Eraldaketa digitala
Argitalpenak 8 urtarrila, 2025

Mikroenpresen eraldaketa digitalerako soluzio teknologikoen Inplantalariak katalogoa

Ezagutu zure lehiakortasuna hobetzen eta Euskadiko enpresa-egituraren modernizazioa bultzatzen duten eta eskura dituzu EIKT tresnak

Elektronikaren, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek (TEIC) zure prozesuen automatizazioa eta kostuen aurrezkia bultzatu eta zure bezeroekiko harremana hobetzen dute. Horregatik, Spri Taldeak, Inplantalariak programaren bidez, soluzio teknologikoen katalogo hau bildu du Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren eskutik.

Katalogoa aldian-aldian eguneratzen da, eta zure negozioa eta, ondorioz, Euskadiko enpresa-sarea lehiakortasunean eta produktibitatean oinarrituta hazteko eskura dauden tresna teknologikoak ezagutaraztea du helburu.

Behar bakoitzerako EIKT soluzioak

Katalogoak eraldaketa digitalerako funtsezkoak diren hainbat eremu biltzen ditu, zure enpresak hura ezartzetik lortuko dituen onuren arabera:

Kudeaketa digitala eta zibersegurtasuna

  • Zure eta zure ekipoaren beharretara egokitutako ofimatika-tresnak.
  • Zure datuak eta sistema informatikoak zibersegurtasuneko jarduketa eta tresna aurreratuen bidez babestea.
  • Zure dokumentuak hodeian modu seguruan antolatzea eta biltegiratzea, edozein gailutatik (“bulego mugikorra”) zure negozioaren informazioa urrunetik eskuratzeko.
  • Komunikazio-tresnak inplementatzea, sarean lan egiteko eta laguntzaileekin eta bezeroekin dokumentuak modu partekatuan kudeatzeko.
  • Zereginak kudeatzeko eta prozesuak automatizatzeko plataformak erabiltzea.

Marketin digitala eta onlineko presentzia

  • Zure negozioaren ikusgarritasuna hobetzea, webguneak, sare sozialetako profilak, bezeroekin zuzenean komunikatzeko kanalak… sortuta.
  • Onlineko zure ospea zaintzea.
  • Publizitate digitaleko eta SEO posizionamenduko estrategiak definitzea, bezero berriak erakartzeko.
  • Onlineko dendak sortzea, ordainketa-pasabide seguruekin edo hirugarrenen marketplace-etarako sarbidearekin, produktuen eta zerbitzuen salmenta beste plataforma batzuen bidez hedatzeko.

Negozioaren kudeaketa integrala eta bezeroaren arreta

  • Barneko langileak kudeatzeko sistemak sortzea eta horiek gaitzea onlineko plataformen bidez.
  • Administrazioko eta bankuko izapide seguru eta fidagarriak bermatzeko neurriak hartzea, salmentak automatizatzea, eskaerak kudeatzea eta hornidurak erostea…
  • Zure bezeroekiko traturako soluzioak sartzea, hitzorduak eta erreserbak modu erraz eta automatizatuan kudeatzeko, salgaien eskaerak egiteko eta garraioak jarraitzeko, eta abar.

Automatizazioa eta 4.0 Industria

  • Adimen Artifiziala aplikatzea zure negozio-prozesuak bizkortzeko.
  • Sentsoreen bidez zure produkzioa digitalizatzea eta datuak denbora errealean aztertzea.
  • 3D inprimaketa eta fabrikazio adimenduna erabiltzea zure produktuak pertsonalizatzeko eta baliabideak optimizatzeko.
  • Errealitate Areagotua eta Birtuala erabiltzea, adibidez, zure langileen eta zure prestakuntzarako.

Lotutako albisteak

Ezagutu  Inplantalariak:  zure  enpresaren  eraldaketa  digitala  egiteko  zure  laguntza

Ezagutu Inplantalariak: zure enpresaren eraldaketa digitala egiteko zure laguntza

SPRIren doako aholkularitza teknologikoko programa honek Euskadiko mikroETE-en eta autonomoen trantsizio digitala errazten du, eraginkortasuna, jasangarritasuna eta errentagarritasuna hobetzeko haien digitalizazio-prozesuan zehar laguntza emanda.

Hornitzaile  teknologikoen  Inplantalariak  zerrenda,  eraldaketa  digitalerako  gakoa

Hornitzaile teknologikoen Inplantalariak zerrenda, eraldaketa digitalerako gakoa

Adituek konektagarritasunari, zibersegurtasunari eta produktibitatearen optimizazioari buruzko soluzioak eskaintzen dituzte, negozio bakoitzaren behar espezifikoetara egoki daitezen

Euskadi  2025  Eraldaketa  Digitaleko  Estrategia

Euskadi 2025 Eraldaketa Digitaleko Estrategia

Eraldaketa Digitaleko Estrategiaren bidez -EEDE2025 izen laburtuan-, eraldaketa digitalaren eredu berri bat definitzen da; horrek Euskal Administrazio Publikoaren eta eragile ekonomiko eta sozialen arteko harremana ulertzeko eta gauzatzeko beste modu bat dakar, erronka globalei elkarrekin aurre egin ahal izateko.

Euskadiko  enpresa  txiki  eta  ertainentzako  Eusko  Jaurlaritzaren  laguntzen  plana
26/02/2021 Berrikuntza

Euskadiko enpresa txiki eta ertainentzako Eusko Jaurlaritzaren laguntzen plana

Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 68 laguntza programa abiarazi ditu ekonomia suspertzeko, enplegua sortzeko eta garapen jasangarria ahalbidetzeko, batez ere enpresa txiki eta ertainetan. Katalogo digitala ikustera sartu hemen.

Azpitek,  euskal  enpresen  ekipamendu  zientifiko-teknikoa  eguneratzeko  Eusko  Jaurlaritzaren  programa  berria
24/02/2021 Berrikuntza

Azpitek, euskal enpresen ekipamendu zientifiko-teknikoa eguneratzeko Eusko Jaurlaritzaren programa berria

Gaur goizean, mila enpresa baino gehiagok jarraitu dute zuzenean I+Gra bideratutako laguntza-programei buruzko informazioa. Laguntza horiek enpresa txiki eta ertainentzako aurtengo laguntza guztien % 40 dira Irekiera-ekitaldian, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak azpimarratu duenez “plan honek enpresen egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuten die” Biharko jardunaldian industria-garapen, nazioartekotze,...

H2020-ko  5.  Erronka  Sozialaren  inguruko  INFODAY-a:  klima,  ingurumena,  baliabideen  eta  lehengaien  eraginkortasuna

H2020-ko 5. Erronka Sozialaren inguruko INFODAY-a: klima, ingurumena, baliabideen eta lehengaien eraginkortasuna

  SPRIk, Innobasquek eta Beazek, Basque Enterprise Europe Network (EEN) partzuergoko kideak, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI), EIT Raw Materials-ek, Ihobek eta Aclima – Basque Environment Cluster-ak H2020 Programako 5. Erronka Sozialaren (Klima, Ingurumena, Baliabideen eta Lehengaien Eraginkortasunaren aldeko Ekimena) inguruko jardunaldi hau elkarrekin antolatu dute. Jardunaldiaren helburua Europako Batzordeak...

Ingurumen  INFODAY-a:  Horizon  2020-ko  5.  Erronka  Soziala  eta  Basque  Industry  4.0.  Jardunaldia  edukiak
21/12/2018 Ekintzailetza

Ingurumen INFODAY-a: Horizon 2020-ko 5. Erronka Soziala eta Basque Industry 4.0. Jardunaldia edukiak

SPRIk, Basque Enterprise Europe Network (EEN) partzuergoko koordinatzailea, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI), Ihobek eta Aclima – Basque Environment Cluster-ak H2020 Programako 5. Erronka Sozialaren (Klima, Ingurumena, Baliabideen eta Lehengaien Eraginkortasunaren aldeko Ekimena) eta Basque Industry 4.0 laguntzen inguruko jardunaldi bat elkarrekin antolatuko dute.   Jardunaldiaren hasiera Ekoberrikuntza eta ekonomia...

Basque  Cybersecurity  Day.  Jardunaldia  edukiak

Basque Cybersecurity Day. Jardunaldia edukiak

Basque Cybersecurity Day, Euskadiko zibersegurtasun ekitaldia. Bere helburua da topagune izatea zibersegurtasun arloko zerbitzuen eskatzaile eta eskaintzaileentzat, eta inpaktu sozialeko hainbat gai lantzea, esaterako, Hezkuntza edo Ziberdelinkuentzia Basque Cybersecurity Centre-k antolatutako ekitaldiak zibersegurtasun sektorea dinamizatu nahi du, teknologia horiek industrian aplikatuz, helburu bikoitz honekin: – Euskal ekosistema industrialaren heldutasun-maila handitzea...

Glosarioa.  4.0  Industriaren  hitz  berriak

Glosarioa. 4.0 Industriaren hitz berriak

Glosarioa. 4.0 Industriaren hitz berriak. ES / EN / EU

Basque  Industry  4.0.  Digital  Innovation  Hub
24/04/2018 Berrikuntza

Basque Industry 4.0. Digital Innovation Hub

Estrategia para el desarrollo del ecosistema digital y modelo de relación.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.