundazioa aurkeztu dute
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak