Mobilsafek bere bezeroen floten kontsumoa murrizten eta optimizatzen laguntzen du
Mobilsafe Donostian kokatutako ingeniaritza bat da, floten esparruan analisiak eta hobekuntzak egiten dituena. Zehazkiago, konpainia flotak kudeatzeko zerbitzuak eskaintzen dituen aholkularitza-enpresa bat da, horiek optimizatzeko eta kontsumoa murrizteko helburuarekin. Ideia hori duela 20 urte sortu zen, eta datuen analisian oinarritzen da. “Telematikak informazio kopuru handiak sortzeko aukera ematen du. Ibilgailuek egin dituzten kilometroak, zenbat geldialdi egin dituzten, deposituaren egoera, bezero bakoitzean aparkatuta egon diren denboraren ehunekoa edo bestelako informazioa jakin ahal izango da, azaldu du Pablo Mir Mobilsafeko negozio-garapeneko arduradunak. Horrela, ibilgailuen eraginkortasuna handitu nahi da, eta floten arduradunek kostu aldakorrak murrizteko tresnak kontrola ditzakete, hala nola, erregai-kontsumoa edo ibilgailuen mantentze-lanak.
Mobilsafek ibilgailu flota behar duten mota guztietako sektoreentzat egiten du lan, enpresa handiak edo txikiak izanda: elikagai eta edarien enpresak, autobusak, ibilgailuen alokairuko konpainiak, mezularitza enpresak, zerbitzu teknikoko enpresak, mantentze enpresak… Oraingoz, konpainia gipuzkoarrak merkatu nazionalean jarduten du, baina esan daiteke bere eredua atzerrian presente dagoela, bere bezeroek nazioartean ere erabiltzen baitituzte bere tresnak.
Mobilsafek jorratu duen proiektuetako nabarmen batek autobusaren sektoreko enpresa handi bat izan du bezero bezala. 2020an, Donostiako konpainiaren lanari esker, taldearen CO2 isuriak % 34ra murriztu ziren 2006arekin alderatuta. “Enpresaren helburua klima-neutraltasuna 2040an lortzea da. Energia elektriko ekologiko batera aldatzeak eragin handia du horretan, baita beste energia eta erregai alternatibo batzuen hedapenak eta erabilerak ere. Puntu honetan, beharrezkoa da tresna egokiak izatea, adibidez, ibilgailu elektrikoen operazioak bultzatu eta optimizatzeko”, nabarmendu du Pablo Mirrek.
Gaur egun, enpresak beste proiektu batena lanean ari da, oraingoan errepideak mantentzen dituen enpresa handi batentzat, auto konektatuen kontrolean lan eginez. Etorkizunari begira, hau da Mobilsafeko negozio-garapenaren arduradunak sektoreari buruz duen ikuspegia: “Etorkizuneko flotak modu digitalean kudeatuko dira neurri handi batean, eta haien prozesu asko automatikoak izango dira. Software agenteen plataforma adimendunek flotak kudeatzeko taldeei lagunduko diete enpresaren eta bezeroen beharretara hobekien egokitzen diren datuetan oinarritutako erabakiak hartzen, ez bakarrik iraunkortasunaren ikuspegitik, baita kostuekin eta efizientziarekin lotutakoetan ere”. Enpresaren helburua salmentak handitzea da, bai estatuan, bai nazioartean, “orain arte egindako arrakasta-kasuak erreferentzia izan baitaitezke beste merkatu batzuetara hedatzeko”.
SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Basque Industry 4.0, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du.
Lotutako albisteak

Pradales Lehendakaria: “Gure Plan Industriala europar jarraibideekin lerrokatzen ari gara”
"Euskadi eragile garrantzitsua izan daitekeelako eta izan behar duelako prozesu horretan”

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin
Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek
Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean